Enpresa bezeroen eta elkarrizketatutako adituen ikuspuntu eta esperientzia, bertatik bertara.
Echemar, efizientziaren aldeko apustua
Echemar duela 50 urte Irunen sortutako errepideko garraioko enpresa da. Estatu mailako eta nazioarteko garraioa egiten du, batez ere autogintza eta paperaren industriaren alorrean.
2008an aitzindariak izan ziren, flota-eredu berri baten aldeko apustua eginez, soldatapeko txoferrak kontratatuta.
Energia-kontsumoaren ikuspegitik ere efizientziaren aldeko apustua egiten dute, eta, horretarako, teknologian eta berrikuntzan oinarritzen dira, ahalik eta kontsumo txikieneko azken belaunaldiko kamioiak lortzeko.
Oraingoan, gainera, proiektu zoragarri batean murgildu dira, kamioi elektrikoaren erronkan. Echemarrek Araba eta Gipuzkoan kokatutako bi lantegi lotzen dituen 0 isurketako lehen kamioia du. Oso proiektu garrantzitsua da, Gipuzkoatik berrikuntzaren sustapenaren adibide, eta nazioarteko garrantzia duena.
Ez galdu Jabier Larrañaga Kutxabankeko Enpresen Zuzendariaren eta Josema Echarri Echemarreko Zuzendari Nagusiaren arteko elkarrizketa, gai hau eta beste gai interesgarri batzuk jorratu baitituzte.
Manu Martín-Muñio | Kutxabank Investment
Kutxabank Investmenteko zuzendari nagusiak Kutxabank Investment berria aurkeztu digu, estrategia irmo bati erantzunez: gaitasunak indartzea eta balio erantsi handiko finantza-zerbitzuen eskaintza dibertsifikatzearen aldeko apunstuarekin jarraitzea. Martín-Muñíok azpimarratu duenez, "aurreko berdinak gara eta gainera, orain are indartsuagoak", eta "30 urte baino gehiagoko ibilbidearen ondoren, helburu bera dugu: balio erantsi handiko finantza-zerbitzuak ematen jarraitzea, non kalitatea eta pertsonalizazioa izango diren gure bezeroen, gaur egungoen eta etorkizunekoen, konfiantzari eusteko ezaugarriak". Kutxabank Investmenteko zuzendari nagusiak hiru arlo nagusitan gainditutako mugarrietako batzuk nabarmendu ditu: kapital-merkatua, M & A eta finantza-zerbitzuei aplikatutako berrikuntza teknologikoa.
Oreka, elikagaiak xahutzearen aurkako teknologia
Denis Ugalde Oreka Economy SLren sortzaileak enpresaren sorreraren atzean egon zen ideia azaldu digu: elikagaiak xahutzearen arazoari konponbidea bilatzea. Mundu osoan, milioika dira gosez bizi diren pertsonak, janariaren heren bat zaborretara botatzen dugun bitartean. Arazo horri aurre egiteko, Orekak soberakinak modu erraz eta seguruan banatzen laguntzeko teknologia garatu du, korporazioak, hotelak, ikastetxeak… eta haien inguruko gizarte-erakundeak konektatzeko aukera ematen duena.
BBK Fundazioaren laguntzaz sortutako Oreka enpresaren lekukotasuna Kutxabanken The Power Revolution gunean aurkituko dugu, eraldaketarako inspirazio-iturri diren beste hainbat adibiderekin batera. Bankuak iraunkortasunarekin eta ekintzailetzaren babesarekin daukan konpromisoaren erakusgarri dira eredu horiek guztiak.
Leon Studio
León Studioren sortzailea, Javier León, bere 3D animazio-enpresaren hasierari buruz aritu da, eta nola hazten joan den azaldu digu, enpresaren proiektu garrantzitsuenetako batzuetan 25 pertsonako lantaldea lortu duen arte.
