Teknologia berrien etorrerak ondorio handiak izan ditu gaur egungo ordainbideetan eta ordainketa-kate osoan parte hartzen duten eragileengan.
Teknologia-arloko berrikuntzei esker, mota guztietako saltegiek haien zerbitzuen eskaintza handitu eta bezeroen erosketa-esperientzia hobetzeko aukera izan dute.
Finantza-sektoreak ere bete-betean bizi du eraldaketa digital hau. Horren erakusgarri da ordainbideek mugikortasunerantz egin duten bidea, kanal eta teknologia berriekin.
Horrek guztiak hainbat galdera piztu ditu:
Nola eragiten dio horrek guztiak merkataritzari? Zein da kontsumitzailearen iritzia? Zer konponbide berri eskaintzen dizkiegu? Norantz goaz? Erregulazioa? Joerak? Erronkak?
Eman izena ikastaroan, eta gisa horretako galderei erantzuten saiatuko gara.
Lekua, data eta ordua:
- Non: Kutxabank bulegoa. Arrasate kalea, 12. Donostia.
- Noiz: 2017ko urriaren 3a.
- Ordutegia: 9:00etatik 11:30era.
Doako ikastaro hau Kutxabanken bezero diren enpresentzat da bakarrik.
Hizlaria: Anton Martínez Fernández. Kutxabankeko Ordainbideen arduraduna.
Parte-hartze epea agortuta