Helburua: hazkundea sendotzea
Helburua: hazkundea sendotzea
KUTXABANK PRENTSA | 2017/12/21
Kutxabank Renove arrakastatsuak 2.000 milioi euroko finantzaketa-lerro berri bat gaitu du, enpresa sarearen lehiakortasuna hobetzeko.
Izan ere, sarearen zati handi bat lur jota utzi zuen krisialdi luzearen ondoren, enpresen helburu behinena ekoizpen-ahalmena hobetzea da. Horregatik, kredituaren profilak enpresa-xede berriei erantzuten die orain, eta ekoizpen-lerro berriak merkaturatu dira, besteak beste.
Kutxabankek laugarren urtez jarraian martxan jarri duen Kutxabank REnove programaren xedea enpresen produkzio-makinak eguneratzea da.
Bada, 2.000 milioi euroko finantzaketa-lerro hau erabakigarria izaten ari da ekonomiaren eta enpresen hazkundean, baita produkzio-inbertsioetarako finantzaketaren hazkundean ere.
Izan ere, I+Gn inbertitzeko finantzaketak 2017ko programaren % 16 hartu du, eta beste sektore batzuk ere igoera handiak izan dituzte, bereziki manufakturen sektoreak (finantzaketa osoaren % 40arekin).
Kutxabank Renoveren laugarren edizioak baldintza bereziak eskaintzen dizkie Kutxabanken bezero diren enpresei, interes-tasa aldakorreko zein finkoko eragiketetan.