Enpresen Gizarte-Erantzukizunerako Biltzarra: Deskarbonizazioaren erronka
Urriaren 15ean FOARSEk antolatutako Enpresen Gizarte-Erantzukizunerako XVIII. Biltzarra egingo da Gasteizen, Kutxabanken Laguntzarekin.
Jardunaldia Nolakoa izango da mundua etorkizunean? Deskarbonizazioaren erronka izenburupean burutuko da eta José Ignacio Zudaire Petronorreko idazkari kontseilariak eta Bilboko Ganberako presidenteak emango du inaugurazioko ponentzia eta, halaber, Mercedes-Benz, Pepsico eta Inatec Fundazioa (Grupo OTUA) enpresen ordezkariek gaiari heltzeko mahai inguruan hartuko dute parte. Jardunaldira joan nahi baduzu hemen duzu aukera izena emateko.