Kutxabank Enpresak

Egungo ekonomia

‘Confirmingaren’ abantailak

Confirmingaren abantailak| Kutxabank Enpresak

KUTXABANK PRENTSA | 2017/03/20

Confirmingaren funtzionamendua oso erraza da. Lehenik eta behin, bezero diren enpresek baldintza batzuk adostuko dituzte finantza-erakundearekin, eta ordainketa sistema honen bidez egingo dela jakinaraziko diete hornitzaileei. Bankuak hornitzaileen ordainketa bere gain hartu ondoren, faktura eskuragarri dagoela jakinarazteko oharra jasoko dute hornitzaileek, mugaegun batekin.

Confirming zerbitzuak abantaila ugari ditu.

Bezero diren enpresentzat ordainketei lasaitasunez aurre egiteko modu bat da. Ordainketak egiteko prozesua erraztu, lana eta administrazio-kostuak murriztu eta haien irudia hobetzen du, prozesua finantza-erakunde batek kudeatzen duelako.

Halaber, kontratatzen den modalitatearen arabera, deskontuak eskuratu ahal izango dituzte hornitzaileei goiz ordaintzeagatik, haien Finantza-erakundeak eskainitako finantzaketaren bitartez ordainketa aurreratu ahal izango dutelako. Beste kasu batzuetan, aldiz, fakturen muga-eguna luzatu ahal izango dute.

Hornitzaileei, gainera, fakturak arin eta erraz kudeatzeko sistema bat eskaintzen die. Bada, sistema horrek onura handi bat dauka: fakturak aurretik ordaintzeko eskaera egin daiteke, berme gehigarrien beharrik gabe eta berehala, enpresa hornitzailearen beharren arabera; hartara, ordainketa ez jasotzeko arriskua desagertzen da.

Kutxabank Confirmingen abantaila guztiak hemen kontsultatu daitezke: www.kutxabank.es/confirming.