CIRBE

Zer da CIRBEa?

Espainiako Bankuaren Arriskuen Informaziorako Zentrala da. Beste izenak: CIRBE, CIR.

CIRBE datu-base batez osatutako zerbitzu publikoa da. Horretan, finantza-erakundeek bezeroei emandako maileguak, kredituak, abalak, deskontu-ildoak eta abar erregistratuta daude.

Finantza-erakunde bakoitzak informazio garrantzitsuena adierazi behar du: izena, identifikazio fiskaleko zenbakia, zorraren zenbatekoa. Hala, bezero jakin batek mailegua eskatzen duenean, finantza-erakundeak CIRBEri informazioa eska diezaioke bezero horrek beste erakunde batzuekin zorrik daukan aztertzeko.

Eskura dagoen informazio guztia segurtasun-neurri handiekin babestuta dago haren kalitate eta isilpekotasuna bermatzeko asmoz.

Beste termino batzuk