Kutxabank

Legezko oharra eta pribatutasun-politika

Kutxabank SA entitatearen (hemendik aurrera, Kutxabank) webgunera sartzeak eta horretan aurkeztutako edozein produktu eta zerbitzuri buruzko informazioa atzitzeak Legezko Ohar honetan jasotako baldintzen mende geratzea eta beroriek onartzea dakar berekin. Horregatik, Legezko Ohar honen edukia arretaz irakurtzea gomendatzen dizugu, Kutxabanken webguneko informazioa eta zerbitzuak atzitu eta erabili nahi badituzu.

Orrialde honetan emandako informazioa ez da inbertsio arloko aholkularitza, ez eta banku-arloko aholkularitza ere. Bankuko aholkularitza ez denez, emandako informazioa ez da merkatuan dauden banketxe-zerbitzuen azterketa objektibo eta zabal batean oinarritzen, eta ez dira kontuan hartzen bezeroaren egoera pertsonal eta finantzarioa eta haren lehentasun eta helburuak.

Erabiltzaileak kontuan hartu beharko du webgune honetan agertzen diren produktuak agian ez direla egokiak bere egoera pertsonalerako, finantzariorako edo arrisku-profilerako, ez direlako aintzat hartu hemen dagoen informazioa prestatzeko orduan; horregatik, bere inbertsio-erabakiak hartu beharko ditu, egoera horiek kontuan hartuta eta beharrezkoa izan daitekeen aholkularitza espezifiko eta espezializatua lortuta.

Kutxabankek ez du bere gain hartzen inolako erantzukizunik zentzu horretan erabili dela egiaztatzen bada, eta berariaz ulertu behar da informazio hori Espainiako indarreko araudiaren mende dagoenez, ez dela zerbitzu eta/edo produktu finantzarioak emateko, hedatzeko edo zabaltzeko beste betekizun batzuk eskatzen dituzten estatuen jurisdikziopean jarduten duten erabiltzaile batzuentzat.

Jarraian jasotako baldintza batzuk azken eguneraketa-egunetik daude indarrean. Dena den, Kutxabankek eskubidea izango du bere webgunean jasotako informazioa edozein unetan eguneratu, aldatu eta/edo ezabatzeko; era berean, informazio horretarako sarbidea mugatu edo kendu dezake, bereziki, Kutxabanken ustez, funtzionamendu egokirako hartutako segurtasun-maila estandarrak murriztu edo baliogabetzen dituzten zailtasun teknikoak sortzen direnean.

Legezko ohar hau aldatzen bada, edozein unetan, berorren baldintzak argitaratzen diren unetik aurrera jarriko dira indarrean, eta egun horretatik aurrera izango dira aplikagarriak erabiltzaile guztientzat.

Gune honetako atal batzuek legezko ohar espezifiko batzuk izan ditzakete berezko eduki edo funtzionalitateetarako; beraz, legezko ohar horiek irakurtzea gomendatzen da. Zehazki, Kutxabankek erabiltzaileari produktu edo zerbitzu jakin batzuk eskain diezazkiekeen tokietan, zeinetan kontratazioko baldintza orokor aplikagarriak jarriko dituen erabiltzaile interesdunen eskuetan.

Ez bazaude ados Legezko Ohar honen baldintzekin, mesedez, ez erabili webgune hau edo ez kontratatu Kutxabankek eskaintzen dituen produktu edo zerbitzuak.

1) Webgunearen titulartasuna.

