Ikusi Kutxabankek egindako finantza arloko txostenak, datuak zuzenean ezagutu ditzazun
Susperraldi ahula
2021ean, Espainiako ekonomiaren hazkundea % 5,2an kokatu da, Gobernuaren aurreikuspenetik oso urruti, Covid-19ak eta birusaren aldaera berriek eragindako traben ondorioz. Egia da enplegua eta zerga-bilketa pixkanaka suspertzen hasi direla, baina inflazioaren gorakada handiak eragin nabarmena izan du espainiarren ekonomian. Hori guztia Ukrainako inbasioa baino lehen, 2022ko ekonomiaren bilakaera baldintzatuko duena.
Beherakadaren ondoren, hazkunde sendoa
Euskadiko BPGd-aren hazkundea % 5,6an kokatu da urte amaieran, aurreikuspenen azpitik, hornidura-kateetan izandako arazoen eta KPIaren igoera handiaren ondorioz. Lan-merkatua suspertu egin da, % 10etik beherako langabezia-tasarekin, eta industria, merkataritza, ostalaritza eta garraioaren sektoreak izan dira eragile nagusiak.