PSD2ri buruz jakin behar duzun guztia
Ordainketei buruzko Europako araudi berriaren inguruan jakin beharreko guztia zeure esku jarri dugu.
Partikularrak
Ordainketei buruzko Europako araudi berriaren inguruan jakin beharreko guztia zeure esku jarri dugu.
PSD2 edo ‘Ordaintzeko Zerbitzuei buruzko Bigarren Zuzentaraua’ online egindako ordainketetan segurtasuna handitzeko Europako araudia da, betiere kontsumitzailearen mesedetan. Aipatutako zerbitzu honetan, herrialdeen eta hornitzaileen arteko berrikuntza eta lehiakortasuna sustatzen dira, Europako Batasunean ordainketa-merkatu osatu eta eraginkorragoa sortzeko lagungarria izango delakoan.
Jarraian azaldutako oinarrizko helburu hauek bermatzeko:
Bezeroen Benetakotze Sendoa (“Strong Customer Authentication” ingelesez “SCA” siglekin), Ordainketei buruzko Europako araudi berriaren oinarrizko osagaia da eta haren ondorioz segurtasun arloko neurri berriak ezarriko dira, etorkizunean salerosketak ziurragoak izateko. Izan ere, saltegietan aurrez aurreko ordainketak egiterakoan edo internetez erosterakoan eta Online Bankako eta Banka Mugikorreko hainbat eragiketa egiterakoan identifikatzeko erabiliko dugun modua horixe izango da.
Bere helburua iruzurren aurka bezeroak babestea da. Horretarako, benetakotzeko maila berriak eskatzen ditu, online ordainketa edo salerosketa jakin bat benetan bezero jakin batengandik datorrela egiaztatzeko.
Hala, online zenbait ordainketa eta eragiketa egiten dituzunean, benetakotzeko dauden 3 moduetako 2 eskatuko dizkizugu:
Neurri berri horiek, ordaintzerakoan konfiantza eta babes handiagoa emateko prestatu dira.
2019ko irailean zenbait aldaketa nabarmenduko dituzu salerosteko moduan:
Segurtasunerako eta benetakotzeko neurri berriak 2019ko irailaren 14an hasi ziren ezartzen saltoki fisikoetan eta gure Online Bankan nahiz Banka Mugikorrean. Baina online-erosketak egiteko datozen hilabeteetan pixkanaka hasiko dira ezartzen, 2021eko urtarrilean behin betiko ezarrita egon arte. Eta eskatuko dizkizugun benetakotzeko moduak ez dira aurrez aurreko erosketak egiteko erabiltzen diren berberak izango. Online erosiko duzunean, ez dizugu eskatuko soilik txartel-zenbakia eta iraungitze-data sartzea. Horien ordez, benetakotzeko dauden 3 moduetako 2 eskatuko dizkizugu:
Benetakotzeko modu berri horiek, ordaintzerakoan, konfiantza eta babes handiagoa emateko prestatu dira.
Gure bezero guztiek online erosteko modu berri horretaz baliatu ahal izatea nahi dugu. Horregatik, zure ustez erosoenak eta errazenak diren benetakotzeko moduak eskatuko dizkizuegu, teknologiaren erabilerari eta gurekin harremanetan jartzeko moduari dagokienez dituzuen lehentasunen arabera.
Banka mugikorreko aplikazioa baduzu eta bertan zure smartphonea egiaztatu baduzu, online-erosketa bat egin behar duzunean, gailu horretan jakinarazpen bat jasoko duzu eta bertatik identifikatu ahal izango duzu zure burua gure aplikazioan, ordainketa berretsi ahal izateko. Zure smartphoneak biometriaren aukera baldin badauka, zure hatz-marka edo beste elementu biometriko bat sartzea eskatuko dizu, identifikatzeari begira. Biometriarik ez badukazu, Online Bankara sartzeko gakoa eskatuko dizu.
Gure aplikazioa baduzu baina zure smartphonea egiaztatu ez baduzu, biometria edo online bankara sartzeko gakoa sartu ondoren, une horretan SMS bidez bidaliko dizugun erabilera bakarreko kodea sartzeko eskatuko dizu.
Gure aplikazioa jaitsita ez baduzu, online-merkataritzan ordainketa egitera zoazenean, zure erabiltzailearekin eta gakoarekin sartu beharko duzu gure online bankara edo banku mugikorrera, eta ordaintzeke duzun ordainketa hori baimendu beharko duzu, une horretan SMS bidez bidaliko dizugun erabilera bakarraren kodea sartuta.
