Kutxabankekin
Zure kontuak seguru egoteko

KUTXABANK

Korner txartela desaktibatu

900 44 55 66900 44 55 66
24 orduko arreta

Txartela galtzen baduzu edo lapurtzen badizute, gakoak ahazten badituzu edo zure aurkako iruzurraren susmoa baduzu. Bidali zure iradokizunak helbide honetara: info@kutxabank.es

Deitu

Egin den-dena
mugikorrarekin

Kontrolpean izan gastuak, blokeatu eta desblokeatu txartela, egin transferentziak... Online Bankan, hori guzti hori eta askoz gehiago egin dezakezu.

Ezagutu ezazu

Horrela babesten zaitu Kutxabankek

Kutxabank bezalako finantza-erakunde handi eta kaudimentsuak eskaintzen dizun segurtasunarekin.

Txartelak

Saltokietan erostea×+

Kutxabanken txartel guztietan txipa dago segurtasuneko elementu gisa, klonazioaren eta iruzurra jasateko arriskuaren kontra. Horrela, identifikazio pertsonaleko zenbakia (PINa) tekleatu ahal izango duzu saltoki fisikoetan ordaintzeko txartela erabiltzean, eragiketaren ordainagiria izenpetu gabe.

Utzi txartela alde batera eta ordaindu KutxabankPay app-aren bidez 20 eurotik gorako erosketak. Aktibatu NFC aukera telefono mugikorrean, hurbildu dendako TPVra eta sartu txartelaren PINa. Nahikoa duzu Android sistema eragiledun telefonoa edukitzea, 4.4 bertsioarekin edo berriago batekin.

Interneten erosi×+

Merkataritza elektroniko ziurrekotzat jotako webgune batean Kutxabank txartelaren bidez Interneten erostean, behin soilik erabiltzeko gakoa dakarren sms mezua jasoko duzu telefono mugikorrean.

Txartel birtualaren doako zerbitzuaren bidez egiten baduzu, ez duzu txartelaren benetako zenbakia eman behar izango. Erosketa bakoitza egiteko itxurazko txartel zenbakia sortu ahal izango duzu, nahi dituzun gehieneko muga eta iraungipen-datarekin.

SMS jakinarazpenak×+

Jaso SMS jakinarazpenak zure txartelarekin erostean zuk adierazitako kopurua gainditzekotan edo egun osorako muga jakin batera iristean, eta, edozein kasutan, 500 eurotik gorako erosketak egitean. Zuk egin ez duzun eragiketa baten mezua jasoz gero, deitu arin 900 44 55 66 zenbakira.

Zure eragiketak kontrolatzen×+

Susmagarria den zerbait igartzekotan, zuregana joko dugu ordainketak egiaztatzeko, eta eragiketa edo txartela blokeatuko dugu iruzurrezko eragiketa bada. Kutxabanki telefonoz edo bulegotik bertatik eskatu ahal izango diozu desblokeoa egitea.

Iruzurraren aurkako doako asegurua×+

Kutxabank txartelak iruzurrezko erabilera eta hura faltsutzea barne hartzen dituen doako aseguru bat dauka.

24 orduko arreta gorabeheretarako eta txartela blokeatzeko×+

Deitu 900 44 55 66 zenbakira edozein gorabeheraren berri emateko edota txartelak galtzean edo norbaitek lapurtzean azkar baliogabetzeko.

Online banka eta banka mugikorra

Enkriptazioa ordenagailuan eta mugikorrean×+

Segurtasuna zaintzeari eta enkriptatzeari dagokionez, Kutxabanken Online Bankaren mugikorrerako bertsioak ordenagailuarenak dauzkan neurri berak ditu.

Isilpean×+

Ez dugu kontuei buruzko informaziorik gordetzen mugikorretan. Beraz, telefonoa galtzekotan edo lapurtzekotan, ez dago arriskurik.

Zerbitzari seguruak×+

Konfidentzialtasuna bermatzen dizugu: zifratutako konexioak eta SSL protokoloa, hirugarrenei zuri buruzko informazioa iristea eragozteko moduan.

DNS aurreratua×+

Konfiguratuta daukagun moduan, telekomunikazio arloko operadoreek, Kutxabanken izenean, zure identitatearekin beste inor baldin badabil, hura antzemateko aukera dute.

Phising-aren aurkako zerbitzua×+

Etengabean kontrolatzen gabiltza gailua zure identitatearekin beste inor baldin badabil antzemateko asmoz, baita horiek gertatu baino lehen ere.

Teklatu birtuala×+

Teklatu tradizionalean idatzitakoa espiatzen duten programek informazioa harrapatzea eragotzi nahi dugu sistema honi esker.

