Merkataritza babesteko topaketa
KUTXABANK PRENTSA | 2020/11/05
Urriaren 29an, osteguna, ekitaldi bat egin zen Euskalduna Jauregian "Merkataritza Aurrera - Berrasmatzen ikasten" lelopean, hurbileko merkataritzak egunero egiten duen lana goraipatzeko eta, bereziki, alarma-egoeran lanean jarraitu zuten sektoreak omentzeko.
Ekitaldia hasi zen Pedro Campo CECOBIko (Bizkaiko Merkataritza Konfederazioa) presidentearen ongietorri-hitzaldiarekin, eta Ainara Basurko Bizkaiko Ekonomia Sustatzeko diputatuak hartu zuen hitza ondoren; merkataritza babestu beharraz mintzatu zen.
Hasierako hitzaldien ondoren, ‘Omnikanalitatea merkataritzan: desafioa eta aukera’ izeneko mahai ingurua egin zen, hizlari izan zituena Inés Monguilot, Kutxabankeko Marketin eta Publizitate zuzendaria, Carlos López Abadías, T-Zir Retail Berrikuntzako Zentroko zuzendaria eta Celestino Martínez, Actualiza Retail-eko aholkularia. Pedro Campok egin zituen moderatzaile-lanak eztabaidan eta entzuleen galderen txandan.
Ines Monguilotek agerian utzi zuen pandemiak bizkortu egin duela ordainketen digitalizazioa, eta azaldu zuen Kutxabankek zer aukera jarri dituen saltokien eskura, batez ere Bizum Negociosen esku. Horri esker, mugikorra duen profesionalak kobrantzak egin ditzake Bizum bidez, web-orririk gabe, bai aurrez aurreko merkataritzan, bai urrutiko merkataritzan.
Mahai inguruaren ondoren, merkataritza omentzeko ikus-entzunezko bat proiektatu zen eta, azkenik, Jesús García de Cos Bizkaiko Turismo eta Merkataritzako sailburuordearen hitzaldiak itxi zuen ekitaldia.