Gure online banka-zerbitzurik ez baduzu, merkataritza elektronikoan ordainketa egin behar duzunean SMS bat jasoko duzu eta, bertan, zure txartelaren PIN zenbakiaren bi posizio biderkatzeko eta horren emaitza saltokiko pantailan sartzeko eskatuko dizugu eta, horren ondoren, erabilera bakarreko kode bat, SMS mezuan ere txertatuko duguna.
Benetakotzeko lehen aipatu ditugun modu guztiak seguruak dira, baina gure aplikazioaren azken bertsioa jaitsita badaukazu eta smartphonea bertan egiaztatzen baduzu, erosketak errazago, erosoago eta azkarrago egin ahal izango dituzu.
Zure gailuetako denda ofizialetan jaits dezakezu gure app-a. Zure smarthonea app-ean egiaztatzeko, une horretan emango dizkizugun argibideei jarraitu besterik ez duzu egin behar.
Kutxabanken app-a ez badaukazu: Instalatu aplikazioa eta, banka mugikorrera sartzean, zure gailua bertan egiaztatu ahal izateko gidatuko zaitugu. Horrela, aplikaziotik ordaintzeko modurik erosoen eta seguruenean baimena eman ahal izango duzu.
App-a instalatuta baduzu: Sartu banku mugikorrean eta “Nire datuak” atalean zure ohiko gailua egiaztatzeko aukera aurkituko duzu. Bete jarraibideak eta lotu aplikazioa zure ohiko gailu mugikorrari. Horrela, online-erosketak modu eroso eta seguruan baimendu ahal izango dituzu. Gogoratu gailuz aldatuz gero prozesua errepikatu behar izango duzula gailu berria app-an egiaztatzeko.
Mugikorraren zenbakia eguneratuta edukitzea garrantzitsua da, erabilera bakarreko kodeak SMS bidez bidaltzeko aukera edukitzeko, hala behar izatekotan.
Edozein kutxazainetan edo bulegotan egunera dezakezu zure telefono-zenbakia. Online Bankako gure zerbitzua ezarrita ez badaukazu, alta egin dezakezu gure webgunetik edo zeure bulegoan.
Bai, baziren ziurrak, baina gailu berrien bitartez egindako ordainketak ugaltzearen ondorioz eta ordaintzeko modu berriak sortu direnez gero, Europako Batasunak segurtasun neurri berriak hartu behar izan ditu teknologia berrietan gero eta barneratuago dagoen merkatu honetan kontsumitzaileek izan lezaketen konfiantza handitzeko.
Segurtasun arloko neurri berrien multzo hori, PSD2 deritzon Ordaintzeko Zerbitzuei buruzko Zuzentarau berriaren bidez ezarri da eta ordaintzeko zerbitzu-hornitzaile guztiok (esaterako bankuok) bete beharreko araudia da, Europako Esparru Ekonomikoaren barruan.
Ziurrenik, aurrez aurreko erosketetan dagoeneko nabaritzen hasi zara, PIN zenbakia maizago eskatzen dizugunetan, bai eta Online Bankako eta Banka Mugikorreko zenbaitetan sartzean eta kontsultak egitean ere, izan ere, horietan SMS mezu batean bidalitako erabilera bakarreko kode bat eskatu ahal izango dizugu.
Online-erosketei dagokienez, hurrengo hilabeteetan hasiko gara, pixkanaka, hala egiten, 2021eko urtarrilean behin betiko ezarrita egon arte.
Ez, eragiketa askotan ez dizugu SCA eskatuko.
Alde batetik, hainbat ordainketa-motatan, izatez, ez da eskatzen benetakotze sendoaren baldintza PSD2 araudian. Hala gertatzen da, esate baterako, posta edo telefono bidezko salmentetan, edo hainbat produktu zein zerbitzutan egiten diren harpidetzetan (adibidez, multimedia edukia duten plataformak).
Gainera, PSD2 araudiari esker eta eragiketa hori arrisku txikikoa bada, normalean SCA eskatuko luketen salerosketen benetakotzea ez da behar izango.
Gainera, Europako Esparru Ekonomikotik kanpoko saltegietan egindako ordainketetan ez da benetakotze sendoa eskatzen. Hori dela eta, saltzaile berak kobratzeko hainbat modu eduki ditzake bere webgunea Europan edo Europatik kanpo atzitzearen arabera.