San Fernandotik (Cadiz) Tiffany, Coca-Cola eta Nike bezalako markentzako publizitate-kanpainetan lan egin dute, eta León Studiok eskaintzen duen kalitatea eta berrikuntza dela eta, asko sendotu da. Javierrek adimen artifizialak bere lanean duen garrantzia eta Kutxabank taldeko Cajasurrekin duen harreman estua azpimarratu ditu. Izan ere, entitate hori erabakigarria izan da bere arrakastan, eskaintzen duen tratu pertsonalizatuari eta finantza-konponbideei esker.
Ekonomia zirkularraren balioa
Ecoembesek 25 urte baino gehiago daramatza ingurumenaren alde lanean eta ontzien birziklapena sustatzen. Erakundeak ekonomia zirkularraren aldeko apustua egiten du, birziklatzetik haratago doan ikuspegi batekin, hondakinen murrizketaren, berrerabilpenaren edo zabornaturaren aurkako lanarekin.
Silbonek badu jasangarritasunarekiko konpromezua
Silbonek badu jasangarritasunarekiko konpromezua. Produktu iraunkorrak sustatzen ditu eta material iraunkorrak erabiltzen ditu, erabilitako arroparen itzultzea sustatuz. Azpimarratzekoa da, era berean, bere gizarte-konpromisoa. Horren adibide da Indian Vicente Ferrerren Fundazioarekin batera herrixka bat eraikitzeko egitasmoa. Pablok funtsezko baliotzat ditu erantzukizun sozialarekiko, kulturarekiko eta kirolari laguntzearekiko konpromisoa. Printzipio horietan bat egiten du Kutxabank taldearekin, eta funtsezko bazkide finantzariotzat duena.
Artadi, ardo bikainak
Mahastizainen bosgarren belaunaldirako trantsizio betean, Artadik kalitate handiko ardoa ekoizteko grinari du, eta horrela lortu du Parkerren 100 puntura heltzea. Espainiako hainbat gunetan dihardu, lurzoruaren, klimaren, mahastiaren eta pertsonen artean dagoen lotura historikoari eusteko lan egiten.
Eguzki bidezko autokontsumo industriala
GREENKw industriarako autokontsumoan espezializatutako enpresa da, eguzkia bezalako energia-iturri doako eta berriztagarri batetik elektrizitatearen faktura murrizten duten instalazioen bitartez. Euskal enpresa honek mota guztietako enpresen eraginkortasuna hobetzeko proiektu integralak sortzen ditu.
Fluytec, iragazketa konponbideak
Iragazketa prozesuetan espezializatutako ingeniaritza honek 40 urte baino gehiagoko historia du, eta neurrira egindako konponbideak eskaintzen dizkie mundu osoko merkatuei. Bada, ekoizpen-ahalmena handitzeko asmoa du orain, Abra industrialdean irekiko duen 4.000 m2-ko ekoizpen-instalazio berriari esker.
Ontzi birziklagarriena
Massilly Ibérica Iberembal metalezko ontzien Europako ekoizle nagusietako bat da. Material funtzional eta iraunkorra izateaz gain, betirako berrerabilgarria da, ekonomia zirkularraren adibide bikaina.
Delikatetxe, elikadura jasangarria
Kooperatiba berri honek ekonomia eta elikadura zirkularra sustatzen ditu, Eusko Labeleko arrautzak jartzeari utzi dioten oiloak erabiliz, nahiz eta orain arte haragi gutxi izateagatik baztertzen ziren. Oilasko horiekin egindako salda eta jakiak 0 Km-ko osagaiekin nola sortzen dituzten azaldu digu Edurne Garciak.
Couthek adimen artifizialaren aldeko apustua egin du
Couth trazabilitatearen eta markatze-teknologien sektoreko enpresa liderra da. Hiru filial ditu, Alemanian, Mexikon eta Txinan, eta 66 herrialdetan dago. Gaur egun, bere egoitza berria eraikitzen ari da, adimen artifizialaren eta sistema elektronikoen arloko jarduerak garatzeko.
