Kutxabank Enpresak

Ikastaroak

Dibisen estaldurari buruzko ikastaroaren harrera bikaina

Dibisen estaldurari buruzko ikastaroaren harrera bikaina | Kutxabank

Olatz Aguirre ‘Aguirre Agropecuaria’ enpresaren sail komertzialeko arduradunaren ustez, “aukera bikaina izan da truke-tasaren arriskutik babesteko formula berriak ezagutzera emateko, gure beharrizanetara egokituak, bai eta Kutxabanken taldea eta instalazioak ezagutzeko ere”.

Jardunaldian, truke-tasaren hegakortasunaren arriskuak arintzeko eta atzerriko dirutan egiten diren kobrantzen eta ordainketen kontrabalioa ziurtatzeko enpresek eskura dituzten aukerak aztertu ziren.

Lehengaiak, batez ere animalien mantenura bideratutakoak, inportatzen dituen ‘Aguirre Agropecuaria’ moduko enpresa batentzat truke-tasaren aldaketak -dolarrarena, batez ez- ez dira edonolako auzia. Izan ere, “dolarraren edozein mugimenduk zuzenean eragiten baitio gure marjina komertzialari”, azaldu du Olatzek, eta “eskaera egiten denetik entrega egunera arte, gainera, hiru hilabete edo gehiago igaro daitezke".

Olatzen ustetan, “ikastaroan azaldu ziren egiturak erabilgarriak izan daitezke gure negozioan eragina izan dezaketen aldagaiak nabarmen hobetzeko. Informazioa funtsezkoa da; merkatuen aurrean –truke-tasena, besteak beste– negozioari estaldura emango dion erabaki bat hartzeko oinarria”.