Ez, txartelarekin edozein ordainketa egitean beti egongo zara babestuta, izan ere, aurrez aurreko erosketak egitean, ez dizkizugu PIN zenbakia edo benetakotzeko 2 faktoreak eskatuko, beste bide batzuen bitartez hori egitea beharrezkoa ez dela ikusi badugu.
Europako Esparru Ekonomikoaren banku guztiak PSD2ri lotuta gaudenez gero, guztiok ezarri behar izango ditugu segurtasun arloko neurri horiek, baina banku bakoitzak erabaki ahal izango du bere bezeroei eskatuko dizkien benetakotzeko moduak; beraz, litekeena da erosteko bestelako prozedura jarraitzea ordaintzeko erabiltzen duzun txartela jaulki duen bankuaren arabera.
Neurri guzti horiek, bezero gisa, zuri babes handiagoa eskaintzeko asmoz ezarri dira. Zuri buruzko informazioa helarazteko, kode zifratuko goi-maila erabiltzen dugu eta zerbitzari ziur batean biltegiratuta geratzen da. Babesteko beste maila gehigarri horrekin, Interneten eta dendetan ordaintzeko modua aldatu da.
Segurtasun arloko neurri berri horrek sartzeko kodea bidaltzea eskatzen duenez gero, garrantzitsua da benetakotzeko faktoreak zuri eskatzeko zein zeuk geuri modu seguruan bidaltzeko komunikazio-kanala edukitzea. Hori dela eta, zure datuak eguneratuta ditugula ziurtatu behar duzu, batik bat, mugikorraren zenbakia. Kutxabanken edozein bulego edo kutxazainetan egin dezakezu.
PSD2 edo ‘Ordaintzeko Zerbitzuei buruzko Bigarren Zuzentaraua’ online egindako ordainketetan segurtasuna handitzeko Europako araudia da, betiere kontsumitzailearen mesedetan. Aipatutako zerbitzu honetan, herrialdeen eta hornitzaileen arteko berrikuntza eta lehiakortasuna sustatzen dira, Europako Batasunean ordainketa-merkatu osatu eta eraginkorragoa sortzeko lagungarria izango delakoan.
Jarraian azaldutako oinarrizko helburu hauek bermatzeko:
Bezeroen Egiaztatze Indartua, «Strong Customer Authentication» edo SCA ingelesez, hainbat segurtasun-neurriren aplikazioan datza. Neurri horiei esker, txartel bidezko ordainketak are seguruagoak izango dira, banku jaulkitzaileek txartelen titularrak identifikatzeko erabiliko duten modua izango baita, aurrez aurreko edo internet bidezko ordainketak agintzen dituztenean.
Segurtasun-neurri berri hauek 2019ko irailaren 14tik aurrera aplikatzen hasi ziren aurrez aurreko erosketetan. Online erosketetan datozen hiletan hasiko dira aplikatzen, 2021eko urtarrilean erabateko zabalpena lortu arte. Zure bezeroei nortasuna egiaztatzeko eskatuko dizkiegun faktoreak ez dira aurrez aurreko erosketetan erabiltzen direnak izango.
Gaur egun, saltoki seguruetan identifikatzeko, honako datu hauek sartzeko eskatzen zaio bezeroari: txartelaren zenbakia, iraungitze-data, CVVa eta sms bidez mugikorrera bidalitako 6 digituko OTP gakoa.
SCA beharrezkoa izango den unetik aurrera, bezero batek zure saltoki birtualean erosten duenean, txartelaren zenbakia eta iraungitze-data sartzeko eskatuko diozu, baina horrez gain, erosketa egiteko darabilen txartelaren banku jaulkitzaileak 3 egiaztatze-faktore hauetako 2 eskatuko dizkio:
Banku jaulkitzailea garen aldetik, gure txartelen titular diren bezeroei errazen eta erosoen zaizkien egiaztatze-faktoreak eskatuko dizkiegu, eta teknologia erabiltzeko orduan dituzten lehentasunetara eta gurekin harremanak izateko erabiltzen dituzten moduetara egokituko gara.
Hala ere, ez ditugu beti egiaztatze-faktore berdinak eskatuko; bezeroak online erosketa egiteko erabiltzen duen gailuaren araberakoa izango da eskaera.
