Networkinga & Ekintzailetza: Blockchain
KUTXABANK PRENTSA | 2018/10/25
Urriaren 25ean, Networkinga & Ekintzailetza zikloko beste konferentzia bat egin zen Coruñan, Paideia Galiza Fundazioaren ekitaldi-aretoan. Kutxabank, bada, lankidetzan aritu da aipatu fundazioarekin.
Konferentziaren izenburua «Blockchain. Gure datuen etorkizuna» zen, eta hainbat aditu bildu ziren, dela ekintzailetzakoak, dela networking- eta digitalizazio-prozesuan expertise handia duten enpresetakoak. Montserrat López Oliverosek, 5587-Coruña Bartzelona bulegoko zuzendariak, eman zien ongietorria bertaratutakoei, eta UST Globaleko Blockchainen global arduradun Daniel Díez García gaiko aditu hizlaria aurkeztu zuen. Eztabaidako moderatzailea UDCko Informatika Fakultateko dekano Luis Hervella Nieto izan zen.
Kutxabakek eta Paideia Galiza Fundazioak elkarrekiko konfiantzako eta lankidetzako ibilbide luzea dute, Kutxabank definitzen duen gizarte-erantzukizunaren kontzeptuarekin zuzenean lotzen dena; izan ere, Kutxabankek presente dagoen lurraldeetako garapen ekonomikoari eta sozialari laguntzen dio.
Montserraten hitzetan, «enpresa guztien agendetan daude etengabe jasota digitalizazioa eta teknologia berriak». «Eraldatzeko eta bezeroen –nagusiki, bezero digitalen– erabilera eta ohitura berrietara egokitzeko prozesu sakon batean murgilduta dago finantza-sektorea». Esan zuenez, egungo bezeroak «esperientzia digitalera ohituta daude, eta laguntza pertsonalizatu handiagoa eskatzen dute beren urruneko kudeaketetarako. Produktu on bat edo zerbitzu on bat izatea ez da nahikoa. Enpresok gure erabiltzaileen itxaropenei erantzun behar diegu; hori horrela, aurrea hartzeko eta oso-oso pertsonalizatuak diren konponbide eta erantzunak lortzeko gai izan behar dugu».