Zerga gutxiago enpleguko planen bidez
KUTXABANK PRENTSA | 2016/12/19
Enpresen ekarpen-sistema ia derrigorrezkoa, aurrezki-mota hori pizten duten zerga-arloko onura nabarmenekin. Enplegu-planak sustatzeko adituek partekatzen dituzten proposamenetako bat da.
Gaur egun, Espainiako langileen %11k soilik dauka aurreikuspeneko horrelako produkturen bat. Nola eman dakioke buelta egoera honi?
Inverco Behatokiak egindako inkestaren arabera, Estatuko Sozietate Kudeatzaile nagusien artean, hainbat aukera egon daitezke, esate baterako, banakako pentsio-planen gehieneko muga enplegu-planetako berbera ez izatea, edo enpresek eurek banakako planetarako ekarpenak egitea.
Erretirorako aurrezteko kultura Espainian Europako gainerako herrialdeetan baino ahulagoa dela jakina da. Lan-bizitza aktiboari uzteko unea heldu arte erretiroaren inguruan pentsatzen hastea kostatzen zaigu, neurri handi batean, pentsio publikoa soldataren %80ren ingurukoa delako. Izan ere, gure inguruko herrialde batzuetan baino proportzio askoz handiagoa dugu.
Egoera horrek, hein batean, azaltzen du Espainiako fondo eta pentsio-planak biltzen duten aurrezkia %13koa izatea, Europan, aldiz, %37,5ekoa den bitartean. EFAMAren datuen arabera, erretirorako gehien aurrezten duen herrialdea Holanda da, %68rekin.
Sistema mistoa Alemanian eta derrigorrezkoa Erresuma Batuan
Europako Legebiltzarrak aspaldidanik egin du sistema mistoaren alde. Horretan, jardunean dauden langileen ekarpenak erretirodunek zegokionean pentsio-plan pribatuetara egindakoekin bateratzen dira.
Alemaniak antzeko eskema dauka, erretirorako derrigorrezko pentsioak sektore publiko eta pribatuaren artean banatuta daudenak. Bere gobernuak, duela urte batzuk, enpresek sustatutako pentsio-planak eta banakako planak bultzatzen dituen erreforma onartu zuen. Horiek eragiteko formula oso erraza da: subsidio eta onura fiskaletatik elikatzen dira.
Hala, enpresek haien langileei hainbat enplegutako bosna pentsio-plan mota eskaintzen dizkie. Adibidez, balantzean hornituko dituen pentsioak ordaintzeko konpromisoa hartzen duena. Horretarako, erakunde independente batekin fondoa kontratatzen du edo langilearentzako asegurua zuzenean lotzen du.
Bestalde, britainiar gobernuak derrigorrezko pentsio pribatuko sistema ezarri du. Hori dela eta, langile guztien hileko soldataren zati bat erretirorako fondo batera bideratzen da.
Fiskalitatea da gakoa
ELGAk (Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundea) gobernuei dei egin zien pentsio-plan pribatuen diseinua hobetzeko, erretirorako pentsioak egokiak izan daitezen. Inverco Behatokiaren arabera, Sozietate Kudeatzaileen proposamena, erretirorako osagarri gisa, Pentsio Planetan aurreztea sustatzeari lotuta dago.
Nola egin? Prestazioan fiskalitatea hobetuta, ekarpenetan mugak handituta eta enpresetan Planak osatzeko ia derrigorrezkoa den sistema ezarrita, britainiar eredutik oso gertu. Planen Sozietate Kudeatzaileen arabera, ekarpenen fiskalitatea haien partaideek gehien baloratzen duten ezaugarria da, errentagarritasuna baino lehen.
Planen Sozietate Kudeatzaileen helburua tresna nahiz mekanismo gehiago abian jartzea da, partaideari informazio gehiago eskaintzeko eta epe luzerako aurrezkia sustatzeko.
Kutxabankek bere bezeroak diren enpresen esku jarri du enplegu-planez eta enpresa askotarako planez osatutako zerbitzu-eskaintza zabala.