Zergatik izan behar duzun egunean ‘LEI’ edo Pertsona Juridikoaren identifikatzailea
KUTXABANK PRENTSA | 2017/06/08
Finantza-tresnen merkatuetan -MiFIR eta EMiR izenekin ere ezagunak- aplikatuko diren gardentasunari buruzko bi araudi europarrek nabarmen zorroztuko dituzte Pertsona Juridikoen Identifikatzailea erabiltzeko baldintzak.
Hainbeste non azarotik deribatuekin lan egin nahi duten enpresa guztiek ziurtagiri hori eduki beharko duten. Hala esaten du Azpiegiturak eta Merkatuak Arautzeko Europako Araudiak (EMiR ingelesez), deribatuen kontratuak negoziatzen dituzten inbertsiogile guztientzat hainbat betebehar zehazten dituenak, deribatu horien sofistikazio maila edozein dela ere. Urtarrilaren 1etik aurrera, betebehar hori beste finantza-tresna batzuetan ere aplikatuko da, hala nola errenta aldakorrean edo errenta finkoan, MiFIR arauaren eskakizunen arabera.
Praktikan, araudi berrien eraginaren ondorioz, deribatu finantzario motaren bat (esate baterako, opzioak edo swapak) kontratatu duten enpresa guztiek identifikatzaile hori eduki beharko dute (LEI ingeleseko siglekin ere ezagutzen dena), eta urtero berritu.
Pertsona Juridikoak Identifikatzeko Sistema Orokorra sektore pribatuarekin elkarlanean aritzen diren mundu osoko agintaritza arautzaileen ekimen bat da, finantza-eragiketetan parte hartzen duten pertsona juridikoak argi eta garbi identifikatzeko. Arautzaileei eman daitezkeen arrisku sistematikoen gaineko ezagutza erraztea eta finantza-arriskuen kudeaketa hobetzea dira bere helburuak.
20 karaktereko kode alfanumeriko bat da, pertsona juridikoaren egoera identifikatu eta egiaztatzeko gutxieneko datu batzuk jasotzen dituena: erakundearen izen ofiziala, matrizearen helbidea, LEIaren esleipen-data, etab.
Kodea eskuratzeko eta urtero berritzeko prozesua azkarra eta erraza da. Merkataritza Erregistroan eskuratu daiteke.
Aipatu data hurbildu ahala, eskaeren kopuruak gora egitea espero da. Hortaz, eskaera gehiegi ez atzeratzea gomendatzen dugu, gero atzerapenak gerta daitezkeelako, eta horren ondorioz, finantza-tresnekin aritzen diren pertsona juridikoen jarduera eten daitekeelako, identifikatzailea egunean ez edukitzeagatik.
Informazio gehiago eskuratzeko, zerbitzu honetarako martxan jarri den atarira jo dezakezu: https://www.justicia.lei.registradores.org/ edo zure Kutxabankeko kudeatzailearekin harremanetan jar zaitezke.