Kutxabank
Kutxabank Next
Enpresen eta gure lurraldearen alde gaudenez gero, Kutxabanken, fondoak balio handiko proiektuetara bideratzeko eginkizunean eraginkortasunez parte hartu nahi dugu . Hala, Next Generation izeneko Europako fondoetatik laguntzak lortzen lagundu nahi diegu bertako enpresei. Hona hemen susperraldiari begira Europan prestatutako asmo handiko programa horri buruzko hainbat albiste.
Cómo optimizar la llegada de los fondos europeos Next Generation EU
ZABALA.ES | 2024/03/14
DN Management y la Confederación Empresarial Navarra (CEN) han organizado el próximo viernes 21 de octubre a las 11 horas la ‘I Jornada Fondos Next Generation EU. ¿Cómo optimizar la llegada de los fon...
Iturria: zabala.es
KUTXABANK PRENTSA | 2024/03/18
Enpresen mugikortasun elektrikorako laguntzak MOVES III Planarekin
Enpresei mugikortasun jasangarrirako bidea egiten laguntzea da ekimen honen helburua, ibilgailu elektrikoak erosi eta ibilgailu horientzako karga-puntuak instalatzeko diru-laguntzen bidez.
KUTXABANK PRENTSA | 2024/03/18
Kutxabank, ADEGI, CEBEK eta SEAk euskal enpresen hazkunde iraunkorraren alde egingo dute
Kutxabank Eco Finance programak 2.000 milioi euroko finantzaketa-lerroa izango du.
KUTXABANK PRENTSA | 2024/03/18
600 milioi gehiago energia-eraginkortasuneko proiektuetarako
Europako Inbertsioen Bankuak (EIB) eta Kutxabankek sinatutako akordioari esker, 600 milioi euro bideratuko dira energia-arloan eraginkorrak diren eraikinak eraikitzeko eta higiezinak iraunkortasun irizpideen baitan eraberritzeko proiektuetara.
KUTXABANK PRENTSA | 2024/03/18
Europako Funtsen bultzada garrantzitsua jasangarritasun proiektuetarako
2024ko lehen seihilekorako aurreikusita dauden NGEU deialdien inguruan Gobernuak prestatu duen kronogramak, Ministerioek zuzenean emandako informazioarekin batera, iraunkortasunarekin lotutako eta Ekonomia Suspertzeko eta Eraldatzeko Proiektu Estrategikoen (ESEPE) barruan kokatutako deialdien ikuspegi orokor bat ematen digu. Laguntza horiei esker, hainbat sektoretako enpresek ekimen horiek baliatu ahal izango dituzte, industria jasangarriago bat lortzeko eta isuriak murrizteko. Hona hemen deialdi nagusiak.
KUTXABANK PRENTSA | 2024/03/18
Euskadiko enpresen % 91k ingurumenean duten eragina murrizteko neurriak ezarri dituzte
Kutxabank auzi horrekin konprometituta dago, eta, gainera, «gure betebeharra enpresei laguntzea eta haiekin pedagogia egitea dela uste dugu», adierazi du Jabier Larrañagak, Kutxabankeko Enpresetarako arduradunak.
Ekonomia zirkularraren balioa
Ecoembesek 25 urte baino gehiago daramatza ingurumenaren alde lanean eta ontzien birziklapena sustatzen. Erakundeak ekonomia zirkularraren aldeko apustua egiten du, birziklatzetik haratago doan ikuspegi batekin, hondakinen murrizketaren, berrerabilpenaren edo zabornaturaren aurkako lanarekin.
Dezelerazioaren bidean
Euskal ekonomia urte arteko % 1,5 hazi da 2023ko bigarren hiruhilekoan, eta Euroguneko (% 0,5) eta Estatuko (% 1,8) datuen artean kokatu da berriro. Bada, dezelerazioaren bideari eutsi dio, erreferentziazko ingurunean geratu den antzera. Hirugarren hiruhilekoko BPGd-a % 1,6 hazi da.
Hazkundearen erantzule nagusia barne-eskariaren osagaiak izan dira, % 1,7ko igoera izan baitute, aurreko hiruhilekoaren antzekoa, eta Kapitalaren Eratze Gordinaren indarrak gora egin du (+% 2,5), % 1,5eko behin betiko kontsumoaren aldean. Kanpo-sektoreak, aldiz, ehuneko 0,3 puntu kendu dizkio hazkundeari. Lan-merkatuaren bilakaera positiboa izan da, eta erregistratutako langabeziaren beheranzko joera berretsi da. Afiliazio-tasek ere hobera egin dute, eta 980.000 langile baino gehiago daude.
Aurreikuspenen arabera, hazkundea % 1,7 ingurukoa izango da 2023an, eta datorren ekitaldian % 2,2ra igoko da. Aldagai geopolitikoa eta interes-tasen bilakaera dira, EBZk ezarritako diru-politikaren harira, ziurgabetasuna handitzen duten bi elementu nagusiak. Izan ere, Ukrainako gatazkari Palestinaren eta Israelen arteko gerraren eragina gehitu zaio orain, eta guda horren bilakaera eta ondorioak nekez aurreikus daitezke.
Kanpoko jardunean oinarritutako hazkundea
Espainiako ekonomia % 3,8 hazi da (u/u) 23IHn eta aurreko hiruhilekoko erregistroa hobetu du. Kanpo-sektorearen ekarpena nabarmendu behar da, 2,5 pp-ko ekarpena egin baitu, batez ere esportazioen intentsitatearen ondorioz.
Inflazioak beheranzko joera badauka ere, oraindik ez dira diru-agintaritzak ezarritako helburuak bete. Martxoko KPIa % 3,3koa izan da, elektrizitatean eta erregaietan gertatu diren jaitsieren ondoren. Lan-merkatuaren hobekuntza ez da eten, langabezia-tasari (% 13,3) eta lan-okupazioaren aurrerapausoei esker.
ELGAren aurreikuspenen arabera, Espainiako BPGd-a 2023ko % 2,1etik % 1,9ra jaitsiko da 2024an. Inflazio apalago batek eta lan-merkatu erresiliente batek etxeetako kontsumoa bultzatuko dute. Kanpo-eskari handiagoak esportazioen hazkundea sustatuko du. Horrekin batera, perspektiba hobeei esker, inbertsioa dinamizatuko da, interes-tasek gora egin arren. Europako fondoek izango duten eragina pizgarri izango da inbertsio publikoarentzat eta hazkundearentzat. Produktibitatea hobetzen jarraitzea eta lehentasunez erregai fosilekiko mendekotasuna murriztea dira egin beharreko lanak.
Merkatu txostenak
01/03/2024
Industria Digitala 2024
29/02/2024
Elkarlanean 2024
18/01/2024
Hazitek 2024
17/01/2024
Programa Internacionalización 2024
10/01/2024
Convocatoria In Transit DEVELOP
09/01/2024
Convocatoria ELBE Eurocluster
09/01/2024
Programa de subvenciones Plan 3i
03/01/2024
PERTE Descarbonización Industrial
02/01/2024
Gauzatu Industria 2024
Informazio gehiago eskatu
Kontsulta ezazu Kutxabankek zure negoziorako daukan produktu eta zerbitzu-eskaintza osatua eta has zaitez zure enpresan horietaz baliatzen