Web-orri hau Kutxabanken titulartasunekoa da, erakundearen aldetik datuak tratatzeaz arduratzen den kreditu-entitate gisa. Hona hemen Kutxabanken identifikatzeko eta harremanetarako datuak, informazio-gizarteko zerbitzu-emaile gisa, 34/2002 Legeak, uztailaren 11koak, Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzkoak 10. artikuluan agindutakoari jarraikiz, bai eta helbide elektronikoa ere:

  • Sozietatearen izena: Kutxabank SA
  • Posta-helbidea eta posta elektronikoa: On Diego Lopez Haroko kale nagusia, 30-32, 48009 (Bilbo); info@kutxabank.es
  • Arreta emateko telefonoa: 900445566
  • Identifikazio fiskaleko zenbakia: A95653077
  • Merkataritza-erregistroan inskribatuta egotearen datuak:  Bizkaiko Merkataritza Erregistroan 5226. liburukia, 0. liburua, 1. folioa, BI-58729 orria, 1. inskripzioa; eta Espainiako Bankuaren Banku eta Bankarien Erregistroan, 2095 zenbakiaz.

2) Pribatutasun-politika eta datu pertsonalen babesa.

Oro har, Kutxabanken webgunea erabiltzeko, erabiltzaileek ez dituzte beren datu pertsonalak eman beharrik aurretiaz.

Aurrekoa gorabehera, erabiltzaileak zerbitzu jakin batzuk eskatu dituenean eta bere datu pertsonalak Kutxabanki eman dizkionean, Sozietate honek datuok konfidentzialak izango direla eta bi lege hauek beteko direla bermatzen du: Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/679 (EB) Erregelamendua, datu pertsonalen tratamenduari eta datuon zirkulazio askeari dagokionez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa, eta 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, datu pertsonalak babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoa. Gainera, behar adina berme emango ditu datuen babesa bermatuko duten neurri tekniko eta antolamendu-neurri egokiak ezarri eta mantentzeari buruz.

Halakoetan, dagokion zure eskakizunarekin hasteko beharrezkoak diren datuak eskatuko dizkizugu dagokion inprimakian, eta datuok eskakizun horri erantzuteko soilik tratatuko dira. Oro har, identifikazioko eta harremanetarako datuak eskatuko dizkizugu.

Tratamenduon zilegitasunen oinarria, une oro, dagokion inprimakia bidaliz emandako berariazko baimen edo adostasunean oinarrituko da. Inprimaki horretan, era berean, Kutxabank SA entitatearen Datuen Babeseko Politikari buruzko informazioa aurkituko duzu.

Jasotako datuak ez zaizkie hirugarrenei lagako, Kutxabank, zehazki, agintari publikoei, judizialei eta Estatuko segurtasun-indar eta -kidegoei datuok lagatzera legez behartuta dagoenean izan ezik. Era berean, Kutxabankek ez ditu, hasiera batean, datuok nazioartean transferituko eta, salbuespenez eginez gero, berme guztiekin egingo du betiere, esaterako Europako Batzordeak onartutako kontratu-klausula estandarrak erabiliz. Halakoetan, erabiltzaileak hartutako bermeen kopia bat eskatu ahalko du.

Edozein unetan, datu pertsonalen tratamenduarekin lotutako eztabaidaren bat izanez gero, Kutxabankeko datuak babesteko ordezkariarekin harremanetan jar zaitezke dpo@grupokutxabank.com helbidean, erreklamazio bat aurkez diezaiokezu kontroleko agintaritza eskudunari eta zure datuak atzitu, zuzendu, ezabatu, aurkaratu, datuon tratamendua mugatzeko eta datuok lekualdatzeko eskubidea erabil dezakezu, bai eta zure datu pertsonalei buruzko banakako erabaki automatizatuen xede ez izatekoa ere; eskubide hori erabiltzeko, komunikazio bat idatz dezakezu Kutxabanken egoitza sozialera, lehen aipatutako helbidera, NANaren fotokopia bat erantsita, edo mezu elektroniko bat bidal dezakezu helbide honetara: info@kutxabank.es

Erabiltzailearekin dugun harremanerako beharrezkoa denean gorde eta tratatuko dira datuak. Era berean, datuak gordeko dira aplikatzekoa den araudiaren betekizunak betetzeko, legez kontrako ekintzak prebenitzeko, liskarrak ebazteko edo askotariko eztabaidak konpontzeko. Zure datuak tratatzea beharrezkoa ez denean, Kutxabankek ezabatu eta/edo blokeatu egingo ditu. Kutxabanken Datuen Babeseko Politikan kontserbazio-epeei buruzko xehetasunak aurkituko dituzu.

