Kutxabank Enpresak

Egungo Ekonomia

Abian da gaurkotasun ekonomiko eta finantzarioari buruzko ‘Etekin’ zikloa

KUTXABANK | 2024/10/01

Aurreko astean izan zen ‘Etekin’ zikloan aurreikusita dauden hiru topaketetako lehena, Kutxabankek Eusko Jaurlaritzarekin, Finantzen Euskal Institutuarekin eta beste finantza-erakunde batzuekin duen lankidetza-hitzarmenaren esparruan antolatua.

Topaketek, elkarrizketa formatuan, euskarazko gaurkotasun ekonomiko eta finantzarioarekin lotutako gai bat jorratuko dute saio bakoitzean.

Aurreko astean, hilak 25, Euskal Ekonomia Itunaz ari ziren Donostiako Aquariumen  Mikel Erkoreka Historia Garaikidean doktorea, EHUko Ekonomia Itunaren eta Foru Ogasunen Dokumentazio eta Ikerketa Zentroko ikertzailea eta Eusko Jaurlaritzako Erakundeen Baliabideen zuzendaria eta Itziar Agirre Gipuzkoako Ogasun eta Finantza diputatua. 

Etekin zikloaren barruan topaketa gehiago egongo dira,  Enpresen eraldaketarako gakoak eta Trantsizio energetikoa hizpide izango dutenak.

Hona hemen hurrengo datak:

  • Urriak 23 (9:00etatik 11:00etara, Gasteizko Europa Jauregian): Enpresa eraldaketarako gakoak, hazkunde tresnak (funtsak).
  • Azaroak 20 (9:00etatik 11:00etara, Bilboko Itsas Museoan): Trantsizio energetikoa. Kasu horretan, Kutxabank arduratuko da ekitaldia koordinatzeaz.
     

Informazio gehiago esteka honetan