Kutxabank Enpresak

Ekitaldiak

Adegi VII. lan-gosaria

KUTXABANK PRENTSA | 2018/10/25

Urriaren 24ean, Adegik, Kutxabankekin lankidetzan, antolaturiko VII. lan-gosaria izan zen Donostian, eta bertan izan zen gure presidentea, Gregorio Villalabeitia. “Gipuzkoako enpresan zibersegurtasunaz gogoetak” izenburupean antolatutako jardunaldian hainbat ekoizpen-sektoretako enpresaburuek eta ordezkariek azken datuak eta egungo joerak ezagutu zituzten segurtasun logikoaren arloan.

Bere hitzaldian, gure Presidenteak zibersegurtasunaren garrantzia agerian uzten zuten estatistika-zifrak aipatu zituen. Cisco SMBek egindako azterketaren emaitzaren arabera, datuak kezkagarriak dira; azterketa 26 herrialdetako 1.816 enpresa txiki eta ertainei egin eta urriaren 1ean argitaraturiko inkestan oinarrituta dago, eta enpresa txiki eta ertainen % 53k aitortu du zibererasoak pairatu dituztela 2017an. Enpresa txiki eta ertainak egoera ahulean daude, segurtasun-azpiegitura ez oso sofistikatua, esperientzia txikiagoa eta langile prestatu gutxiago baitituzte honelako egoerak kudeatu eta mehatxuei erantzuteko. 

Espainian Mehatxu eta Joeren Txostenak 26.500 eraso zibernetiko zenbatu ditu, 1.226 oso maila handikoak eta kritikoak

Zibersegurtasuna funtsezkoa da erakunde guztietan. Digitalizazioaren eragina globala da, eta jarduera-sektore guztiei eragiten die, finantza-arloari ere bai. Horregatik, urria zibersegurtasunaz kontzientzia hartzeko hilabetea da Europan, eta lan-gosari honen helburua horixe izan zen: kontzientziatzea. 

Villalabeitiaren hitzetan, “bankuak elkar konektaturiko enpresak gara, maila teknologiko handikoak. Ezin dugu ahaztu zibergaizkileen helburu nagusietako bat garela, gehienek irabazi ekonomikoa bilatzen dute eta. Gaizkileek oso ondo ezagutzen dute banka teknologikoaren aplikazioen funtzionamendua, eta zirrikiturik txikienaz baliatzen dira lapurretan saiatzeko edo delituren bat egiteko. 

Bere hitzaldia amaitzean, gure presidenteak Carlos Abadi eman zion hitza; hau Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatzen duen Industria Zibersegurtasuneko Zentroko (Ziur) zuzendaria da, eta informazioaren segurtasun-arloan dauden irtenbideei buruz hitz egin zuen.