Kutxabank
Zure hipoteka 5 urratsetan
Gida Praktikoa
Hona hemen Kutxabanken "Zure hipoteka 5 urratsetan" gida praktikoa, hipoteka-mailegua eskatzeko eta bideratzeko prozesu osoa argiago ikus dezazun.
Hipoteka arloan eskarmentu handiko profesional bat egongo da prozesu osoan zuri laguntzeko prest.
Baina hasi aurretik, egoki baderitzozu, 2 iradokizun emango dizkizugu salerosteko kontratua edo erresak sinatzeari begira.
Gure Etxebizitza Gida ere ikusi dezakezu.
1. Urratsa
Eskabidea
Lehenengo etapa honetan, datu pertsonalak eta erosi nahi duzun etxebizitzari buruzko informazioa emango dituzu. Horrekin, gutxi gorabehera astebetean, kudeatzaileak eskaintza zehatza prestatuko dizu.
2. Urratsa
Azterketa, onarpena eta tasazioa
Bigarren urrats honetan, kudeatzaileak hipoteka-kredituaren eskaintza aurkeztuko dizu (eskaintza ez da loteslea eta azken tasazioari lotuta dago). Behar besteko denbora har dezakezu beste eskaintza batzuekin alderatzeko edo, ondo baderitzozu, egun horretan bertan onar dezakezu.
Kasu horretan, astebete inguruko tasazioa eskatuko da. Tasazioa aurreikusitako mugen barruan badago, kudeatzaileak espediente osoa prestatuko du.
3. Urratsa
Bideratzeko era
Kudeatzaileak mailegua kontratatzeko dokumentu guztiak eman eta azalduko dizkizu (zeuri eta abal-emaileei ere, halakorik balego). Ados bazaude, sinatzea eskatuko dizute eta aukeratutako notarioari bidaliko diote legezko izapideak egiten jarraitzeko.
4. Urratsa
Notariotza - Akta
Gutxienez azken sinadura baino 10 egun lehenago jasoko duzu dokumentazioa. Jasotzen duzunetik, eta, beranduenez, sinatu aurreko egunean notarioarengana joan beharko duzue (eskatzaileak eta berme-emaileak). Bertan, notarioak dokumentazio guztia irakurri, zuen zalantzak argitu, aholkularitza eskaini eta, dena prest badago, adostasun-akta sinatuko duzue.
5. Urratsa
Notariotza - Sinadura
Notarioak eskritura prestatuko du honako dokumentuetan oinarrituta: kontratu aurreko informazioa; kontratu-proiektua; eta minuta murriztua. Gainera, fax bidez erregistroko informazioa lortuko du. Normalean, hipoteka-maileguaren kontratua eta salerosketarena aldi berean sinatzen dira.
Azken hitzordu horretan notarioarekin batera, maileguaren hartzaile gisa, zu zeu egongo zara. Gainera, bankuko ahalduna eta abal-emaileak (halakorik balego) izango dituzu ondoan.
Interesatuta?
Informazio gehiago eskatzeko bete ezazu honako eskabidea eta zurekin harremanetan jarriko gara.
Datu pertsonalen babesaren gaineko informazioa:
- Arduraduna:
- Kutxabank S.A. Kale Nagusia 30, 48009 Bilbo.
- Xedea eta legitimazioa:
- Zure datu pertsonalak zure eskaera kudeatzeko eta erantzuteko soilik erabiliko ditugu.
- Hartzaileak:
- Formulario honetako datuak ez zaizkie hirugarrenei lagako.
- Eskubideak:
- Datu pertsonalen gaineko eskubideak gauzatzeko aukera izango duzu (datuak ikustea, horiek zuzentzea edo ezabatzea, horien aurka egitea, erabilera mugatzea eta eramangarritasuna eskatzea edota baimena kentzea) hurrengo helbide honetara mezu elektroniko bat bidaliz: info@kutxabank.es. Halaber, Datuak Babesteko Espainiako Agentziari edo bestelako erakunde eskudunei erreklamazioa aurkezteko aukera duzu.
- Informazio osagarria:
- Gure pribatutasun-politikari buruzko informazio osoa www.kutxabank.com webgunean eskuratu dezakezu.