Ezagutu Kutxabank Enpresentzako Ekitaldiak
KUTXABANK PRENTSA | 2024/10/01
Enpresen Gizarte-Erantzukizunerako Biltzarra: Deskarbonizazioaren erronka.
Urriaren 15ean FOARSEk antolatutako Enpresen Gizarte-Erantzukizunerako XVIII. Biltzarra egingo da Gasteizen, Kutxabanken Laguntzarekin.
Jardunaldia Nolakoa izango da mundua etorkizunean? Deskarbonizazioaren erronka izenburupean burutuko da eta José Ignacio Zudaire Petronorreko idazkari kontseilariak eta Bilboko Ganberako presidenteak emango du inaugurazioko ponentzia eta, halaber, Mercedes-Benz, Pepsico eta Inatec Fundazioa (Grupo OTUA) enpresen ordezkariek gaiari heltzeko mahai inguruan hartuko dute parte. Jardunaldira joan nahi baduzu hemen duzu aukera izena emateko.
KUTXABANK PRENTSA | 2022/11/15
Basque Circula Summit 2022
Kutxabankek deskarbonizazioaren bidean industriari laguntzeko garatu dituen formulak mahaigaineratuko ditu Ficoban (Irun) egingo den ekitaldian.
KUTXABANK PRENTSA | 2022/11/15
Hitzaldia: Herrialdeak/Arriskuak
Cofacek Kutxabanken babespean antolatutako Herrialdeak/Arriskuak izeneko hitzaldia Bilbora itzuliko da datorren azaroaren 24an, eta EHUko Paraninfoan egingo da.
KUTXABANK PRENTSA | 2021/10/25
FEDEPE – XXI. Mendeko Emakumeen II. Goi-bilera
Azaroaren 19an, Emakume Zuzendari, Exekutibo, Profesional eta Enpresaburuen Espainiako Federazioaren (FEDEPE) II. goi-bilera egingo da Deustuko Unibertsitateko Auditoriumean, Bilbon. Kutxabankek babestutako ekitaldi hau aurrez aurrekoa izango da, baina online ere jarraitu ahal izango da.
KUTXABANK PRENTSA | 2021/01/15
Retail Digital Sariak 2020
Gonbidatuen kopuru mugatua izan zuen ekitaldi presentzial batean, zuzenean streaming bidez eman zena, urtarrilaren 14ean, 2020. Urteko Retail Digital Sariak banatu ziren Bilboko Azkuna Zentroan.
KUTXABANK PRENTSA | 2021/01/14
Finantzaketa soziala
Kutxabankek eta BBK Fundazioak lankidetza-hitzarmena sinatu dute hirugarren alorreko erakundeei eta gizarte-ekonomiako enpresei interes-baldintza bereziak dituen finantzazio-ildoa helarazteko, Bizkaian egoera zaurgarrian dauden pertsonen eta giza-taldeen gizarteratzea eta laneratzea sustatu dezaten.
KUTXABANK PRENTSA | 2020/11/25
Euskal Enpresaren XXIX. Gaua
Azaroak 23an, Guggenheim Museoan gala honen hogeita bederatzigarren edizioa egin zen, Euskal Enpresa eta Gizartea Fundazioak antolatu eta Kutxabankek babestuta. Galaren helburua enpresaburuen lana aitortzea da.
KUTXABANK PRENTSA | 2024/10/01
Etekin Jardunaldiak
Aurreko astean izan zen ‘Etekin’ zikloan aurreikusita dauden hiru topaketetako lehena, Kutxabankek Eusko Jaurlaritzarekin, Finantzen Euskal Institutuarekin eta beste finantza-erakunde batzuekin duen lankidetza-hitzarmenaren esparruan antolatua.
Topaketek, elkarrizketa formatuan, euskarazko gaurkotasun ekonomiko eta finantzarioarekin lotutako gai bat jorratuko dute saio bakoitzean.