Datu Pertsonalen Babesari buruzko gure Politika kontsultatu dezakezu esteka honetan

3) Jabetza industriala eta intelektuala.

Kutxabanken web-orriko eduki guztiak, halakotzat hartuta, aipatzearren baina mugatzeko asmorik gabe, testu, dokumentu, argazki, marrazki, irudi, ikono, irudikapen grafiko, ikus-entzunezko eta soinuzko eduki guztiak, bai eta web-orriaren diseinu grafikoa eta iturburu-kodea, markak, merkataritzako izenak eta beste zeinu bereizgarri guztiak ere Kutxabanken edo hirugarrenen titulartasun bakarrekoak dira (Kutxabankek dauka lizentzia legitimoa), eta Jabetza Industrial eta Intelektualaren Legeek babesten dituzte.

Erabiltzaileek Kutxabanken web-orriko edukiak erabiltzeak ez die inolako eskubide ez titulartasunik ematen edukion gainean.

Guztiz debekatuta dago atal honetan aipatu diren Kutxabanken web-orriko informazio edo elementuak ustiatu, erreproduzitu, banatu, jendaurrean komunikatu, laga, eraldatu edo nolabait hedatzea, edozein euskarri edo baliabideren bitartez, aurretiko eta berariazko baimenik gabe. Web-orri honen edukia norberak erabiltzeko soilik eta inongo merkataritzako helbururik gabe deskargatu ahalko du erabiltzaileak.

Aipatutako eskubideak urratzeak baldintza hauen eta/edo Jabetza Industrial eta Intelektualeko legeen urraketa ekar dezake. Kutxabankek dagozkion legezko ekintzak gauzatzeko eskubidea dauka webgune horren edo webguneko informazio edo edukien jabetza intelektual edo industrialeko eskubideak urratu dituzten erabiltzaileen aurka.

4) Debekatutako erabilerak.

Erabat debekatuta dago Kutxabanken web-orrira estekak sortzea beste web-orri batzuetatik Kutxabanken berariazko eta idatzizko baimenik gabe, bai eta Kutxabanken web-orria edo horretan jasotako informazioa frame edo marko, zeinu bereizgarri, marka edo beste pertsona, enpresa edo entitate baten sozietate- edo merkataritza-izenaren bidez aurkeztea ere.

Nolanahi ere, betekizunak beteta beste web-orri batzuetatik Kutxabanken web-orrian ezartzen diren estekek webgunera sartzeko aukera emango dute, baina ez dute inola ere webgunearen edukia erreproduzituko (erabat edo partzialki), Kutxabanken logotipoa edo sozietatearen izena izan ezik, eta hori informatzeko soilik.

5) Erantzukizunak.

Kutxabankek ez du bermatzen Kutxabanken web-orriko elementuak eta informazioa etengabe atzitzeko, deskargatzeko eta erabiltzeko aukera egongo denik, entitatearen kontroletik kanpo dauden faktore edo inguruabarren ondorioz oztopatu, eragotzi edo eten baitaitezke.

Kutxabankek ez du erantzukizunik hartuko berak sortu ez dituen informazioen egiazkotasunaren, osotasunaren eta eguneraketaren aurrean, ez eta Kutxabanken webgunetik atzitu daitezkeen hirugarrenen gune edo web-orrietan esteka, hiperesteka edo link bidez txertatuta dauden informazio eta bestelako edukien gainean ere. Ildo beretik, Kutxabankek ez du bere gain hartuko Kutxabanken itxura edo zeinu bereizgarriak dituen ezein hirugarren web-orritako informazioren edo edukiren erantzukizuna, Kutxabankek bere irudia erabiltzeko berariazko baimena eman badio izan ezik. Ondorioz, Kutxabankek ez du bermatuko hirugarrenen gune edo web-orri horietan txertatutako informazio edo eduki horien funtzionamendua, erabilgarritasuna, atzigarritasuna edo jarraitutasuna ona izango denik, eta ez du bere gain hartuko horren erantzukizuna.

