Kutxabank Enpresak

Ekitaldiak

Pintxo Herrikoi Onenaren Kutxabank Saria

KUTXABANK PRENTSA | 2018/11/12

Urriaren 22tik 24ra, Hondarribiko Ostalaritza Elkarteak antolatutako Euskal Herriko XIII. Pintxo Txapelketa egin zen Donostiako Kursaal Jauregian, eta Kutxabanken babesa izan zuen seigarren urtez jarraian.

Aurten, Hondarribiko Gran Sol tabernako Mika Popo eta Mikel Muñozen “Txerribeltz” pintxoak irabazi du "Pintxo Herrikoi Onenaren Kutxabank Saria", eta Ainhoa Arruabarrena Gipuzkoa Sareko zuzendaria arduratu da garaikurra emateaz. “Txerribeltz” mokadua txerrikiekin prestaturiko gisatu bat da; txerri-hankekin, tripakiekin, urdaiarekin, txipiroi-tintarekin eginiko ogi beltzarekin, erremolatxa maionesarekin eta, apaingarri gisa, azalore gordinarekin.

Saria herritarren epaimahai batek ematen du, zozketa bidez aukeratzen diren Kutxabanken bost bezerok osatutakoa.

Bezero horiek eta haien laguntzaileek afari eder batez gozatu zuten Kukuarri Jatetxean, eta Donostiako Gros auzoko Arrizul Congress Hotelean hartu zuten ostatu.