Kutxabank Enpresak

Egungo ekonomia

2018_10_01 - Kutxabank Enpresak  | BPG Txostena

KUTXABANK PRENTSA | 2018/10/02

Jarduera korporatiboak 731 milioi euroko eragina izan zuen euskal ekonomian, BPGren % 1en baliokidea, eragin finantzarioa 8.923 milioi eurokoa izan zen, euskal BGPren %12,4, eta 142.000 enplegu eutsi zituen.

Kutxabankek bere jarduerak eta bere akziodunen lanak, hau da BBK, Kutxa eta Vital Banku Fundazioenak ekonomian 2017. urtean sortu zuten eragina aztertu dute, jarduera korporatiboaren zein bitartekaritza finantzarioaren ikuspegitik.

Ikerketak ekoizpen, errenta sortze, enplegu eta itzulera fiskalen terminotan sortzen diren ondasunen eta zerbitzuen fluxuak eta transakzioak aztertu ditu zehatz-mehatz, bai Estatu osoan, bai, zehatzago, Finantza-taldeak jarduera handiagoa duen lurraldeetan, hau da, Euskal Autonomia Erkidegoan eta Andaluzian. Azterketan ez da sartu Kutxabanken enpresa partaidetuen zorroak sortutako jarduera. Ikerketak atera dituen ondorio ugarien artean, Kutxabankek iaz Euskadiko ekonomian egin zuen ekarpen positibo esanguratsua baieztatzen du, BPG sortze terminotan, enpleguan eta administrazio publikoen bidez egindako diru-bilketan.

Hain zuzen ere, Kutxabank Taldea eta bere hiru akziodunak kontratatzen dituzten enpresa-hornitzaileen kopuruan lehenak dira Euskal Autonomia Erkidegoan, guztira 4.244 enpresa hornitzailerekin. Hauei, 218 milioi euroko erosketak egin zizkieten. Azterketak nabarmentzen duenez, Kutxabankekin eta Fundazio Akziodunekin lanean aritzen diren kanpoko enpresen heren bat baino gehiago informazio teknologien eta informatikaren alorrekoak dira, alorra nabarmentzen ari den eredu aldaketaren haritik, non Kutxabankek erabateko konpromisoa baitu.

Guztira, Kutxabankek eta Banku Fundazioek 2017an, 753 milioi euro baino gehiago bideratu zuen Kutxabankek Euskadiko hornitzaileei, langileei, banku fundazioei eta administrazio publikoei egindako ordainketatan. 355 milioi bertako langileek jasotzen dituzten ordainsariei dagozkie, eta hirugarren urtez jarraian, akziodunak diren Banku Fundazioei bere mozkin garbiaren % 50eko dibidendua eman zien Kutxabankek, orotara 151 milioi euro.

Magnitude horiek guztiek baloratzen dute Kutxabanken eta Banku Fundazioen ekoizpen kateak eta errenta propioen sorrerak EAEren sistema ekonomikoaren gainean sortu zuten eragin zuzena.

Euskal ekonomian izan duen eraginari buruz, azterketak 731 milioi eurotan jartzen du erakunde-jarduerak Barne Produktu Gordinari egiten dion ekarpena, hau da, Euskadiko ekonomiaren % 1en baliokidea. Gainera, autonomia erkidegoko arka publikoek 303 milioi euro jaso zuten tasa eta zergatan, eta beren jarduerak 8.233 lanpostutan izan zuen eragin zuzena eta zeharkakoa.

Enplegu horietako batzuk Kutxabankek Euskal Autonomia Erkidegoan egindako inbertsioen onuradun diren enpresetakoak eta sektoretakoak dira.

Espainiako BPGren % 0,10 da

Azterketak zeharkako eta sorrarazitako hainbat eragin ere zehaztu ditu, finantza-bitartekaritza jardunetik eratorritakoak eta, zehatzago, kreditu-jardunari lotutakoak.

Kasu horretan, eta azterketatik eratorritako balioespenen arabera, BPGren sorrerari egindako ekarpena 8.923 milioi euroren inguruan egongo litzateke, Euskadiko errentaren 12,4%. Lan-merkatuan izan zuen eragina 142.150 lanpostutara iritsi zen -lan egiten duen biztanleen %13,7-, eta Euskadiko ogasunetako diru-sarrera fiskalei egindako ekarpena, ordaindutako zergatan eta tasatan, 3.561 milioi eurora iritsi zen.

Kutxabankek eta Fundazio Akziodunek 2017an izan zuten eragin ekonomikoari buruzko azterketak dioenez, Bankuak 1.220 milioi euroko baliabideak sortzen ditu Espainian orotara, hau da Estatuko BPGren % 0,10en baliokidea. Gainera, Finantza-taldeak 14.940 lanpostu manten zitezen lagundu zuen eta 552 milioiko zerga bilketa agregatua eragin zuen, kontribuzioen, zergen eta tasen kontzeptupean.

Orotara, 7.520 enpresak ematen dizkiete zerbitzuak finantza-erakundeari eta Banku Fundazioei Espainian, eta 306 milioi euroko gastua egin zuten hornitzaileei ordaintzeko. Kutxabank Taldeak eta BBK, Kutxa eta Vital Fundazioek 6.414 langile baino gehiagok osatzen duten plantilla dute.

Guztira, 1.185 milioi euro baino gehiago bideratu zituen Taldeak, Estatuko hornitzaile, langile eta administrazio publikoetara.

Kreditu-jarduerari dagozkion datuak erantsiz gero, azterketak dio Kutxabanken eta Banku Fundazio akziodunen jarduerak ekonomia nazionalean izan duen eraginaren irismena 22.409 milioi eurokoa dela -Espainiako BPGren % 1,9ren baliokidea- eta 383.000tik gora lanpostukoa.