Euskaltzaindiaren XXV. Jagon Jardunaldia
KUTXABANK PRENTSA | 2020/11/09
“Entitate pribatuak: nola eman zerbitzua euskaraz herritar eleaniztunei?” izan zen Euskaltzaindiak Donostiako bere egoitzan, azaroak 6ean antolatu zuen XXV. Jagon Jardunaldiaren izenburua, eta bertan Ainhoa Arruabarrena, Gipuzkoako sareko zuzendaria, egon zen Kutxabanken izenean.
Ekitaldiaren helburua esperientziak trukatzea eta enpresen arteko elkarlana bultzatzea izan zen. Ainhoa Arruabarrenak, Kutxabanken Hizkuntza Kudeaketan egiten ari diren ibilbidearen berri eman zuen, arreta berezia jarrita euskararen biziberritzean, eta gainera, “Aurrera begirako erronkak” izeneko mahai-inguruan parte hartu zuen beste enpresetako ordezkariekin batera: Iratxe Zuazola (El Corte Inglés), Eva Castro (Euskaltel) eta Agurtzane Allur eta Asier Arsuaga (GOIENER).
Euskaltzaindiak urtero antolatzen ditu jardunaldi hauek euskaren egoera aztertzeko asmoz. Aipatutako ordezakariez gain, ekitaldian, Bingen Zupiria, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua, Eneko Goia, Donostiako alkatea, eta Andres Urrutia, euskaltzainburua, parte hartu zuten. Bestalde, hizlarien artean, Miren Dobaran (Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordea) eta Joseba Erremundeguy (Euskararen Erakunde Publikoa) izan ziren baita ere.