Echemar, efizientziaren aldeko apustua
Echemar duela 50 urte Irunen sortutako errepideko garraioko enpresa da. Estatu mailako eta nazioarteko garraioa egiten du, batez ere autogintza eta paperaren industriaren alorrean.
2008an aitzindariak izan ziren, flota-eredu berri baten aldeko apustua eginez, soldatapeko txoferrak kontratatuta.
Energia-kontsumoaren ikuspegitik ere efizientziaren aldeko apustua egiten dute, eta, horretarako, teknologian eta berrikuntzan oinarritzen dira, ahalik eta kontsumo txikieneko azken belaunaldiko kamioiak lortzeko.
Oraingoan, gainera, proiektu zoragarri batean murgildu dira, kamioi elektrikoaren erronkan. Echemarrek Araba eta Gipuzkoan kokatutako bi lantegi lotzen dituen 0 isurketako lehen kamioia du. Oso proiektu garrantzitsua da, Gipuzkoatik berrikuntzaren sustapenaren adibide, eta nazioarteko garrantzia duena.
Ez galdu Jabier Larrañaga Kutxabankeko Enpresen Zuzendariaren eta Josema Echarri Echemarreko Zuzendari Nagusiaren arteko elkarrizketa, gai hau eta beste gai interesgarri batzuk jorratu baitituzte.