Saio informatibo eta praktikoak: zaintzatik prospektibara
KUTXABANK PRENTSA | 2019/10/02
Joan den irailaren 30ean Gasteizen eta urriaren 1ean Donostian, Innobasqueren eskutik eta Kutxabankeren laguntzarekin bi ekitaldi ospatu ziren etorkizunari aurre egiteko moduari buruz.
Etorkizunari aurre egiteko, bi ikuspegi har ditzakegu: datorrenera egokitu edo moldatzea, ala beraz nagusitu eta jabetzea. Ez dugu mugatu behar datorrenera lerratzera edo aldaketak interpretatzera beraietara egokitzeko, baizik eta aurrea hartu behar diogu gure etorkizunaren protagonista bilakatuz. Horretarako, eta erabakiak modu arin eta fidagarrian hartu ahal izateko, erakunde guztiek beraien negozioari eta inguruari buruzko balio erantsi handidun informazio gehiago behar dute. Garrantzitsua da informazioa geureganatu eta aztertzeko gaitasuna izatea, informazio hau partekatzea, eta sortzen diren aukerak aprobetxatzeko eta mehatxuei aurre egiteko erabakirik egokienak hartu ahal izateko ekintzak garatzea.Berau bigarren fase baterako abiapuntua izango da, non gure bazkideak lagunduko ditugun arlo honetan aurrera egiten.
Saioek ordu eta erdiko iraupena izan zuten eta honako edukia:
- Ongietorria eta hasiera ematea enpresa anfitrioiaren eta Innobasqueren eskutik.
- Esperientzia praktikoak: “Zaintzatik prospektibara”.
- Zure erakundearen profila ezagutzeko dinamika.