Naturklimaren lan-saioa
KUTXABANK PRENTSA | 2020/11/16
Naturklimak (Gipuzkoako Klima Aldaketaren Foru Fundazioa) antolatuta, ostiralean, hilak 13, lan-saio birtual bat egin zen, Gipuzkoako finantza-sektoreak klima-aldaketaren aurrean duen kalteberatasunari buruzko txostena aurkezteko.
Saioa Jose Ignacio Asensio Gipuzkoako Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako foru diputatuaren ongietorriarekin hasi zen, eta Naturklimaren zuzendari nagusi David Zabalak erakundeen irekierarekin jarraitu zuen. Horren ondoren, Naturklimaren teknikariek hartu zuten hitza, eta Gipuzkoako klima-aldaketaren inpaktuari eta kalteberatasunari buruzko aurkezpen globala egin zuten, finantza-sektorean arreta berezia jarrita.
Ondoren, eztabaida ireki bati ekin zitzaion, eta finantza-sektoreko agenteek parte hartu zuten. Besteak beste, Marieli Arroyok Kutxabankeko ESGko arduradunak parte hartu zuen eta Kutxabankek iraunkortasunaren eta produktu berdeen aldeko apustu estrategikoa egin duela adierazi zuen; Kutxabanken egungo eta etorkizuneko dinamika bat dela aipatu zuen, gure negozioa bat etor dadin klima-aldaketaren gobernantzarako Parisko Akordioan ezarritakoarekin. Ildo horretan, Marielik onartu zuen inbertsioen analisietan erabakiak hartzeko ingurumen-irizpideak eta irizpide jasangarriak txertatu ditugula, eta gure asmoa enpresetatik oso gertu mantentzea dela, klima-aldaketa kontuan hartzen duten negozio-eredu jasangarrietara aldatzeko prozesuan laguntzeko.