KUTXABANK PRENTSA | 2020/11/16
Naturklimaren lan-saioa
Naturklimak (Gipuzkoako Klima Aldaketaren Foru Fundazioa) antolatuta, ostiralean, hilak 13, lan-saio birtual bat egin zen, Gipuzkoako finantza-sektoreak klima-aldaketaren aurrean duen kalteberatasunari buruzko txostena aurkezteko.
KUTXABANK PRENTSA | 2020/11/13
Estrategia Topagunea 2020
Azaroak 11ean, Bilboko Azkuna Zentroan, Estrategia Topagunearen zazpigarren edizioa izan zen; Estrategia Empresarial ekonomia-aldizkariak antolatutako hausnarketa-foroa.Ekitaldia aurrez aurrekoa izan zen, eta streaming bidez eman zen.
KUTXABANK PRENTSA | 2020/11/09
2020ko Euskadiko Higiezinen Aretoa
Gaur, azaroak 9, Etxebizitzen eta Dekorazioaren Euskadiko Higiezinen Azokaren XIV. edizioa (SIE HOME) hasiko da, aretoak Bilboko Euskalduna Jauregian antolatutako Foro Profesionalarekin. Irekiera-ekitaldi ofiziala Marketin eta Publizitateko zuzendari Inés Monguilotek egingo du, ST Sociedad de Tasacioneko Negozio Arloko zuzendari Alvaro Fuentes Bieitorekin batera.
KUTXABANK PRENTSA | 2020/11/09
Euskaltzaindiaren XXV. Jagon Jardunaldia
“Entitate pribatuak: nola eman zerbitzua euskaraz herritar eleaniztunei?” izan zen Euskaltzaindiak Donostiako bere egoitzan, azaroak 6ean antolatu zuen XXV. Jagon Jardunaldiaren izenburua, eta bertan Ainhoa Arruabarrena, Gipuzkoako sareko zuzendaria, egon zen Kutxabanken izenean.
KUTXABANK PRENTSA | 2020/11/05
Merkataritza babesteko topaketa
Urriaren 29an, osteguna, ekitaldi bat egin zen Euskalduna Jauregian "Merkataritza Aurrera - Berrasmatzen ikasten" lelopean, hurbileko merkataritzak egunero egiten duen lana goraipatzeko eta, bereziki, alarma-egoeran lanean jarraitu zuten sektoreak omentzeko.
KUTXABANK PRENTSA | 2020/10/29
Ekonomia eta Herrialde Arriskuari buruzko webinarra
Joan den urriaren 29an «Ekonomia eta Herrialde Arriskua» jardunaldia ospatu zen. Coface aseguru-etxeak antolatu zuen ekimena, Gipuzkoako Bazkundearen eta Kutxabanken babesarekin. Fernando Irigoyen, Kutxabankeko Handizkako Negozioko zuzendari nagusiak eman zion hasiera.
KUTXABANK PRENTSA | 2019/09/11
Euskadiko higiezinen merkatuaren foroa
Enpresa-jardunaldi honetan iragan hurbila eta oraina aztertu zen, baina, batez ere, etorkizuneko joera eta aukerak, Euskadiko higiezinen merkatuari begira daudenak, hain zuzen ere.
KUTXABANK PRENTSA | 2019/10/02
Zaintzatik prospektibara
Joan den irailaren 30ean Gasteizen eta urriaren 1ean Donostian, Innobasqueren eskutik eta Kutxabankeren laguntzarekin bi ekitaldi ospatu ziren etorkizunari aurre egiteko moduari buruz.
KUTXABANK PRENTSA | 2019/04/03
Munduko ekonomiaren joerak ezagutu nahi dituzu?
Ekainaren 6an, Herrialde arriskuari buruzko Cofaceren hitzaldia egin zen Bilbon, EHUko Paraninfoko Pio Baroja Aretoan. Bertan, munduko merkataritzaren bilakaerari buruzko ikuspegi zabala eskaini zan.
KUTXABANK PRENTSA | 2018/11/12
Pintxo Herrikoi Onenaren Kutxabank Saria
Urriaren 22tik 24ra, Hondarribiko Ostalaritza Elkarteak antolatutako Euskal Herriko XIII. Pintxo Txapelketa egin zen Donostiako Kursaal Jauregian, eta Kutxabanken babesa izan zuen seigarren urtez jarraian.
