Kutxabank Enpresak

Ekitaldiak

Global Social Economy Forum

KUTXABANK PRENTSA | 2018/10/04

Global Social Economy Forumen esparruan –Bilbon egin zen urriaren 3an eta 4an– saio berezi bat antolatu zen Gyeongnam Center for Social Economy and Enterpreneursen Koreako ordezkaritza batentzako. Sustainable City and Social Innovation (Hiri jasangarria eta gizarte-berrikuntza) zuen izena saioak, eta Bilbao Metropoli 30en, Kutxabanken eta CEPESen ordezkariek parte hartu dute. 40 pertsona inguru izan ziren bileran. Horien artean, Koreako gobernu zentraleko eta probintzialeko gizarte-ekonomiako zenbait erakundetako arduradunak, unibertsitateko irakasleak, aholkularitza-enpresak eta gizarte-ekonomiako enpresak zeuden. Bertan zeuden askok bazuten Euskadiren errealitatearen eta historiaren berri.

Jardunaldia antolatu zuen Korea Land & Housing Corporationeko zuzendari Oh, Young-Ohek eman zion hasiera topaketari –3 ordu iraun zuen–. Enpresa publiko horrek Koreako zenbait eremu berroneratzeko egin dituen lanak azaldu zituen, Bilboko garapenaren antzeko kasuak azaldu zituen, Korea hegoaldeko portu-hiri baten adibidea jarrita –bada, hiri horretako ontzioletako batek porrot egin zuen–, eta hiria berroneratzeko zer-nola lan egin den azaldu zuen.

Jarraian, Bilbao Metropoli 30en zuzendari nagusi Alfonso Martínezek Bilboko metropolialdeak azken 30 urteetan izan duen eskualde-garapena azaldu zuen, eta halako tamainako proiektu bati heltzeko arrazoiak eta proiektuaren arrakasta-faktoreak zehaztu zituen.

Kutxabankeko Adimen Lehiakorreko eta Azterlanetako arduradun Iñaki Beristainek Espainian dauden finantza-erakundeei buruzko aurkezpena egin zuen: bankuak (akziodunek hartzen dituzte erabakiak eta egiten dituzte dibidenduak), kreditu-kooperatibak (kooperatibek hartzen eta egiten dituzte) eta aurrezki-kutxak (erabakiak eta dibidenduak gizarterako dira). Kutxabankek irudikatzen duen kasu bakarra nabarmendu zuen; izan ere, 168 urte daramatza bezeroen konfiantza irabazten, eta, aurrezki-kutxak birmoldatu ondoren, akziodunek –BBK, Kutxa eta Vital banku-fundazioak– bankuaren jabetzaren % 100ari eusten dioten erakunde bakarra da, eta bere dibidenduak (150 MM€ baino gehiago 2017an), gizarterako dira, Gizarte Ekintzaren bidez. Gainera, jarduera korporatiboak eta finantzaketakoak bankua aritzen den inguruetan sortzen duen inpaktu ekonomiko garrantzitsua azaldu zuen.

Bestalde, CEPESeko (Gizarte Ekonomiako Espainiako Enpresa Konfederazioa) presidenteak gai hauek jorratu zituen: bere kideen (kooperatibak, mutualitateak, lan-sozietateak, desgaitasunak dituzten pertsonentzako elkarteak...) ezaugarriak eta gizarte-ekonomiako enpresen garapenean Espainian nahiz Europar Batasunean erdietsitako lorpenak. Euskal kasua nabarmendu zuen, sektore honek pisu handiena duen autonomia-erkidegoetako bat baita.

Jardunaldia galderen txandarekin amaitu zen. Ordezkaritzako kideek zenbait zalantzak argitu nahi izan zituzten: zer kostu izan duen Bilboko hiri-berroneratzeak, nola ordaindu den eta fundazioek zer-nola egiten duen gizarte-ekintza.