Zibersegurtasuna enpresetan
Gaur egun, ia egunero, estortsio zibernetikoei, datu pertsonalen urratzeari, informazioaren lapurretari, webguneen eraso masiboei, birus informatikoei, ransomwhareari, hackerrei eta bestelako hamaika gairi buruzko informazioa irakurtzen dugu.
Datuen galera, jardueraren etena, bezeroen deskonfiantza, administrazioaren zigorrak, hirugarrenen erreklamazioak, galera ekonomikoak eta bestelakoak eragotzi nahi dituzu zure enpresan?
Enpresek eraso horien ondorioak prebenitu eta arintzeko dituzten aukerak aztertuko dituzte Kutxabank Aseguruak eta Kutxabanken Segurtasun sailak. Doako ikastaro hau Kutxabanken bezero diren enpresentzat baino ez da.
Lekua, data eta ordua:
- Non: Kale Nagusia, 30, 4. solairua, Bilbo
- Noiz: 2018ko apirilaren 24an.
- Ordutegia: 09:00h.
Gutxi gorabeherako iraupena: 3 ordu.
Ikastaroaren edukia:
1. zatia: Kutxabank Zibersegurtasuna
- Zer da Ziberarriskua?
- Zer hartu behar da kontuan?
- Kontuan hartu beharreko zenbait segurtasun-aholku
- Eramangarriak
- Nabigazio segurua
- Pasahitzak
- Metadatuak
- Geoposizionamendua
- IoT
- Maiz gertatzen diren iruzurrak
Etenaldia: Kafea
2. zatia: Kutxabank Aseguruak
- Enpresak aurrean dituen mehatxu berriak
- Arriskua ebaluatzea
- Arrisku berri baten edo arrisku gero eta handiago baten aurreko jarrerak
- Ezbeharren adibideak
- Arriskuen transferentziaren kontzeptua
- Ezbeharren kudeaketa