Kutxabankek ez du bere gain hartzen hirugarren pertsonek edo erakundeek Kutxabanken web-orriaren bidez emandako informazioarekin, mota guztietako edukiekin, eskaini edo emandako produktu eta zerbitzuekin lotutako erantzukizuna, bereziki, aurrekoarekin lotuta, egoera hauen ondorioz sor daitezkeen edozein motatako kalte edo galerei dagokienez: (a) erabiltzaileek emandako informazioan edo horren egiazkotasunean, zehaztasunean eta nahikotasunean gabeziak edo hutsuneak egotea; (b) kontratuak edo kontratuen aurreko harremanak ez betetzea, txarto betetzea edo garaiz ez betetzea; (c) informazioaren gizartearen zerbitzu-emaileei dagozkien betebeharrak ez betetzea; (d) kontsumitzaileen eta erabiltzaileen eskubideak urratzea; (e) jabetza intelektualeko eta industrialeko eskubideak urratzea; lehia desleialeko edo zilegi ez den publizitateko ekintzak egitea; (f) datuen babeseko eskubidea, sekretu profesionala eta ohorearen eta norberaren nahiz senitartekoen bizitza pribatuaren eskubideak urratzea; eta (g) oro har, aplikatzekoak diren edozein lege, ohitura edo jokabide-kode.

Kutxabankek ez du bere gain hartzen honako hauek sortutako kalte, galera, erreklamazio edo gastuen erantzukizunik: (a) telekomunikazioetako linea eta sareetako akats, gainkarga eta erroreek edo Kutxabanken kontroletik kanpoko beste edozein arrazoik eragindako interferentziak, etenaldiak, hutsegiteak, omisioak, telefono-matxurak, atzerapenak, blokeoak edo sistema elektronikoaren funtzionamenduaren deskonexioak; (b) edozein motatako programa gaiztoak erabiliz eta edozein komunikabideren bitartez egindako legez kontrako esku-sartzeak, esaterako, birus informatikoak edo beste edozein; (c) Kutxabanken web-orria modu desegokian erabiltzea; (d) segurtasuneko edo nabigazioko erroreak, nabigatzailearen funtzionamendu txarragatik edo bertsio eguneratuak ez erabiltzeagatik.

Nolanahi ere, Kutxabanken web-orriaren erabiltzailea izango da erabiltzaileak Legezko Ohar hau edo aplikatzekoak zaizkion baldintza partikularrak ez betetzeagatik Kutxabankek jasan ditzakeen mota guztietako kalte eta galeren erantzulea.

Kutxabankek ez du bere gain hartzen inprimatutako dokumentuen bertsioaren eta web-orrietan argitaratutako dokumentuen bertsio elektronikoen artean sor daitezkeen aldeen erantzukizunik.

6) Argitalpenak.

Webgune honen bidez hornitutako argitalpenek ez dute ordezkatzen, inola ere, dagozkion komunikazio-bide ofizialetatik egin behar diren argitalpenak (esaterako: Europar Batasuneko Egunkari Ofiziala, Estatuko Aldizkari Ofiziala, dagozkion autonomia-erkidegoen aldizkari ofizialak, probintzietako aldizkariak, Merkataritza Erregistroaren aldizkari ofiziala, hedapen handiko egunkariak, etab.).

7) Segurtasun-politika.

Webgunerako sarbideak ez du Kutxabanken eskuetan uzten birusik edo bestelako inolako elementu informatiko kaltegarririk dagoen kontrolatzeko betebeharra. Edozein kasutan, erabiltzailearen erantzukizuna da ekipo informatikoak hauteman eta desinfektatzeko tresna egokiak edukitzea.

