Kutxabank Enpresak

Ekitaldiak

Bilbao Dendak 2017 saltegientzako sariak

KUTXABANK PRENTSA | 2017/10/23

Beste urte batez, Bilbao Dendak elkarteak Bilboko saltegien artean antolatutako hamaikagarren sariketa honetako sari nagusietako bat eman zuen Kutxabankek.

Oraingo honetan, ekitaldia Guggenheim museoan egin zen, eta 400 lagun inguru bertaratu ziren: merkatariak, elkarteak, erakundeetako ordezkariak eta ostalaritza eta negozioen sektorearekin loturiko enpresa pribatu eta publikoak.

Ibon Imatz, Inés Monguilot, Santi Larrea eta Ana Churruca izan ziren Kutxabanken ordezkariak sari-banaketan, non negozio tradizionalak eta etorkizuneko negozioak, berritzaileak, ideia komertzial desberdinak dituztenak edo hiriko auzo bakoitzeko enblematikoenak saritu ziren.