Horrez gain, kontuan hartu behar dugu Europako Esparru Ekonomikoko banku guztiok PSD2 bete behar dugula, eta, beraz, denok aplikatu behar ditugula segurtasun-neurri hauek, baina banku bakoitzak erabakiko du bezeroei zein egiaztatze-faktore eskatu. Horrenbestez, baliteke bezero batek zure saltokian daukan erosketa-esperientzia desberdina izatea, ordaintzeko erabiltzen duen txartelaren banku jaulkitzailea bata ala bestea izan.
Ez. Banku guztiak lanean ari gara prozesua ahalik eta hurbilena eta errazena izan dadin, eta, gainera txartelen titularrentzako informazio-kanpainak egiten ari gara, eskatuko dizkiegun egiaztatze-faktoreak zeintzuk izango diren jakin dezaten, SCA derrigorrezkoa izan aurretik. Horrez gain, gure bezeroak animatzen ari gara zenbait ekintza egin ditzaten, hala nola gure aplikazioa deskargatzea edo gure banku elektronikoan alta ematea, haien erosketa-esperientzia erosoagoa eta arinagoa izan dadin.
Bestetik, lege-salbuespen batzuk daudela hartu behar dugu kontuan, eta, horien ondorioz, bi egiaztatze-faktoreak ez lirateke beti eskatu behar. Horrenbestez, erabiltzailearen esperientzia hobetu daiteke, ordainketaren segurtasunari muzin egin gabe.
Hainbat ordainketa mota daude, bere izaeraren ondorioz, PSD2k egiaztatze indartuaren neurrietatik kanpo uzten dituena:
Horrez gain, legeak beste hainbat salbuespen aurreikusten ditu txartelen banku jaulkitzaileek SCA aplikatu ez dezaten, arrisku txikiagoko eragiketak direlako. Hona hemen salbuespen horiek:
Oro har, bezeroari SCA eskatu aurretik, banku jaulkitzaileok goian azaldutako salbuespenetakoren bat aplikatzen ahaleginduko gara. Horri esker, kasu askotan, erosketa-esperientzia orain artekoa bezalakoa izango da.
Informazioa saltokien eta jaulkitzaileen artean trukatzen da, 3D Secure protokoloari esker.
2001etik, eragiketak informatzeko zein egiaztatzeko erabiltzen den bertsioa 1.0 da, baina gaur egun, protokolo horren bertsio berri bat dago, informazioa hobetzen duena, datu kopuru handiago batekin, eta erosketa prozesuan SCAren bi faktoreak eskatzea zein SCAren salbuespenak aplikatzea ahalbidetzen duena.
Zure saltokiak erabiltzen duen Kutxabank ST birtuala segurua da, hau da, 3D Secure da.
Zure saltokiak Kutxabanken ST Birtual bat edo gehiago baditu, eta datuen kudeaketa delegatuta baduzu, ez duzu protokolo berrirako migrazioarekin kezkatu beharrik, gu arduratzen ari baikara bere bertsioa eguneratzeaz eta migrazio hori egiteaz.
Zure saltokia ez badago aipatutako tipologia horren barruan, seguru dagoeneko harremanetan jarri garela zurekin, eta beharrezko ezarpen tekniko guztiak egiteko laguntza ari gatzaizula ematen; hala ere, zalantzaren bat baduzu, idatzi soportevirtual@redsys.es helbidera edo deitu 902 106 223 telefonora, eta xehetasun gehiago emango dizkizugu.
Ez. Espainiako Bankuak baieztatu du SCA beti aplikatu beharko dela, eragiketa salbuetsita ez badago (esate baterako, EBtik kanpoko mugaz gaindiko eragiketen kasuan) edo legeak aurreikusitako salbuespenen bat aplikatu ezin bada.
Ez, ez baita ulertzen horiek ordainketa-eragiketak direnik.
Bai, internet bidez edo urrutiko komunikaziorako erabil daitekeen gailu baten bitartez abiarazitako eragiketak baitira. Horren barruan egongo dira Internet bidez egindako eragiketak eta mugikorraren bidez egindakoak (internet bidezko erosketetan, ez contactless erosketetan).
Posta elektronikoz edo mezularitza-aplikazioen bidez bidalitako aginduak MO/TO eragiketen barruan sar daitezke, baina webgune baten bidez emandako aginduak, webgune horretara mezu batean jasotako estekaren bidez sartu bagara, merkataritza elektronikoaren barruan daude eta SCA beharrezkoa da.
