Enpresa dibisen hegazkortasunaren aurrean
‘Tasa-arriskua: babesteko aukerak’ ikastaroa dibisen prezioaren aldaketaren aurrean haien burua babesteko eskura dauzkaten mekanismoak hobeto ezagutu nahi dituzten enpresei zuzenduta dago.
Truke-tasaren hegazkortasunaren arriskuak arintzeko eta atzerriko dirutan egiten diren kobrantzen eta ordainketen kontrabalioa ziurtatzeko enpresek eskura dituzten aukerak aztertuko ditu Diruzaintza sailak.
Doako ikastaro hau Kutxabanken bezero diren enpresentzat besterik ez da, eta finantza-taldearen egoitza korporatiboan egingo da.
- Non: Kale Nagusia, 30, Bilbo, 4. solairua.
- Noiz: 2017ko otsailaren 22ko 10:00etan.
- Gutxi gorabeherako iraupena: 2 ordu.
- Ikastaroaren edukia:
- Dibisa-merkatua.
- Merkatuaren gaur egungo egoera. Ikuspegi makroekonomikoa.
- Trukaneurrian eragina duten aldagaiak. Teoria eta gaur egungo datuak.
- Trukaneurria sortzea. Erosteko ahalmenaren parekotasunaren teoria.
- Trukaneurriaren arriskuak. Espekulazioa eta estaldura.
- Eskurako trukaneurria (Spot).
- Eperako trukaneurria (Fordward) edo truke-asegurua.
- Truke-aseguruaren ezaugarriak.
- Nola ezartzen da truke-aseguruaren prezioa? Zer dira Swap puntuak?
- Truke-aseguru baten epemugarako ordezko aukerak (ez-betetzea, geroratzea...).
- Trukaneurritik eratorritako beste produktu batzuk.
- Trukaneurrirako Vanilla aukerak.
- Knock Out Forward.
- Forward Plus.
- Metagailua.
- Dibisa-merkatua.
Formulario honen bidez izen-ematea online egin daiteke, edo bestela, zure kudeatzaile pertsonalaren bidez eman dezakezu izena otsailaren 10arte.