Kutxabank Enpresak

Ikastaroak

Finantza-inbertsioak enpresan ikastaroak arrakasta izan du

Finantza – inbertsioen harrera

Maiatzaren 16an, 2. Workshop Kutxabank ekimena zuzendu zuen Fineco Kutxabank Banka Pribatuak bere Bilboko bulegoetan. Ikastaroaren deialdiak arrakasta handia izan zuen, eta horren ondorioz, beste saio bat egin behar izan zen maiatzaren 18an, jende guztiak parte hartu ahal izateko.

Hizlariek inbertsioen kudeaketan zeukaten benetako esperientzia nabarmendu dute ekimenean parte hartu duten enpresa guztiek, emandako azalpen argiek eta erakutsi zituzten adibide praktikoek agerian utzi zuten moduan.

Jardunaldi hauetan, hainbat gai aztertu ziren: enpresak interes-tasa negatiboen testuinguruan dituen inbertsio-aukera desberdinak, errentagarritasuna versus zorroaren arriskua, finantza-inbertsioak eta erreserben kudeaketa. Egin behar ez diren akatsen dekalogoaren aurkezpena bereziki interesgarria izan zen.

Orain arte bezeroentzat egin diren ikastaroek izandako harrera onaren ondorioz, Kutxabankek jardunaldi tekniko gehiago eskainiko ditu aurrerantzean ere.