Kutxabank Enpresak

2020ko Euskadiko Higiezinen Aretoa

2020ko Euskadiko Higiezinen Aretoa

KUTXABANK PRENTSA | 2020/11/09

Gaur, azaroak 9, Etxebizitzen eta Dekorazioaren Euskadiko Higiezinen Azokaren XIV. edizioa (SIE HOME) hasiko da, aretoak Bilboko Euskalduna Jauregian antolatutako Foro Profesionalarekin. Irekiera-ekitaldi ofiziala Marketin eta Publizitateko zuzendari Inés Monguilotek egingo du, ST Sociedad de Tasacioneko Negozio Arloko zuzendari Alvaro Fuentes Bieitorekin batera.

Foro Profesional hori sektoreko profesionalei bakarrik zuzenduta dago, eta bertan egongo diren adituek emango dituzten hitzaldietan, gaur egungo egoera, higiezinen negozioaren perspektibak eta COVID-ondoko inbertsio-estrategiak aztertuko dira. Arkitektura habitagarriak eta irisgarriak, eta higiezinen negozioaren eraldaketa digitala ere aztergai izango dituzte.

SIE HOMEk, zeinak Kutxabanken babesa jasotzen baitu, hamalaugarren edizioa egingo du, eta, gaur hasita, azaroaren 29an amaituko da. Ohikoa denez, ekitaldian, obra berriak, bigarren eskukoak eta oporretarako etxebizitzak eskainiko dira Bizkaiko herri askotan, Bilbo barne, baita Kantabrian ere. Aurtengoa lehen edizio birtuala izango da, eta berritasun gisa, SIEficiente espazio berria izango du, non proposamen berritzaileak erakutsiko diren, etxebizitzetan ingurumen alderdiak orekatzen dituztenak bizi-kalitate eta ongizatearekin. Horrez gain, aretoan, segurtasun eta domotikaren arloko ekipamenduetan dauden azken berritasunak aurkeztuko dira, baita etxerako eta negozioetarako Interneteko eta telefoniako berritasunak ere, guztiak ere enpresa espezializatuen eskutik.

Finantzaketak ere zeregin garrantzitsua beteko du Kutxabanken eskutik, SIE HOMEren babesle nagusietako bat baita lehenengo edizioetatik.