“Ordainbideen iraultzari” buruzko mahai-ingurua
KUTXABANK PRENTSA | 2018/11/15
Azaroaren 14ean, bilbaoDendak-ekin hitzarmena izenpetu aurretik, mahai-ingurua egin zen ‘Ordainbideen iraultza’ izenburuaz, eta bertan kontzeptuak argitu eta teknologiak kontsumitzaileen eta enpresen eskura jartzen dituen aukera guztiak ezagutarazten saiatu ziren. Ekitaldian 150 merkatari eta enpresaburu baino gehiago izan ziren.
Ines Monguilotek, Marketin eta Publizitateko zuzendariak, moderatu zuen mahaia, eta bertan parte hartu zutenak hauek izan ziren: Carmen Alonso, 2014tik Espainian Visa-rako zuzendari nagusia; Juan Jose Gutierrez, Euro 6000ko zuzendari nagusia; Juan de los Angeles, C4E Consulting Services-eko Chairman & CEO; eta Anton Martinez, aktiboko produktuen eta ordainbideen arduraduna Marketin Sailean.
Hizlari guztiek esan zuten garrantzitsua dela bezero esperientzia asegarri edo gogobetegarria izatea eta kontsumitzaileari eskaini beharra dagoela teknologiak erosi eta ordaintzeko ematen dituen aukera guztiak.
Mahaian internet bidezko transferentzia eta ordainketen garrantzi gero eta handiagoa aztertu zen. Horren haritik, Anton-ek nabarmendu zuen diru mugikorra gora doala, eta gero eta enpresa eta plataforma gehiagok (Amazon Pay, Wallapay, Paypal, Whatsapp edo Facebook-ek) ahalbidetzen dute internet bidez transferentziak eta ordainketak egitea. Gailu mugikorren bidez ordaintzeko aukera-kopurua gehitzeak diru mugikorreko soluziobide bat, bere bizimodura egokitua, bilatzera bultzatzen ditu kontsumitzaileak, zerbait ordaintzeko edo lagun eta senitartekoei dirua transferitzeko. Kontuan izan behar dugu espainiarren %42k mugikorrak edo tabletak erabiltzen dituela senitartekoei edo lagunei dirua bidaltzeko. Europako gure auzokoen oso antzeko datua da hori, %45 baita. Espainian Smartphone-en sartze-maila %80koa da, Europako beste herrialdeetan baino handiagoa, eta erabiltzaileen %39k mugikor bidez egiten ditu ordainketak. Egia esateko, mugikor bidezko ordainketak hirukoiztu egin dira azken urtean.
Ordainbide berri hauen guztien atzean, beti dago edo kontu bat edo txartel bat. Kutxabanken apustu irmoa da bere bezeroei aukera berrienak eskaintzea, segurtasun-arazoak oso kontuan hartuta. Honela, KutxabankPay-ren bidez mugikorrez ordaintzeko aukerari laster Bizum gehituko zaio, dendetan ordainketak egiteko.
Finantza-erakundeen eta txartel-eskemen eginkizuna orain arte bezala mantenduko da, zerbitzu-hornitzaile izaten jarraituko baitugu eragile berrientzat. Bankak dakiena egiten jarraitu behar du, enpresa teknologiko bihurtzen saiatu gabe, gure sektorean teknologia baliabide edo bitarteko bat baita eta ez helburu bat.
Txartel bidezko ordainketaren segurtasuna, contactless ordainketa barne, oso handia da, eta iruzur-mailak ehuneko oso txikietan dabiltza, bestel bezalako plataformen kasuan ez bezala, non iruzur-maila handia den eta erabiltzailearentzat oso garestiak diren tarifez ordainduta dagoen.
Merkataritza elektronikoak gorantz jarraitzen du geratu gabe; hala ere, honek ez du ohiko merkataritzaren amaiera esan nahi, jarraituko baitu kontsumitzaile mesfidatien ehuneko garrantzitsua egoten. Gainera, gero eta gehiago dira multiplataforma kontsumitzaileak, eta hauek une bakoitzean aukeratzen dute erosketa interneten edo ohiko saltegi batean egingo duten. Horren haritik, webrooming fenomenoaren goranzko joera aipatu behar da, hau da, webgunean zehatz-mehatz informatzea produktu baten ezaugarriei buruz, gero erosketa denda fisiko batean egiteko.
Azken batean, mahai-inguru honetan, hizlarien profil espezializatuari esker, ondorio garrantzitsuak atera ziren bertaratu ziren bezero saltegien eta enpresaburuen negozio-jarduerarako.