Kutxabank Enpresak

Elkarrizketa

Bideoak

Juan Carlos López de Lacalle. Artadiko enologoa

Artadi, ardo bikainak

Ardoaren munduak liluratu egiten du eta, aldi berean, plazer bat da besteekin partekatu ahal izatea, eta familiakoak badira, izugarrizko plazerra da. Hau gasolina da, energia, transmititzen dena, eta zure odol bereko pertsonen artean transmititzen bada, atsegin hori deskribatzea ezinezkoa da.

Izendatzaile komuna eremu bakoitzaren tradizioa da. Hemen Tempranilloa daukagu, Nafarroan Garnatxa, Alacanten Monastrell, Gipuzkoan Hondarribi Zuriaeta Beltza. Hori da gure lanaren haria, eta bide horretan  alorreko pertsonak elkartzen joan gara, ardoa egiteko.

Ez da beharrezkoa bolumen handiak egitea, hor daude mundu osoko jatorrizko deitura handiek dituzten arazoak, merkatuan bolumen handiak kudeatzea zaila baita, enpresa txikiekin alderatuta. Ezin da egun batetik bestera aldatu. Guk gutxi baina ongi egiteko irizpide horrekin 25 urte daramatzagu.

2002. urtetik nekazaritza jasangarri eta ekologikoan gaude. Badakigu ez dela aukera ekonomikoa, izateko modu bat da. 

Normalean esaten dut ardoari eta mahastiari asko begiratu behar zaiola baina gutxi ukitu. Ukitzen ez duzun neurrian, ardo handiak sortzen dituzu, ez dira zure ardoak, mahastiarenak eta lurrekoak baizik. Eta benetan uste dut mundu osoko 'top ten' lurretako bat dugula hemen. Potentzial itzela duten edafologia, klima eta giza-aberastasuna ditugu. Lur honek ardo bikainak sortzen ditu, gure eginkizuna merkatuan jartzea besterik ez da.

Esku bat aurrean eta bestea atzean genituela jaio ginen. Bankuengatik ez balitz ez ginateke hemen egongo. Eta egia esan, Kutxabanken ezagutu ditugun pertsonak bikainak izan dira, eta horrek funtzionatzen du.