Ez. Bezeroak esku hartu ondoren ordainketa abiarazten duena gailu automatizatu bat denean, merkataritza elektronikoko eragiketak direla ulertuko da eta SCA beharrezkoa izango da. Hala ere, agindu telefoniko baten bidez erosleak abiarazitako ordainketa-eragiketak, saltegiaren gailu automatizaturen bat tartean denean (esate baterako, ahots interaktiboko erantzun bat), telefono bidezko eskari arruntak izango dira.
Ez. COFak merkataritza elektronikoko eragiketen artean daude, eta SCA ezinbestekoa izango da, salbuespenen bat aplikatu daitekeen kasuetan izan ezik.
Ez. COF eragiketetan, txartelaren titularrak erosketa-agindua abiarazten duen ekintza bat egiten du, esate baterako, ordaindu edo erosi aukeretan klik egitean. Nolanahi ere, eragiketa bat MIT izan dadin, ezinbestekoa da ordainketaren atzean bezeroaren agindurik ez egotea; bezeroa ez da bertan egon behar ordainketa agintzen denean. MITak zordunketen antzekoak dira, baina txartelen kontura eginak.
Europako Banku Agintaritzak argitu du hala agindu-emaileak aurrez gehieneko zenbateko bat atxikitzeko baimena eman duenean nola aurrez baimen hori eman ez duen kasuetan, behin betiko zenbatekoa adostutako zenbatekoaren parekoa edo txikiagoa bada, eragiketa burutu daitekeela SCA berriro eskatu gabe; baina zenbatekoa handiagoa bada, jaulkitzaileak SCA eskatu edo eragiketa atzera bota beharko du.
Zerrenda zuria banku jaulkitzaileak gordetzen du, baina bezeroak sortzen du eta berak bakarrik alda dezake. Hori dela eta, Europako Banku Agintaritzak erabaki du banku jaulkitzaileek ezin diegula bezeroei saltoki berriak sartzeko edo saltokiak aldatzeko iradokizunik egin. Hala ere, saltokiak berak zuzenean jakinarazi diezaioke bezeroari aukera hori badagoela edo are zuzenean zerrendan sartzeko iradokizuna egin diezaioke. Dena dela, jaulkitzailearen ingurunean egin behar da zerrenda zurirako sarrera.
Legez, banku jaulkitzaileek ez diote zertan jakinarazi banku eskuratzaileari edo saltokiari zerrenda zuri baten barruan dauden ala ez. Informazio hori txartelaren titularraren berariazko baimenik gabe emateak datuen babeserako eskubidea urratu lezake. Nolanahi ere, saltokiak bere bezeroarengandik eskuratu dezake informazio hori.
Bestalde, eragiketa bati SCA eskatzeko azken erabakia banku jaulkitzaileak hartu behar du. Hortaz, arrisku-irizpideak aintzat hartuta, eragiketa bati SCA aplikatzea erabaki dezake, saltokia zerrenda zuriaren barruan badago ere.
Cookie-ak konfiguratzea
Geure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta atsegin duzunari lotutako publizitatea erakusteko, nabigatzeko dituzun ohituretatik (adibidez bisitatutako webguneetatik) ateratako profila oinarri hartuta.
Cookie-en erabilera konfiguratu edo baztertu ahal duzu edo informazio gehiago lortu.
Pribatutasun-lehentasunen zentroa
Hector Hermo
Me guiaron durante todo el proceso.
Bulegoa: Cami Ral, 397, Mataró
Duela 2 aste
Iturria: Google My Business
Googlek ez ditu berrikuspenak egiaztatzen
Jon Falcon
Cinco estrellas para Maider, gran profesional.
Bulegoa: Ibarra, 1, Erandio
Duela 2 aste
Iturria: Google My Business
Googlek ez ditu berrikuspenak egiaztatzen
Sebastian Peña
Hemos contratado una hipoteca con Kutxabank y nos han tratado fenomenal. Todo super fácil y rápido y Javier la persona encargada de nuestra gestión solo ha trabajado duramente para que todo fuera bien y sin incidencias y si había alguna él la soluciona rápidamente. Nos habían dicho que comprarse una casa era un suplicio pero con Kutxabank ha sido todo muy fácil. Además te explican todo muy bien y no te da la sensación de que estás perdido. Un diez para kutxabank. Muchas gracias.
Bulegoa: Avda. Pablo Neruda, 118, Madrid
Duela 2 aste
Iturria: Google My Business
Googlek ez ditu berrikuspenak egiaztatzen
Ademar Albertin
From the first call up to get the keys of our house, Kutxa bank supported me and my boyfriend throughout the whole process. Always looking for the details, keeping the information flow with transparency and honesty. We took informed decisions in every single step, and felt supported by them in achieving our goal. We evaluated different banks and offers, none treated us so well like Kutxabank bank, they looked at us as human beings, a couple wishing to dream higher and make it happen! They made it happen ! And we are thrilled with them ❤️ all our appreciation to the Kutxa bank team ! Special kudos to Isabel who is a driving force over there ! Thank you so much ! ????
