Zure lehen etxebizitza erosteko asmotan?
Badakigu zein garrantzitsua den une hau eta Kutxabanken zurekin egon nahi dugu, gure ezagutza eta esperientzia osoa eskainiz.
Badakigu zein garrantzitsua den une hau eta Kutxabanken zurekin egon nahi dugu, gure ezagutza eta esperientzia osoa eskainiz.
Burura etortzen zaigun lehen gaietako bat finantzaketaren eta horri lotutako gastuen gaia izaten da.
Zenbat mailegatuko dit bankuak?
Ezagutu gure simulagailuarekin eska dezakezun finantzaketaren gehieneko zenbatekoa.
Zein izango da nire hileko kuota?
Sar zaitez gure simulagailuan, zer kuota egokitu ahal zaizun jakiteko.
Zeintzuk dira bestelako gastuak? Notariotza, zergak...
Aurreikusi eta identifikatu gure simulagailuarekin etxebizitza erostearekin lotutako beste kostu batzuk.
Zalantzaren bat izaten jarraitzen baduzu edo gairen batean sakondu behar baduzu, gure kudeatzaile espezializatuetako bat zurekin harremanetan jartzeko eska dezakezu.
Zure beharretara ondoen egokitzen den etxebizitza bilatzea da zure hurrengo erronka nagusia. Kutxabanken baditugu erabakiak hartzen lagunduko dizuten baliabide batzuk.
Etxebizitzak izan dezakeen balioa ezagutu nahi duzu?
Higiezinaren balioaren estimazio bat eman ahal dizugu, ingurune bereko antzeko beste batzuetan oinarrituta.
Bizi nahi duzun lekuari buruzko informaziorik nahi duzu?
Jaso ezazu doan zure etxebizitza kokatuta dagoen inguruneari buruzko txosten bat.
Garrantzitsua da erosi beharreko etxebizitzaren ingurunea ezagutzen duen aditu bat izatea. Bilatu lagundu diezazukeen kudeatzaile bat zugandik gertu!
Dagoeneko ezagutzen al dituzu finantzaketaren zenbatekoa eta horiei lotutako gastuak. Aukeratu al duzu etxebizitza? Ezagutu erosketa-prozesuan egin beharreko izapideak.
Nola eskatu eta izapidetuko dut hipoteka?
Ikusi argi eta garbi hipoteka-maileguaren fase guztiak: Zure Hipoteka 5 urratsetan.
Zer hartu behar dut kontuan prozesu osoan?
Ikusi Etxebizitza Gida ere bai. Bertan, aholku erabilgarriak aurkituko dituzu eta etxebizitza bat erosteak dakarrenenaren ikuspegi orokorra izango duzu.
Kutxabanken hipoteken erdia gure bezeroek gomendatuta egiten dira. ¡Bilatu gestore bat zugandik gertu lehen elkarrizketa bat izateko!
Jar zaitez harremanetan gure gestoreetako batekin urte hauek ahalik eta ondoen planifikatu ahal izateko, eta zure beharretara ondoen egokitzen den aurrezki-sistema eskaintzeko.
Oso erraza da, informazio gehiago eskatzeko bete ezazu honako eskabidea eta zurekin harremanetan jarriko gara.