Sarbidea blokeatzea×+

Huts egindako saiakeren kontrola: Gehienez 5 aldiz saia zaitezke sarbide-gakoa sartzen. Aldi-kopuru hori gainditutakoan, SMSez jarraitu beharreko pausoak azaltzen dituen mezu bat jasoko duzu.

Eragiketak baieztatu×+

Eragiketa bat egiten duzunean, izenpetzea eskatuko dizugu. Horretarako, SMSez mugikorrera bidaliko dizugun erabilera bakarreko gako bat jarri behar izango duzu. Eduki eguneratuta telefonoa gure datu-basean. Konfiantzazko eragiketetan, erosoago egiteko, eragiketa baieztatzeko sarbide-gakoa baino ez dizugu eskatuko.

Deskonexio automatikorako sistema×+

Eragiketarik egin gabe minutu batzuk emanez gero, berez deskonektatuko zaitu. Gainera, azken konexioaren data eta ordua erakusten dizugu, zuk egin ez duzun konexioren bat egon den jakin dezazun.

Kopuru-mugak×+

Horiek gaindituz gero, ez dira zerbitzu honen bitartez egindako eragiketak bideratuko harik eta titularra bulegora joan arte.

Bezeroak dituen ohituren analisia×+

Bezeroak egin ohi dituen eragiketak aztertzen dira, eragiketa susmagarriak agertzean berehala ohartarazteko.

Zerbitzuak blokeatzea eta segurtasun handiagoa emateko eragiketak×+

Baimenik gabeko edo iruzurrezko jarduera baten susmo sendoa edukitzekotan, Kutxabankek zerbitzua eta eragiketa jakin batzuk blokeatu ahal izango ditu segurtasuneko arrazoiak direla eta. Zerbitzua desblokeatzeko jo zure bulegora.

Honela babes zaitezke

Kutxabanken babestu egiten zaitugu eta zuk zure burua ere babestea nahi dugu. Babestu zure kontua aholku hauekin!

Txartelak

Zaindu zure PINa×+

Buruz ikasi eta ez esan inori, ezta idatzita utzi ere. Saiatu lau zenbakiak bat ez etortzen jaiotze-data, NAN-zenbakia edo autoaren matrikula bezalako ohiko gauzekin. Aldatu PINa noizean behin eta kutxazainetan aldendu besteen begietatik.

Jarri muga txartelari eta ez galdu begi-bistatik×+

Muga egokitu eta bere egoera konfiguratu (online bidez amatatzeko, pizteko edo blokeatzeko aukera duzu) zure beharrizanen arabera.

Aztertu zure kontuak×+

Berrikusi sarritan eta egiaztatu eragiketa susmagarririk ez dagoela. Begiratu di-da batean, mugikorrarekin, online Bankaren bidez.

Ez eman behar baino informazio gehiagorik telefonoz×+

Ez eman inoiz kreditu-txartelaren zenbakia edo informazio pertsonalik telefonoz inori, salerosketa zuk hasi ezean.

Kontuz dirua ateratzean×+

Dirua ateratzean, prestatu behar duzun guztia kutxazain automatikoan egongo zaren denbora murrizteko eta begiratu zure inguruan dagoen jendea.

Deitu azkar galtzen baduzu edo lapurtzen badizute×+

Arraroa den zerbait gertatu bazaizu edo horrelakorik susmatzen baduzu, blokeatu zure txartela online Bankatik edo deitu: 900 44 55 66. Nahi duzun moduan, baina egin.

Online banka eta banka mugikorra

Ziurtatu Kutxabanken webgune ofizialean zaudela×+

Nabigatzailearen helbideei buruzko barran www.kutxabank.es agertuko da (ohiko http:// modukoak agertu beharrean). Gainera, webgune seguru baten helbide-barraren alboan itxitako giltzarrapo baten irudia agertuko da beti, komunikazioa zifratuta dagoela adierazteko.

Zaindu zure gakoak×+

Webgune seguruetatik kanpo, ez eman inoiz zure datuak edo gako pertsonalak. Kutxabankek ez du inoiz datu konfidentzialik eskatuko posta elektronikoz, telefonoz edota horrelako beste edozeinen bidez.

Kutxabanken izenean zure gakoak edo edozein identifikazio eskatzen dizkizun webgune bat, e-mail bat edo telefono dei bat aurkitzekotan, nahiz eta bertan esan segurtasun arrazoiengatik eta sistemak balioztatzeko dela, ez fidatu eta jo guregana 900 44 55 66 zenbakian

Zure gakoak pertsonalak dira eta ezin dizkiozu inori esan. Gogoratu zure "sarbide gakoarekin" edota zure Gakoen Txartel Pertsonalarekin egindako edozein eragiketaren ardura zure gain hartzen duzula, zerbitzuaren titularra zarelako.

