Kutxabank Enpresak

Ekitaldiak

Ekonomia eta Herrialde Arriskuari buruzko webinarra

KUTXABANK PRENTSA | 2020/10/29

Joan den urriaren 29an «Ekonomia eta Herrialde Arriskua» jardunaldia ospatu zen. Coface aseguru-etxeak antolatu zuen ekimena, Gipuzkoako Bazkundearen eta Kutxabanken babesarekin. Fernando Irigoyen, Kutxabankeko Handizkako Negozioko zuzendari nagusiak eman zion hasiera.

Jardunaldian ikuspegi zabalez azaldu zen munduko ekonomiak eta merkataritzak izandako bilakaera, eta horretarako, bi hauen hitzaldiak izan zituen jardunaldiak: Mikel Aguirre, Cofacek Espainian eta Portugalen duen ordezkaritzako Head of Political and Single Risk, zeinak nazioarteko ekonomiaren arrisku nagusiak azaldu zituen; eta Javier Zubia, Gipuzkoako Bazkundearen zuzendari nagusia, zeinak esportazio-merkatuen joera eta bilakaera aurkeztu baitzituen.

Marcelino Moneo, Cofacek Espainian eta Portugalen duen ordezkaritzako CEO, zeinak ondorioak azaldu eta bilkura itxi duen.