Kutxabankek ez du bere gain hartuko erabiltzaileen edo hirugarrenen ekipo informatikoetan web-orri korporatiboan sartzean gertatutako kalteen erantzukizuna.

Emandako zerbitzu telematikoen segurtasunerako, Kutxabankek jakinarazten dizu zenbait mekanismo informatiko daudela eta erabiltzen direla, zeinak ez duten nahitaez erabiltzailea identifikatzen, baina nabigazioko datuak, datu teknikoak eta web-orrien eta edukien erabilerako datuak bil ditzaketen, eta zeinen helburua erabilerari eta funtzionamenduari buruzko estatistikak lortzea, gorabeherak konpontzea eta zerbitzu edo produktu berriak proposatu eta garatzea den. Erabiltzaileak edozein unetan konfiguratu dezake bere nabigatzailea informazio hori eskuratzea eragozteko.

Kutxabankek konpromiso irmoa du erabiltzailearen datu pertsonalen babesarekiko eta informazioaren konfidentzialtasunarekiko.

Kutxabankek bermatzen du tratamenduaren ondorioz egon daitekeen arriskuari egokitutako segurtasun-maila bat bermatzeko egokiak diren segurtasun-neurri teknikoak eta antolamendukoak betetzen direla, datu pertsonalen segurtasuna eta osotasuna bermatzeko eta datuok aldatzea, galtzea edo baimenik gabe tratatu edo eskuratzea saihesteko, aintzat hartuta teknologiaren egoera, aplikazioaren kostuak, biltegiratutako datuen izaera, tratamenduaren irismena, bai eta zer arriskuren eraginpean dauden eta horrek zer inpaktu izan dezakeen pertsona fisikoen eskubide eta askatasunetan ere, arriskuok giza ekintzatik nahiz ingurune fisiko edo naturaletik etorri, indarreko araudian eskatutakoa betetze aldera.

Nolanahi ere, erabiltzaileri jakinarazi zaio eta onartzen du Interneteko segurtasun-neurriak ez direla gaindiezinak.

8) Cookieen politika

Erabiltzaileak cookieen instalazioa konfiguratu eta onartu dezake bere ekipoan. Informazio osoa web-orri honetan txertatutako Cookieen Politikan aurki dezakezu, ondorengo esteka honetan 

9) Aplikatzekoa den jurisdikzioa eta legeria.

Baldintza hauek Espainiako legeriaren mende daude, eta edozein unetan berrikusi eta aldatu ahalko dira, indarreko legerian egindako edozein aldaketara egokitze aldera.

Webgune honetan argitaratutako informazioaren bidez, Kutxabankek modu eguneratuan betetzen du EHA/2899/2011 Aginduak, urriaren 28ak, banku-zerbitzuen gardentasunari eta babesari, informazioa eskuratzeari eta gobernu onari buruzkoak ezartzen duen gardentasun printzipioa, eta mekanismo egokiak erabiltzen ditu informazioa eskuragarria, kalitatezkoa eta elkar eragiteko eta berrerabiltzeko modukoa izateko, bai eta informazio hori identifikatu eta lokalizatzeko beharrezkoak direnak ere.

10) Confianza Online erakundeari atxikitako entitatea

Gure entitatea irabazi asmorik gabeko Confianza Online erakundeari atxikita dago; erakundea Elkarteen Erregistro Nazionalean inskribatuta dago, 1. taldean, 1. sekzioan, datu hauekin: zk.: 594400; IFK: G85804011; Helbidea: Carrera San Jéronimo,18, 4º1, 28014 Madril (Espainia), Bajo A., 28015 Madrid (España); telefonoa: (+34) 91 309 13 47; faxa: (+34) 91 402 83 39 (www.confianzaonline.es).

