Itzuli

Amortizazioa
Hipoteka Gida

Ustekabeko dirua jaso baduzu edo zure aurrezkiak zure hipoteka zati batean amortizatzeko erabiltzean pentsatzen ari bazara, Kutxabanken egoera ezberdinak azalduko dizkizugu, erabaki egokia har dezazun.

Zer amortizazio partzial mota daude?

Amortizazio partzial aurreratuarekin, zor duzun kapitalaren zati bat aurreratuko duzu. Horrek maileguaren hasierako koadroa aldatzea dakar, eta, beraz, bi ondorio alternatibo edota osagarri izan ditzake.

Epea murriztea

Kuota berberak mantenduz, mailegua denbora laburragoan ordaintzea lortuko duzu. Gainera, maileguaren epea murriztean, ordaindu beharreko interesen zenbatekoa  murriztuko duzu.

Kuota murriztea

Kuotak jatorrizko egutegiarekin eta itzuli beharreko maileguaren zenbateko berriarekin birkalkulatzen da

 (zenbateko hori txikiagoa izango da amortizazio partzialaren ondoren), eta kuotek behera egingo dute.

Zein aukeratuko dut?

Aukerarik onena zure finantza-egoerari, fondoen jatorriari eta egungo eta etorkizuneko beharrei hobeto egokitzen zaiena izango da.

Errenboltso edo amortizazio partzial aurreratuaren eskubide horretaz baliatzeko, zure bankuak beharrezko informazioa eman beharko dizu, izan ditzakeen ondorioak barne, 3 egun balioduneko epean.

Epea murriztuz gero, kontsumituko ez diren aseguru osagarrien kostua itzuli beharko zaizu.