‘Next’ laguntzekin konprometituta
KUTXABANK PRENTSA | 2021/12/23
‘Next’ laguntzekin konprometituta.
Enpresek gero eta interes handiagoa dute Europan indarrean dauden laguntzak ezagutzeko, eta hori Kutxabank Next plataformaren erabilera handiagoan nabaritzen da.
Plataformak hiruhileko bat darama martxan, eta bezero diren enpresei beharrezko gako guztiak ematen dizkie konpainia bakoitzaren profilarekin bat datozen Europako laguntzak bilatzeko eta horien berri izateko.
Azken hilabetean, Kutxabank Next plataformaren erabiltzaileak % 40 hazi dira, eta gero eta enpresa eta partikular gehiagok erabiltzen dituzte bertako informazio-baliabideak, deialdi irekien berri izateko.
Hala ere, enpresa txikiak eta ertainak dira Kutxabank Next plataforma gehien erabiltzen dutenak, nahiz eta ekonomiaren susperraldira bideratutako laguntzak partikularrei eta korporazio handiei ere zuzentzen zaizkien.
Aurreikuspenen arabera, plataformaren erabilera are gehiago haziko da urtarriletik aurrera, laguntza-deialdi berriak argitaratuko baitira, guztira 26.900 milio euro bideratuko dituztenak, Estatuko Aurrekontu Orokorretan jasotakoaren arabera. Gainera, zenbateko hori are handiagoa izan daiteke 2021ean erabili ez diren Berreskuratze Planaren baliabideei esker.
Deialdi berrien artean, Ekonomia Berreskuratu eta Eraldatzeko Proiektu Estrategikoak (gaztelaniaz, PERTE) daude, ibilgailu elektrikoarekin, osasunarekin eta energia berriztagarriekin lotutakoak, baita 2022rako Next Generation fondoetan jasotako beste laguntza batzuk ere.
Erakundeak bezero diren enpresekin duen konpromisoaren harira, Kutxabank Nextek eta kudeaketa-taldeek hurbiletik jarraituko dituzte deialdi berriak, behar izanez gero, finantzaketa-programa propioekin osatzeko, hala nola Prenext, Anticipa, Conext eta Avalanext lerroekin, Next Generation fondoen aurrerakin, baterako finantzaketa edo abal behar guztiei erantzuteko helburuarekin.