Bulegoa: Corsega, 593, Barcelona
Duela 2 aste
Iturria: Google My Business
Googlek ez ditu berrikuspenak egiaztatzen
Amaia Garcia (Amaia73)
Tato estupendo. Acompañamiento en todo el proceso, interes en la persona no solo en el cliente. Nerea, nuestra gestora, una grandisima PROFESIONAL. Ante cualquier duda o imprevisto, una solución, nunca una pega.
Bulegoa: Caja Ahorros, 10, Getxo
Duela 2 aste
Iturria: Google My Business
Googlek ez ditu berrikuspenak egiaztatzen
xavi mura colom
Hemos hecho la Hipoteca con Denis y la experiencia a sido de 10, hipoteca con buenas condiciones y la tramitación ha sido muy rápida. El trató personal inmejorable y estamos muy contentos con la atención recibida.
Bulegoa: Rambla Nova, 116, Tarragona
Duela 2 aste
Iturria: Google My Business
Googlek ez ditu berrikuspenak egiaztatzen
Esther Gutierrez
La atención un 10! Nos atendió Rosana, una gran profesional, te explica todo súper bien con detalle, nos hemos sentido acompañados en todo momento! Estamos muy contentos y satisfechos.
Bulegoa: José MarÍa Pereda, 31, Torrelavega
Duela 2 aste
Iturria: Google My Business
Googlek ez ditu berrikuspenak egiaztatzen
Maximo Fernandez
Un trato excelente, las tres chicas, además de ser muy profesionales, son muy amables para cualquier gestión.
Bulegoa: Barranquilla, 3, Madrid
Duela 2 aste
Iturria: Google My Business
Googlek ez ditu berrikuspenak egiaztatzen
AnitaLo
Muy contenta con el trato recibido por parte de todos los empleados de la oficina.
Bulegoa: Rambla Egara, 127, Terrassa
Duela 3 aste
Iturria: Google My Business
Googlek ez ditu berrikuspenak egiaztatzen
Mike
He tratado con Raquel Carvajal de Kutxabank y ha sido un servicio maravilloso durante varias semanas. Una atención al cliente muy profesional, con respuestas a e-mail/llamadas muy rápidas. Estoy encantado con el servicio, oficina y ofertas hipotecarias que nos han hecho. Así da gusto tratar con un banco, que no es lo normal!
Bulegoa: España, 70, Majadahonda
Duela 3 aste
Iturria: Google My Business
Googlek ez ditu berrikuspenak egiaztatzen
ABEL GALLARDO LENO
Desde el primer momento, todo ha sido facilidades, Olga e Inma han estado pendiente en todo el proceso de tramitación de la hipoteca. Darlas las gracias.
Bulegoa: Real, 97, Parla
Duela 3 aste
Iturria: Google My Business
Googlek ez ditu berrikuspenak egiaztatzen
Mireia Prat
Mil gracias por el trato.
Bulegoa: Rambla Egara, 127, Terrassa
Duela 3 aste
Iturria: Google My Business
Googlek ez ditu berrikuspenak egiaztatzen
Sergio Brabezo Carballo
He trabajado con diferentes bancos y puedo afirmar que esta oficina es la mejor de ellas. Además, quiero agradecer en particular a Itziar por su trato excelente, su profesionalidad y atención. 100% recomendable.
Bulegoa: Pº de Extremadura, 12, Madrid
Duela 3 aste
Iturria: Google My Business
Googlek ez ditu berrikuspenak egiaztatzen
DIANA PATRICIA QUINTERO ARIAS
Atendidos por Ana Una gran profesional. Nos ha explicado muy bien las consultas que le hicimos. Muchas gracias Ana.
Bulegoa: Plaça del Rector Mossen Homar, 18, Hospitalet de Llobregat
Duela 3 aste
Iturria: Google My Business
Googlek ez ditu berrikuspenak egiaztatzen
Maria Bizkaia
Nuestra asesora encantadora.
Bulegoa: Oletxe, 27, Usansolo
Duela 3 aste
Iturria: Google My Business
Googlek ez ditu berrikuspenak egiaztatzen