Baldintza orokor hauek ditu Espainiako legeriaren arabera. Litigioen Ebazpen Alternatiboaren Legean xedatutakoa betetze aldera, kontsumitzaileei jakinarazten diegu, atxikitako erakundea den aldetik eta Kode Etikoaren arabera, erabiltzaileek Confianza Online erakundera jo ahal izango dutela balizko eztabaidak ebazteko (https://www.confianzaonline.es/como-reclamar/formulario-de-reclamaciones/).
Erreklamazioak kontsumitzaileekin egindako transakzio elektronikoei edo arlo horretako datuen babesari buruzkoak badira, Confianza Online erakundearen Bitartekaritza Batzordeak ebatziko ditu, kontsumo-arloko gatazken ebazpen alternatiborako ziurtapena baitu. Erreklamazioak publizitate digitalari edo arlo horretako datuen babesari buruzkoak badira, AUTOKONTROLEKO publizitatearen epaimahaiak ebatziko ditu.

Horrez gain, erabiltzaileak aukera izango du Europar Batasunaren auzien ebazpeneko onlineko plataforma erabiltzeko, esteka honetan: https://ec.europa.eu/consumers/odr/main/?event=main.home2.show.

Zer diote gutaz?

Egindako balorazioa: 5 , 5 izarretik

Pepi Asenjo

Ana me ha explicado todo muy bien y rápido. Gracias

Bulegoa: Xenpelar, 7, Errenteria
Balorazio data: Duela astebete
Iturria: Google My Business
Googlek ez ditu berrikuspenak egiaztatzen

Egindako balorazioa: 5 , 5 izarretik

Alba Sánchez

Destacar muy positivamente nuestra experiencia con kutxabank durante todo el proceso de gestión de la hipoteca. Desde el primer momento, el trato ha sido excelente: cercano, profesional y siempre con disposición para ayudarnos en cada paso.

Bulegoa: Calle Real, 28, Línea De La Concepción ( La )
Balorazio data: Duela astebete
Iturria: Google My Business
Googlek ez ditu berrikuspenak egiaztatzen

Egindako balorazioa: 5 , 5 izarretik

alex metola

Un placer trabajar con kutxabank

Bulegoa: Pl. Federico García Lorca, 1, Rivas - Vaciamadrid
Balorazio data: Duela astebete
Iturria: Google My Business
Googlek ez ditu berrikuspenak egiaztatzen

Egindako balorazioa: 5 , 5 izarretik

Mari tere Molina

Me atienden muy rápido y son muy profesionales. Rafa me ayuda con todas las dudas que tengo de digitalización etc

Bulegoa: Calle Poeta García Lorca, 2, Bujalance
Balorazio data: Duela astebete
Iturria: Google My Business
Googlek ez ditu berrikuspenak egiaztatzen

Egindako balorazioa: 5 , 5 izarretik

Andoni Alonso

Nos ha atendido Ane Gil. Muy buena atención y profesional.

Bulegoa: Castaños, 77, Portugalete
Balorazio data: Duela astebete
Iturria: Google My Business
Googlek ez ditu berrikuspenak egiaztatzen

Egindako balorazioa: 5 , 5 izarretik

Santi

Excelente trato y profesionalidad

Bulegoa: Castaños, 77, Portugalete
Balorazio data: Duela astebete
Iturria: Google My Business
Googlek ez ditu berrikuspenak egiaztatzen

Egindako balorazioa: 5 , 5 izarretik

Loli Avila

Muy amable y me lo a explicado todo fenomenal un saludo Francisco

Bulegoa: Carrera de las Monjas, 5, Priego de Cordoba
Balorazio data: Duela astebete
Iturria: Google My Business
Googlek ez ditu berrikuspenak egiaztatzen

Egindako balorazioa: 5 , 5 izarretik

Eider Eiguren

Excelente trato personal y gran profesionalidad. Siempre atentos, cercanos y dispuestos a ayudar. Muy recomendable.

