Uda honetan, ordaindu Kutxabank Visarekin eta parte hartu 500€-ra
arteko doako 20 erosketen* zozketan.
Ekainaren 15etik irailaren 15era.
*2025eko ekainaren 15etik irailaren 15era bitartean
egindako 150 €-tik gorako erosketa metatuetan.












Zer da txartel baten CVV zenbakia?
CVV kode bat da, Card Verification Value, kreditu- eta zordunketa-txartelen atzealdean agertzen diren 3 digituen multzoa da. Kode hori online erosketak egiteko segurtasun-neurri bat da, hau da, txartela fisikoki presente ez dagoenean. Datu hori ez da beste inon gordetzen, eta txartelean bertan bakarrik ikus daiteke.
Nola eskatzen dut txartela berritzea edo bikoiztea?
Txartela iraungitzen zaizunean, beste bat bidaliko dizugu jarritako helbidera. Zure oraingo txartelean agertzen den iraungitze-data baino lehen iristen ez bazaizu, jar zaitez gurekin harremanetan 900 44 55 66 telefonoan.
Kopia bat eskatu nahi baduzu, Kutxabanken online banka erabil dezakezu, edo gurekin harremanetan jar zaitezke 900 44 55 66 telefonora deituta.
Nola kudeatu eta kontrolatu ditzaket nire txartelak Online Bankatik/Banka Mugikorretik?
Online Bankaren edo Banka Mugikorraren bidez:
- Txartelak itzali eta piztu ditzakezu.
- Txartelak blokeatu ahal dituzu, galdu edo ostuz gero.
- Kreditu-txartelen muga alda dezakezu.
Zer egin dezaket kreditu-txartel bat lapurtzen badidate edo galtzen badut?
Txartela lapurtu badizute edo galdu baduzu, deitu berehala 900 44 55 66 telefonora, gure Banka Mugikorraren edo Online Bankaren bidez egiteko.
Lapurretaz jakitun zarenean, garrantzitsua da Estatuko Segurtasun Indarren aurrean salatzea eta zure azken banku-mugimenduak zaintzea.
Egin ez duzun mugimenduren bat antzemanez gero, jar zaitez gurekin harremanetan.
Zer aseguru dute dual txartelek eta kreditu-txartelek?
Visa Dual, Visa Dual Korner, Visa Dual %100, Visa Classic eta Visa Nakar txartelek estaldura zabaleko istripu eta laguntza-asegurua dute. Hemen ikusi dezakezu.
Urrezko Visa txartelak erosketak babesteko asegurua eta istripu-asegurua eta estaldura zabaleko bidaietan laguntzeko asegurua ditu. Hemen ikusi dezakezu.
Visa Platinum txartelak erosketak babesteko asegurua, istripu-asegurua eta estaldura zabaleko bidaietan laguntzeko asegurua ditu. Hemen ikusi dezakezu. Hemen ikusi dezakezu.
Zer dira eta nola funtzionatzen dute Txartel Dualek?
Txartela Dualek (Visa Dual, Visa Dual Korner, Visa Dual % 100) kreditu-txartelak dira, saltokietan kredituan eta kutxazainetan zordunduta jarduten dutenak.
Saltokietan txartelaren kreditu erabilgarriaren gainean egindako erosketak kontuan zordunduko dira hurrengo hilaren lehen egunean.
Kutxazainetan, berriz, txartelaren kontuko saldoaren kontra egiten dute, nahiz eta beti aukera dagoen krediturako eskudirua erabiltzeko, “Kreditu-eragiketa” aukeratuz (Kutxabankeko kutxazainetan).
Zer alde dago kreditu-txartelaren eta zordunketa-txartelaren artean?
Zordunketa-txartelarekin ordainketa bat egiten duzunean, erosketaren zordunketa txartelari lotutako kontuan egiten da zuzenean. Kreditu-txartelekin ordaindutako erosketak, berriz, hurrengo hileko lehen egunean zordunduko dira kontuan.
Egin al ditzaket eskudirua zordunketa bidez nire txartel dualarekin? Zenbat kostatzen zait?
Visa Dual txartelekin eskudirua zordunketa eta kreditu bidez eskura dezakezu. Zeuk aukeratu.
Nola pertsonaliza dezaket nire txartela irudi batekin?
Orri honetan bertan eskuragarri duzun txartelen pertsonalizatzailearen bidez irudi bat bidali ahal diguzu eta zehaztutako bulegoak txartela eskatu ahal izango dizu.
Nola ordaintzen dut nire mugikorraren bidez?
Mugikorra txartela balitz bezala erabil dezakezu, saltokietan ordaintzeko eta kutxazainetan dirua ateratzeko. Aplikazio hauetako bat izan behar duzu: Kutxabank Pay, Samsung Pay edo Google Pay, mugikorra Android bada, eta Apple Pay, OS sistema eragilea duen mugikor bat baduzu. Instalatu aplikazioa zure mugikorrean, eta jarraitu lehentasunez erabili nahi duzun Kutxabank txartela aktibatzeko urratsak. Saltokian ordaintzeko edo kutxazainean dirua ateratzeko, desblokeatu mugikorra pantaila aktibo egon dadin, hurbildu saltokiko terminalaren edo kutxazainaren contactless irakurgailura, eta egin erosketa edo itzulketa baimentzeko sistemak adierazten dizun identifikazioa.
Ba al dago komisiorik txartela eurogunetik kanpo erabiltzeagatik?
Euroa ez den beste moneta baten egindako eragiketetan (erosketakoak edo eskudirua erabiltzekoak), %3ko komisioa aplikatuko da, dagokion likidazioa egiten den egunean nazioarteko ordainketa-sistemek (Visa) lortutako kanbio-tasaren arabera eurotan kontrabalioan ateratzen den zenbatekoaren gainean.
Kanbio-tasa hori eta EBZk Europako Batasunean egindako eragiketetarako argitaratutako kanbio-tasaren gaineko portzentajearen marjina kalkulagailu honetan ikusi ahal dituzu: (VISA):
Kanbio-tasaren edo dibisen kalkulagailua
Zer da BIZUM?
BIZUM berehalako ordainketa-zerbitzua da, herrialdeko banketxe gehienen lankidetzari esker (Kutxabank barne).
Berehalako sistema da, eta oso erraz erabiltzen da, dirua eroso bidaltzeko eta jasotzeko aukera ematen duelako. Jakin behar dugun datu bakarra dirua bidali edo eskatu nahi diozun pertsonaren telefono mugikorraren zenbakia da.
Zerbitzu hori erabili ahal izateko, KutxabankPay doako aplikazioa deskargatu behar duzu.
Bizum dirua bidali edo eskatzeko erabili ahal izateko, entitateko bezeroak eta haren kontaktuek zerbitzu horretan altan egon behar dira.
Interesatuta?
Informazio gehiago eskatzeko bete ezazu honako eskabidea eta zurekin harremanetan jarriko gara.