Kutxabank Enpresak

Egungo ekonomia

Enpresentzako leasing erosketak

Enpresentzako leasing erosketak

KUTXABANK PRENTSA | 2019/09/30

2019ko lehen zazpi hiletan, Espainiako enpresek 5.400 milioi euro inbertitu zituzten leasingean, aurreko urteko epe berean baino % 11,8 gehiago. Aukera honek dakartzan abantailak aztertuko ditugu, finantzaketa-baliabide oso erabilgarria izan baitaiteke.

Finantza-errentamendua edo leasinga aktibo finkoa finantzatzeko modalitate bat da, enpresa eta profesionalentzako inbertsioen mailegu tradizionalaren alternatiba, alegia. Formula honen bitartez, bezeroak nahiago dituen ondasuna eta hornitzailea aukeratzen ditu. Orduan, finantza- edo leasing-entitateak ondasun hori erosten du, eta bere erabilera bezeroari uzten dio epe zehatz baterako, zeinetan bezeroak aldizkako kuota batzuk ordaintzen dituen. Eragiketa amaitzean, bezeroak erosketa eskubidea erabili ahal izango du, normalean, kuota baten balio bera duen hondar-balioa ordainduta.

Leasingak hainbat abantaila eskaintzen dizkie enpresei. Lehenik eta behin, ekipoaren gastuaren % 100 finantzatzeko aukera eskaintzen du. Gainera, zerga-karga geroratzeko baliabidea da, batik bat BEZaren eta elkarteen gaineko zergaren bitartez.

BEZan, edozein bezero motak optimiza dezake diruzaintza-karga, erosketaren unean ez duelako zergarik ordaindu beharko. Bada, horrek kuotan izango du eragina eragiketa indarrean den bitartean.

Horrez gain, sozietateen gaineko zergaren edo PFEZaren zerga-oinarritik kontabilitate-amortizazioaren bikoitza edo hirukoitza beste –eta modu bizkortuan– kentzea erraztuko du. Kasu honetan, etekinak dituzten enpresek zerga-onura eta zerga-karga murriztu ditzakete. Abantaila hau enpresa handiei eta 10 milioitik gorako fakturazioa duten enpresei aplikatu ahal zaie. Kopuru horretatik beherako fakturazioa duten enpresa eta autonomoek, amortizazio askatasuna dutenez, ez dute abantaila horren beharrik.

Kutxabanken bezero diren ETE-ek leasinga eskatzen dutenean, makina industrialak, autoak eta autobusak finantzatzeko izan ohi da, baina finantza-errentamendua beste produktu batzuk finantzatzeko ere erabil daiteke.

Leasing higigarria higiezina ez den edozein elementurentzako da, hala nola industria makineria, obra publikoetarako makineria, garraiobide elementuak, erremintak, instalazioak, medikuntza ekipoak edo informatika ekipamendua. Leasing higigarri bat kontratatzeko gutxieneko epea 2 urtekoa da, fiskalki kengarria izan dadin. Zaharkitzapen azkarra duten ondasunen kasuan, kuota beharrean, hondar-balio oso altuak ipini izan dira, % 20 eta % 50 artekoak. Aldez aurretik eta bi alderdien onespenarekin, fabrikatzaileak edo hornitzaileak, adostutako datetan, ondasunak berrien truke aldatzeko konpromisoa har dezakete.

Leasing higiezina eraikin industrialak, bulegoak, langelak edo garajeak finantzatzeko erabiltzen da, bai eraikitakoak, bai eraikitze bidean daudenak. Leasing higiezin bat kontratatzeko gutxieneko epea 10 urtekoa da, kenkari fiskalaz baliatu ahal izateko.

Lease back deritzona leasing higiezin mota berezi bat da. Kasu honetan, bezeroa da ondasun higiezinaren jabea, eta, beste xedeetarako finantzaketa edo likidezia lortzeko, ondasuna finantza- edo leasing-entitateari saltzen dio, eta entitateak, bezeroari, aldizkako kuota batzuen truke alokatzen dio, alokairu epearen amaieran erosteko eskubidearekin.

Kutxabankek esperientzia handia du leasingaren alorrean, eta eskaintza zabala du enpresentzat, aukera onenekin eta negozioek behar duten malgutasunarekin.

Leasing-a interesatzen zaizu? Erabili gure simulagailua eta zurekin harremanetan jarriko gara./p>

Esteka simulagailura →