Banka, errentagarritasuna eta moneta-normalizazioa
KUTXABANK PRENTSA | 2018/10/08
KPMGek, auditoriako eta zerga- eta finantza-aholkularitzako zerbitzuen enpresak, Deustuko Unibertsitate, Deusto Business Alumni eta El Correorekin lankidetzan, “Banka, errentagarritasuna eta moneta-normalizazioa” topaketa antolatu du, eta honen helburua hausnarketa-foro bat izatea da, gaur egun finantza-erakundeek dituzten erronka nagusiei buruz, bereziki Euskadin.
Urriak 5ean izan zen topaketa horretan, Espainiako bankuko gobernadorea, Pablo Hernández de Cos, izan zen, baita ere Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia sailburua, Pedro Azpiazu, eta Kutxabankeko presidentea, Gregorio Villalabeitia.
Bertaratuei ongietorria Agustin Garmendiak, Deusto Business Alumniko lehendakariak, egin zien. Pedro Azpiazu eta Hilario Albarracín, Espainiako KPMGko lehendakaria berau, arduratu ziren ekitaldiari erakundezko hasiera emateaz. Gero, Pablo Hernández de Cosek hitz egin zuen, eta espainiar bankuei adierazi zienez, negozioen errentagarritasuna bilatzean "maileguak emateko baldintzen zaintza ezin dute baztertu".
Pedro González Millán, Espainiako KPMGko finantza-arloko bazkideak, elkarrizketa egin zion Villalabeitiari, “sektorearen egoera ezagutzeko EAEko finantza-erakunde nagusiaren ikuspuntutik”, elkarrizketa-egileak esan zuenez.
Villalabeitiak ohartarazi zuen, interes-tasa apalen ingurunean, “errentagarritasuna erronka handia dela Europako banka osoarentzat’’, eta azaldu zuen mozkinetan hazteko Kutxabanken palankak “gure frankizien ustiapena eta Hedapenean haztea” zirela. Baita ere esan zuen “gure banaketa-ereduaren egokitzapenak, gure aktiboa Enpresatarantz eta Kontsumorantz dibertsifikatzeak eta gure bezeroengan sarketa areagotzeak zerbitzuengatiko gure diru-sarrerak gehitzeko eta beraz gure marjinak hobetzeko aukera ematen digutela”.
Bere erantzunen artean, Presidenteak nabarmendu zuen “digitalizazioaren eragina globala dela eta enpresa-jardueraren arlo guztiei eragiten diela, baita banka-jarduerari ere, urteak daramatzagularik horretara egokitzen. Halaber, azpimarratu zuen “berriro ere teknologiak eta digitalizatzeak aukera emango diotela bankari banaketa-eredu omnikanal askoz eraginkorrago baten bidez aurrera egiteko. Erronka itzelezkoa da estrategian, teknologian, aplikazioetan, inbertsioetan, baina erakunde ertainentzako aukera handia ere bada, tamaina fisikoa ez baita hain garrantzitsua izango”. Eta azpimarratu zuen Kutxabanken kasuan, “urruneko kudeaketari, pertsonalizazioari eta autozerbitzuari esker gure kudeatzaileek bi aldiz bezero gehiagori eskain diezaieketela arreta pertsonala”.
Araudien inplementazioari dagokionez, kaudimen, kontabilitate eta bezero-babesaren araudi berriak banku-sektoreari eskatu dion ahalegin handia nabarmendu zuen. Eta honi dagokionez, Presidenteak aitortu zuen “MUS ezarri zenetik, bankuak lehen baino hobeak direla. Kutxabank lehen zena baino hobea da orain; kaudimen handiagokoak gara, iraunkorragoak, eta homologatu egin gara Gobernu Korporatiboan, prozesuen gobernantzan, merkatu-diziplinan eta gardentasunean’’.