IV. Makina Berria: 2.000 milioi mahai gainean
KUTXABANK PRENTSA | 2016/12/19
‘Makina Berria’ programaren laugarren edizioak 2.000 milioi euro bideratuko ditu enpresen makineria produktiboa berritzeko, ADEGI, CEBEK eta SEA enpresa-elkarteekin lankidetzan.
‘Makina Berria’ egitasmoak bazkide diren enpresei finantzatzeko baldintza bereziak eskaintzen dizkie, gehienez, 12 hilerako Euriborra gehi %2ko interes-tasarekin, bai eta bost urterako tasa finkoko eragiketak kontratatzeko aukera ere.
Programa hau erabakigarria izan da 2014tik aurrera euskal enpresen sare ekonomikoa behar bezala garatzeko. Hasieran enpresetako zirkulatzaileen finantzaketak gorantz egin zuen; ondoren, inbertsio produktiboetarako finantzaketa asko suspertu zen eta eta azkenik, 2016an, enpresa txiki eta ertainen zein enpresa handien eskaera handitu da eta krisi-aurretik eskaintzen ziren kopuruetara hurbiltzen ari gara.
Kutxabankek eta euskal enpresa-elkarte horiek 2014an ‘Makina Berria’ programaren lehenengo edizioa aurrera eraman zuten, momentu horretan enpresetarako finantzaketa-eskaera inflexio-puntu batean zegoela jakin arren. Hortik aurrera, inbertsio produktiboetarako maileguen beharrak, pabiloi berriak erosteko zein makineria edo azpiegitura informatikoak berritzeko nahiek etengabeko bilakaera positiboa ekarri dute.
Kutxabank Enpresetako sailak 2016an zehar jasotako datuek hazkunde hori baieztatu dute. Urteko lehenengo hamaika hilabetetan, Kutxabankek enpresa txiki eta ertainentzako 1.800 milioi euroko finantzaketa bideratu du. Zenbateko hori 2.300 milioi eurokoa da, konpainia handiek eskatutako maileguak batuz gero.
Datu horiei esker aurtengo ekitaldia ondo ixtea eta Kutxabanken zehaztutako helburua betetzea aurreikusten dugu. Horrela, Euskadiko industria txiki eta ertainetarako finantzaketan liderra izaten jarraituko dugu. Hamar euskal enpresa txiki eta ertainetatik seik Kutxabank lehentasunezko banku moduan aukeratu dute.