Kutxabank zerbitzu berria: ETE-entzako factoringa.
Fernando Irigoyen eta Marcelino Moneo
KUTXABANK PRENTSA | 2018/06/13
‘Baliabiderik gabeko’ factoringa enpresa txiki eta ertainek asko eskatzen duten finantzaketa modalitate bat da, buruturiko lanak kobratuko dituztela bermatzen baitie. Bada, Kutxabankek eta Cofacek indarrak batu dituzte gure bezero diren enpresei zerbitzu hori eskaintzeko.
‘Factoringa’ enpresa-munduan oso hedatua dagoen epe motzeko finantzaketa-tresna bat da, fakturak aldez aurretik kobratzeko aukera eskaintzen duena; izan ere, salmenta batetik eratortzen diren eskubideak finantza-erakunde-bati edo kreditu-aseguratzaile bati lagatzen baitzaizkio.
Factoringak kobrantzen kudeaketa-lanak bizkortzen laguntzen du, baita kobrantzen kudeaketa-kostuak murrizten eta kontabilitate-balantzeak hobetzen ere, saldo zordunak gutxitu egiten baitira.
‘Baliabiderik gabeko’ factoring modalitatean, ordaintzen ez den kasuetan, enpresa aseguratzailea da arrisku guztia bere gain hartzen duena, zorduna kaudimengabe deklaratuz gero, enpresa lagatzailea erantzukizun guztietatik libre geratuko baita. ETE-ek asko eskatzen duten aukera bat da, kobratzeko prozesuan sor daitezkeen gertakizunen ardurarik hartu behar ez dutelako.
Kutxabankek eta Cofacek izenpeturiko hitzarmenari esker, Banku Taldeak finantzaketa-tresnen aukera zabalagoa eskain diezaiekete bezero diren enpresei, ETE-ei batez ere.
Coface Taldea kreditu-aseguruko liderra da merkatu globalean, eta bezeroek ez ordaintzeko arriskuaren aurrean babesteko irtenbideak eskaintzen dizkie mundu osoko 50.000 enpresei, merkatu nazionalean zein esportazioetan. Taldea, industriako kreditu-aseguratzailerik handiena izan nahi duena, 100 herrialdetan dago eta 4.100 kolaboratzaile ditu. 2017an, gainera, 1.400 milioi euroko negozio-bolumen bateratua izan zuen.