Ikastaroaren 2. edizioa.
Enpresa dibisen hegazkortasunaren aurrean ikastaroaren 2. edizioa.
Bilbon egindako lehen edizioaren arrakastaren ondoren, ikastaroaren edizio berri bat antolatu dugu Donostian.
Ba al daki zure enpresak zeintzuk diren dibisen prezioaren aldaketen aurrean babesteko mekanismoak? ‘Truke-tasaren arriskuak: estaldura-aukerak’ izeneko ikastaroan zure zalantzak argituko ditugu.
Truke-tasaren hegazkortasunaren arriskuak arintzeko eta atzerriko dirutan egiten diren kobrantzen eta ordainketen kontrabalioa ziurtatzeko, enpresek eskura dituzten aukerak aztertuko ditu Diruzaintza sailak.
Doako ikastaro hau Kutxabanken bezero diren enpresentzat da bakarrik.
Lekua, data eta ordua:
- Non: Kutxabank bulegoa c/Arrasate, 12. Donostia
- Noiz: 2018ko otsailaren 6an.
- Ordutegia: 10:00h.
Gutxi gorabeherako iraupena: 2 ordu.
Ikastaroaren edukia:
Dibisa-merkatua.
- Merkatuaren gaur egungo egoera. Ikuspegi makroekonomikoa.
- Trukaneurrian eragina duten aldagaiak. Teoria eta gaur egungo datuak.
Eskurako trukaneurria (Spot).
Eperako trukaneurria (Forward) edo truke-asegurua.
- Truke-aseguruaren ezaugarriak.
- Nola ezartzen da truke-asegurua? Zer dira Swap puntuak?
- Truke-aseguruaren mugaegunaren aurreko ordezko aukerak (ez-betetzea, geroratzea,...).
Trukaneurritik eratorritako beste produktu batzuk.
- Trukaneurriaren Vanilla aukerak.
- Knock Out Forward.
- Forward Plus.
- Metagailua.
Formulario honen bidez izen-ematea online egin daiteke, edo bestela, zure kudeatzaile pertsonalaren bidez eman dezakezu izena.
Lekua mugatua da, beraz, eman izena orain!