Basque Circular Summit 2022
KUTXABANK PRENTSA | 2022/11/15
Kutxabankek deskarbonizazioaren bidean industriari laguntzeko garatu dituen formulak mahaigaineratuko ditu Ficoban (Irun) egingo den ekitaldian.
Basque Circular Summit 2022 “Walking the talk” ekitaldia azaroaren 23tik 25era egingo da Irungo Ficoba erakustazokan, eta ekonomia zirkularraren erronka garrantzitsuei buruz ohartaraztea eta eredu horrek euskal ekonomiari eskaintzen dizkion aukerak aztertzea du helburu, bai eta euskal enpresek Euskadiko Ekonomia Zirkularraren eta Bioekonomiaren 2024 Planaren helburuei laguntzeko lankidetza publiko-pribatutik egindako lana nabarmentzea ere.
Kutxabankek, Basque Ecodesign Centerreko kideak, Europa osoko bostehun aditu inguru bilduko dituen ekitaldian parte hartuko du, Maria Elisa Arroyo Olaizola ESG saileko zuzendariaren eskutik. Arroyok eredua aldatzeko prozesu horretan erakundeek duten egitekoari buruz daukan ikuspegiaren inguruan hitz egingo du.
Ekitaldiari buruzko informazio guztia https://basquecircularsummit.eus/ webgunean daukazue.