Kutxabank Enpresak

Ekitaldiak

Euskal Enpresaren XXIX. Gaua

KUTXABANK PRENTSA | 2020/11/25

Azaroak 23an, Guggenheim Museoan gala honen hogeita bederatzigarren edizioa egin zen, Euskal Enpresa eta Gizartea Fundazioak antolatu eta Kutxabankek babestuta. Galaren helburua enpresaburuen lana aitortzea da eta, ekonomiak eta gizarteak bizi duten une berezi honetan, enpresa-ekimenaren balioak berrestea.

Ekitaldia streaming bidez ere eman zen. Elkargi SGRri egindako omenaldiarekin hasi zen, duela 40 urte sortu baitzen; eta Javier García Lurueñaren, Kutxabankeko kontseilari delegatuaren, hitzaldiarekin jarraitu zuen. Beraren esanetan, "finantza-sektoreak eta Kutxabankek funtsezko zeregina izan dugu diru-politika ekonomia errealera bideratzeko, krisialdian zehar enpresa eta familientzako likidezia-hornidura mantenduz". Eta aitortu zuen "datozen hilabeteetan ekoizpen-sarea berreskuratzera bideratutako zerga-pizgarrietan ere paper garrantzitsua izan beharko duela".

Epe ertain eta luzeari dagokionez, Garcia Lurueñak bi erronka erabakigarri aipatu zituen: digitalizazioa eta jasangarritasuna. Hala, digitalizazioa "teknologia berrien eta eredu ekonomiko berrien garapenaren oinarrian dago"ela azpimarratu zuen, “horiek ezartzea eta antolatzea erronka berriak direlarik enpresentzat". "Bezeroen eskakizun-maila eta lehiakortasunaren presioa kontuan hartuta, etorkizunerako digitalizazioa lehenetsi behar da gure ekoizpen-, zerbitzu- eta finantza-enpresetan, Kutxabanken kasuan bezala", azpimarratu zuen.

Jasangarritasunari dagokionez, kontseilari delegatuak nabarmendu zuen, gizarte-eskaerari eta erreskate-funtsen banaketarako Europako programazioari erantzuteko, "enpresa-sareak gero eta kontzienteago izan behar duela epe luzera interes eta balio handiagoa dutela ingurumen-trantsizioko arriskuaren aurrean ondoen kokatuta dauden proiektuek". Ildo horretatik, azpimarratu zuen "trantsizio energetiko honetan ere finantza-sektoreak funtsezko zeregina izango duela, deskarbonizazio-prozesua bizkortzeko jardueretara bideratuz finantzaketa-fluxuak". Eta "arlo publikoaren eta pribatuaren arteko lankidetzan sakontzeko eta modu aktiboan parte hartzeko gai izan beharko dugula, ziurgabetasun-testuinguru honi elkarrekin aurre egiteko" esanez amaitu zuen.

Aurtengo edizioan, Euskal Enpresari Onenaren saria Aitor Zumarraga Berasaluceri eman zioten; Enpresa Berrikuntzaren saria Lazpiur Taldeak jaso zuen; Irizar e-mobility konpainiarentzat Made in Euskadi saria izan zen; eta, azkenik, Euskal Makila saria SMC España,S.A.rentzat.