Eguneratu zure ordenagailua eta nabigatu era seguruan×+

Instalatu antibirusa ordenagailuan, eguneratu sarritan eta egin zure informazioaren segurtasun-kopiak de tu información. Aztertu jasotzen dituzun e-mail guztiak, zabaldu baino lehen. Zalantza izatekotan (igorle ezezaguna, bidali ez duzun mezu baten erantzuna izatea...) hobe da ezabatzea eta zakarrontzia hustea. Ez fidatu segurtasun arrazoiengatik, promozioengatik, estatistikengatik eta abarrengatik gakoak eskatzen dituzten mezuez.

Kontuz jaisten duzunarekin, zure nabigatzailean ez erabili pasahitzak automatikoki betetzeko aukera eta ez erabili banka-zerbitzurik ordenagailu publiko edo partekatuetan, ezta babesik gabeko wifi-sareetan ere.

Zure kontuak aztertu eta mugak ezarri×+

Izan zure kontuetako mugimenduen berri eta jarri nahi dituzun mugak, kopuruak ezarritako muga gainditzen badu, transferentziak horrela egitea eragozteko.

Segurtasuneko jakinarazpenak aktibatu×+

Kontu eta txartelei buruzko intereseko oharrak jaso ditzakezu: mugimenduen, gastuen eta abarrekoen kontrola. Dena kontrolpean izan dezazun eta okerreko erabilerak azkar antzemateko.

Ema iezaguzu zure zenbakia×+

Oraindik egin ez baduzu, eman mugikorraren zenbakia gure edozein kutxazainetan edo bulegotan.

Erabili Kutxabanken app-a×+

Erabili gure doako app-a eta beti jaitsi iturri ofizialak erabiliz: App Store/Play Store. Zuzen jaisteko aukera duzu kutxabank.es/appmovil webgunetik.

Antibirusa jaitsi×+

Ipini antibirusa telefono mugikorrean eta eduki beti eguneratuta. Begiratu ea segurtasun arloko azken babesa daukaten.

Kontuz jaisten duzunarekin×+

Kontuz ibili gailu horretan jaisten duzun guztiarekin, batez ere, aplikazioetan. Erabili soilik konfiantzazko aplikazioak dituzten merkatuak.

Mugikorra lapurtzen badizute edo galtzen baduzu, gakoa aldatu×+

Galtzen baduzu edo lapurtzen badizute, berehala salatu Polizian edo 112 zenbakian. Gainera, pasahitza ordenagailuaren bidez aldatzea eta telefono-zenbakia blokeatzeko operadoreari deitzea gomendatu nahi dizugu.

Pantaila-blokeoa erabili×+

Hobeto babesteko, beste inork ezagutzen ez duen pantaila blokeatzeko jarraibidea ezarri.

Zer diote gutaz?

Egindako balorazioa: 5 , 5 izarretik

Ivan Piqué

Tot fantistic, tracte proper i profesional.

Bulegoa: Rambla Nova, 114, Tarragona
Balorazio data: Duela 6 egun
Iturria: Google My Business
Googlek ez ditu berrikuspenak egiaztatzen

Egindako balorazioa: 5 , 5 izarretik

Francisco Garces

Experiencia positiva,atención inmediata

Bulegoa: Av. Lehendakari Aguirre, 151, Bilbao
Balorazio data: Duela 6 egun
Iturria: Google My Business
Googlek ez ditu berrikuspenak egiaztatzen

Egindako balorazioa: 5 , 5 izarretik

Ana Ramos Sanchez

Muy bien atendida y entendida en la Sucursal de Méndez Álvaro. Soy cliente de más de 20 años y se tiene en cuenta. Te ayudan, asesoran y acompañan en los procesos. Gracias a Raquel y a Ana. Tranquilidad absoluta!!!

Bulegoa: Acanto, 22, Madrid
Balorazio data: Duela astebete
Iturria: Google My Business
Googlek ez ditu berrikuspenak egiaztatzen

Egindako balorazioa: 5 , 5 izarretik

Alejandro Ros Comesaña

Muy buena experiencia con Kutxabank. Carolina me ha atendido con un trato cercano y profesional, y ha resuelto cada duda con claridad y rapidez. Todas las gestiones han sido sencillas y ágiles. Recomendable.