Bulegoa: Juan de Garai, 33, Barakaldo
Balorazio data: Duela astebete
Iturria: Google My Business
Googlek ez ditu berrikuspenak egiaztatzen

Egindako balorazioa: 5 , 5 izarretik

VC

Tot i que finalment no vam acabar contractant la hipoteca, volem destacar l’excel·lent atenció rebuda per part de la Miriam Corpas. Des del primer moment es va mostrar molt professional, propera i transparent, dedicant temps a estudiar el nostre cas. Hem valorat molt la seva disponibilitat i tracte humà durant tot el procés. Una gestora molt recomanable per a qui busqui assessorament hipotecari de qualitat

Bulegoa: Mossen Jacinto Verdaguer, 72-74, Cornella de Llobregat
Balorazio data: Duela astebete
Iturria: Google My Business
Googlek ez ditu berrikuspenak egiaztatzen

Egindako balorazioa: 5 , 5 izarretik

M

Gran atención , interés y profesionalidad por parte del director de la oficina de Sopela , Carlos. Nos ha hecho sencillo y rápido todo el proceso hipotecario estando siempre atento en cada uno de los pasos. Fue fácil tomar la decisión de elegir la oferta hipotecaria ante cualquiera de las otras opciones.

Bulegoa: Akilino Arriola, 2, Sopelana
Balorazio data: Duela astebete
Iturria: Google My Business
Googlek ez ditu berrikuspenak egiaztatzen

Egindako balorazioa: 5 , 5 izarretik

Mireia Algar Rodríguez

Excel•lent atenció. Professionals implicats i molt àgils en donar resposta, ens hem sentit acompanyats en tot moment.

Bulegoa: Carrer de Mossèn Jacint Verdaguer, 105-107, Local 1, Sant Boi de Llobregat
Balorazio data: Duela astebete
Iturria: Google My Business
Googlek ez ditu berrikuspenak egiaztatzen

Egindako balorazioa: 5 , 5 izarretik

francisco jose ponce mora

En la oficina de Alfonso X de Murcia, la verdad es que me han tratado genial. Acabo de firmar una hipoteca con ellos y toda la información desde el minuto uno ha sido transmitida con claridad y mucha profesionalidad, en mi caso por Irene. Bonificaciones bien detalladas y muy dispuestos a ayudar en cualquier trámite. Experiencia muy recomendable.

Bulegoa: CALLE GRAN VIA ALFONSO X EL SABIO, 11 BAJO 2A, Murcia
Balorazio data: Duela astebete
Iturria: Google My Business
Googlek ez ditu berrikuspenak egiaztatzen

Egindako balorazioa: 5 , 5 izarretik

Adriana

Muchas gracias en especial a Maria Elisa por su atención personalizada y clara disposición a resolver todas las dudas. Trato impecable y asesoramiento financiero adaptado a mis necesidades en todo momento

Bulegoa: Arteagabeitia, 7, Barakaldo
Balorazio data: Duela astebete
Iturria: Google My Business
Googlek ez ditu berrikuspenak egiaztatzen

Egindako balorazioa: 5 , 5 izarretik

Cristina M

Quería destacar la amabilidad y profesionalidad de Laura. Su empatía y capacidad de escucha hace que su trabajo sea excelente.

Bulegoa: Calle Gregorio Revilla, 15, Bilbao
Balorazio data: Duela astebete
Iturria: Google My Business
Googlek ez ditu berrikuspenak egiaztatzen

Egindako balorazioa: 5 , 5 izarretik

Virginia Herrera Martin

Mi experiencia con la adquisición de mi hipoteca ha sido bastante buena gracias a Pilar Fernández Dueñas, un persona super implicada ,estando siempre ahi ante mis grandes dudas, resolviendo los problemas que surgian en cada momento, gracias a eso todo ha sido mucho mas facil,sin duda recomiendo esta oficina y a Pilar.

Bulegoa: Avenida del Aeropuerto, 38, Córdoba
Balorazio data: Duela astebete
Iturria: Google My Business
Googlek ez ditu berrikuspenak egiaztatzen