KUTXABANK PRENTSA | 2018/10/26
Ekonomia Berriaren Foroa
Urriaren 26an, izan zen Gasteizko Europa Biltzar Jauregiko Florida aretoan, Ekonomia Berriaren Foroa. Nola aurrera egin pertsonen eta planetaren zerbitzura egongo den ekonomiarantz?
KUTXABANK PRENTSA | 2018/10/25
Adegi VII. lan-gosaria
Urriaren 24ean, Adegik, Kutxabankekin lankidetzan, antolaturiko VII. lan-gosaria izan zen Donostian.
KUTXABANK PRENTSA | 2018/10/25
Networkinga & Ekintzailetza: Blockchain
Urriaren 25ean, Networkinga & Ekintzailetza zikloko beste konferentzia bat egin zen Coruñan, Paideia Galiza Fundazioaren ekitaldi-aretoan. Kutxabank, bada, lankidetzan aritu da aipatu fundazioarekin.
KUTXABANK PRENTSA | 2018/10/08
Banka, errentagarritasuna eta moneta-normalizazioa
KPMGek, auditoriako eta zerga- eta finantza-aholkularitzako zerbitzuen enpresak, Deustuko Unibertsitate, Deusto Business Alumni eta El Correorekin lankidetzan, “Banka, errentagarritasuna eta moneta-normalizazioa” topaketa antolatu du.
KUTXABANK PRENTSA | 2018/10/04
Global Social Economy Forum
Global Social Economy Forumen esparruan –Bilbon egin zen urriaren 3an eta 4an– saio berezi bat antolatu zen Gyeongnam Center for Social Economy and Enterpreneursen Koreako ordezkaritza batentzako.
KUTXABANK PRENTSA | 2018/10/02
Bizkaiko Metaleko nazioartekotze-zikloa
Bizkaiko Metaleko Enpresen Federazioak, Kutxabanken laguntzarekin, metalgintzaren lehenengo nazioartekotze-zikloa prestatu du, Bizkaiko metalaren sektoreko industrientzat.
KUTXABANK PRENTSA | 2018/10/02
Deustun, BilbaoDendak-ekin
Urriaren 2an, Bilbao Dendak erakusketa ibiltaria aurkeztu zuen. Erakusketa hau ikusgai egongo da auzoetan ekimenari atxiki zaizkion establezimenduetan, gaurtik hasita eta urtarril amaiera bitartean.
KUTXABANK PRENTSA | 2018/05/25
Coface: Munduko Ekonomiaren joerak.
Maiatzaren 24an, Coface-k, Kutxabanken laguntzarekin, Herrialde Arriskuari buruzko hitzaldi hau antolatu zuen Donostian.
KUTXABANK PRENTSA | 2018/03/22
Munduko ekonomiaren joerak ezagutu nahi dituzu?
Maiatzaren 24an, Herrialde Arriskuari buruzko Cofaceren hitzaldia egingo da Donostian. Bertan, munduko merkataritzaren bilakaerari buruzko ikuspegi zabala eskainiko da.
KUTXABANK PRENTSA | 2017/11/15
“Ordainbideen iraultzari” buruzko mahai-ingurua
Azaroaren 14ean, bilbaoDendak-ekin hitzarmena izenpetu aurretik, mahai-ingurua egin zen ‘Ordainbideen iraultza’ izenburuaz, eta bertan kontzeptuak argitu eta teknologiak kontsumitzaileen eta enpresen eskura jartzen dituen aukera guztiak ezagutarazten saiatu ziren. Ekitaldian 150 merkatari eta enpresaburu baino gehiago izan ziren.
KUTXABANK PRENTSA | 2017/10/23
Bilbao Dendak 2017 saltegientzako sariak
Beste urte batez, Bilbao Dendak elkarteak Bilboko saltegien artean antolatutako hamaikagarren sariketa honetako sari nagusietako bat eman zuen Kutxabankek.