Deustun, BilbaoDendak-ekin
KUTXABANK PRENTSA | 2018/10/02
Urriaren 2an, Jon Zarate Bilbao Dendak-eko gerenteak aurkeztu zuen erakusketa ibiltaria, honako hauekin batera: Isabel Muela Eusko Jaurlaritzako Merkataritza eta Turismo sailburuordea, Julia Dieguez Deustuko merkatarien presidentea, Itziar Gonzalez Hiru Auzo - San Inazioko presidentea, Santi Larrea Bilbao Ekialdea Zonako zuzendaria eta eskualdeko Kutxabanken beste lankide batzuk. Horrela, Eneritz Peralta eta Jon Larrea, Merkataritza-taldearen ere aurrean egon ziren; baita ere Ruth Olabarri, 0355-Madariaga bulegoko zuzendaria, Gaizka Azkoitia, 0113-Heliodoro de La Torrea bulegoko zuzendaria, eta Carlos Iruarrizaga, 0114-San Inazio bulegoko zuzendaria. Gainera, Jose Angel Iribar ere hurbildu zen, Athletic-en izenean, eta erakundeetako eta Deusto - San Inazioko merkatarien eta ostalarien sektoreko beste gonbidatu batzuk.
Irailean ofizialki aurkeztua izan ondoren (link-a aurreko albistera), erakusketa hau ikusgai egongo da auzoetan ekimenari atxiki zaizkion establezimenduetan, gaurtik hasita eta urtarril amaiera bitartean.
Kutxabankek ekimen honetan duen partaidetza BilbaoDendak-ekin (Bilboko merkataritza- eta turismo-sektorea sustatzeko plataforma) izenpetutako lankidetza-hitzarmenean kokatzen da. Horrela, ekimenari atxikitako establezimenduetan erosiko duten Kutxabankeko bezeroak “Kutxabank - Athletic Esperientzia” batean parte hartzeko zozketan sartuko dira. Esperientzia, futbol-partida baten inguruan antolatua, San Mamesen partida bat ikustean eta Azurmendi jatetxe ospetsuan bazkari bat egitean datza, beste hainbat sorpresarekin batera. Gainera, hiriaren sei barrutietako bakoitzean giro zuri-gorri egokiena sortzen duen dendak ere “Kutxabank esperientzia” honetan parte hartuko du.