Bulegoa: Médico Vicente Reyes, 10, Alicante
Balorazio data: Duela astebete
Iturria: Google My Business
Googlek ez ditu berrikuspenak egiaztatzen

Egindako balorazioa: 5 , 5 izarretik

Jose Merino Carbonell

Trato muy profesional y personalizado. Fran y Arantza encantadores

Bulegoa: Avda. General Perón, 38, Madrid
Balorazio data: Duela astebete
Iturria: Google My Business
Googlek ez ditu berrikuspenak egiaztatzen

Egindako balorazioa: 5 , 5 izarretik

nano sanz

Totalmente aconsejable, muy transparentes en todo, rapidez, eficacia y la atención brillante. A mi me tocó Sonia y no puedo decir más cosas q valorarla con un 10. Saqué buenas condiciones y todo fue facilidades.

Bulegoa: Pº de Extremadura, 12, Madrid
Balorazio data: Duela astebete
Iturria: Google My Business
Googlek ez ditu berrikuspenak egiaztatzen

Egindako balorazioa: 5 , 5 izarretik

Adrián Moreno

Gonzalo es un gran profesional estoy muy contento

Bulegoa: Av. Lehendakari Aguirre, 151, Bilbao
Balorazio data: Duela astebete
Iturria: Google My Business
Googlek ez ditu berrikuspenak egiaztatzen

Egindako balorazioa: 5 , 5 izarretik

Mónica Pérez Fernández

Muy buena experiencia! Juan fue muy amable y profesional, y resolvió con paciencia y claridad los problemas que tenía al abrir mi cuenta. Mil gracias!

Bulegoa: Avda. de la Paz, 9, Burgos
Balorazio data: Duela astebete
Iturria: Google My Business
Googlek ez ditu berrikuspenak egiaztatzen

Egindako balorazioa: 5 , 5 izarretik

Sandra

Encantada con el proceso hipotecario. Muy rapido.

Bulegoa: Avda. Pablo Neruda, 118, Madrid
Balorazio data: Duela astebete
Iturria: Google My Business
Googlek ez ditu berrikuspenak egiaztatzen

Egindako balorazioa: 5 , 5 izarretik

Yanina Manetti

Llevo meses gestionando el tema de una hipoteca, y quiero destacar la atención y el trato del personal de Kutxabank, tanto los agentes y gestores de oficinas como los de la oficina digital, que en todo momento me asesoró y me facilitó todas las gestiones, en especial a Francisco de Borja Cortázar quien, no solo me acompañó en todo el proceso, si no que me atendió con mucha eficacia, amabilidad, transparencia y cercania, haciendo que sea todo más fácil y claro.

Bulegoa: Avda. Pablo Neruda, 118, Madrid
Balorazio data: Duela astebete
Iturria: Google My Business
Googlek ez ditu berrikuspenak egiaztatzen

Egindako balorazioa: 5 , 5 izarretik

esther garcia

Jesús ha sido el gestor que me ha llevado todo el proceso de hipoteca y en todo momento me ha ayudado y ha me ha explicado todo, todas las veces que he precisado

Bulegoa: Avda. Pablo Neruda, 118, Madrid
Balorazio data: Duela astebete
Iturria: Google My Business
Googlek ez ditu berrikuspenak egiaztatzen

Egindako balorazioa: 5 , 5 izarretik

ivan

Excelente

Bulegoa: Av. Lehendakari Aguirre, 151, Bilbao
Balorazio data: Duela astebete
Iturria: Google My Business
Googlek ez ditu berrikuspenak egiaztatzen

Egindako balorazioa: 5 , 5 izarretik

Maria Adela Yañez Amoros

Excelente experiencia en la gestión de nuestra hipoteca. Todo el proceso transparente y sin ninguna sorpresa. Gracias a su directora Carolina Sánchez por su cercanía y resolver todas nuestras dudas, muy profesional !!!Totalmente recomendados !!!!

Bulegoa: Médico Vicente Reyes, 10, Alicante
Balorazio data: Duela astebete
Iturria: Google My Business
Googlek ez ditu berrikuspenak egiaztatzen

Egindako balorazioa: 5 , 5 izarretik

jose cabello agudo

Me ha atendido Jorge, me ha ayudado mucho y ha sido muy simpático

Bulegoa: Calle Platero Pedro de Bares, 31, Córdoba
Balorazio data: Duela astebete
Iturria: Google My Business
Googlek ez ditu berrikuspenak egiaztatzen

Egindako balorazioa: 5 , 5 izarretik

Encarnación Caro

Me ha atendido Álvaro y ha sido muy amable, explicándonos todo muy claro

Bulegoa: Calle Platero Pedro de Bares, 31, Córdoba
Balorazio data: Duela astebete
Iturria: Google My Business
Googlek ez ditu berrikuspenak egiaztatzen