Eraispen iraunkorrak
Lezama Demoliciones eraispen-zerbitzu industrial eta zibiletan espezializatutako enpresa da, eta 25 urtetik gorako ibilbidea dauka. Sortutako hondakinak ingurumena kontuan hartuta kudeatzea da haren erronka eta konpromisorik handiena. Ingurumena errespetatuko duen gizarte baten alde egiten dute haien proiektuetan, ekonomia zirkularraren bidez, baliabideak sortzeko helburuarekin.
Isati, materialen laborategia
Isati Materials enpresak laborategi berria du Gasteizen, material desberdinekin entseguak egin eta enpresei ingeniaritzako babes osagarria eskaintzeko. Egituren azterketan eta diseinuan duen ibilbide luzea, orain ETEen eskura dago.
Grupo Ruiz, garraio iraunkorraren abangoardia
Bidaiarien errepide bidezko lehenengo garraio-taldea da Espainian Grupo Ruiz, bai eta zaharrenetako bat ere, 130 urteko ibilbidea egin baitu. Iraunkortasunaren aldeko lanean aitzindari izan zen, energia alternatiboak erabiltzearen aldeko apustua egin baitzuen. Dagoeneko bere ibilgailuen % 80k hain kutsakorrak ez diren erregaiak erabiltzen ditu.
Gizarte ikuspegia duen industria
Katealegaiak 40 urtetik gora daramatza ezintasuna duten lagunen enplegua sortu eta mantentzen eta, aldi berean, Gipuzkoako industria-ehunaren hornitzaile nagusietako bat izaten. Irabazi asmorik gabeko erakundea da, eta 12 ekoizpen-gune ditu, guztira 950 inguru langilerekin.
Mosel, % 100 diseinuzko altzariak
Mosel enpresa familiar bat da, eta ia 60 urtez aritu da altzarien diseinuaren eta kalitatearen aldeko lanean. Mundu osoko altzari, sukalde, lanpara eta osagarri nabarmenenak ditu. Duela gutxi, Mosel & Arkaiak diseinu-zentro berritzaile bat sortu dute Gasteizen.
Txertatze-kanpainarako funtsezko logistika
Distribuidora Farmacéutica de Gipuzkoa logistikaren parte funtsezko bat da Eusko Jaurlaritzak martxan jarritako Covid-19aren kontrako txertatze-estrategian. Erkidegoan erabiliko diren dosi guztiak banatzeko ardura konpainia horren esku utzi du Jaurlaritzak. 119 urtetik gorako historia dauka DFGk, eta 20 milioi euroko inbertsioa egin du Europako modernoenetako bat izango den bere etorkizuneko logistika-zentroan.
Lointek, nazioartekotzea «bai edo bai»
Euskal konpainia honen ekipo-ondasunak mundu osoko energiaren, kimikaren eta petrolioaren industrietan presente daude. Dubain dagoen munduko lantegi termosolarrik handienean aurki daiteke bere teknologia, eta lantegiaren garapenerako funtsezkoak diren osagaiez arduratzen da bertan.
Innguma, adimen lehiakorra
Enpresek haien inguruko lehiakideekin gertatzen ari dena jakiteko daukaten beharrari erantzuten dio Inngumak. Zaintza teknologikoaren eta adimen lehiakorraren prozesuak hobetzeko tresna eraginkor bat eskaintzen du.
Somorrostro Prestakuntza Zentroa
Bizkaiko meatzaritza gune zaharrean dagoen zentro honek 70 urte baino gehiago daramatza inguruko gazteei prestakuntza ematen. Ospe handiko erakunde bat da eta, inguruko eragile sozioekonomikoen ustez, tokiko garapenaren dinamizatzaile eraginkorra. Gaur egun, 4.000 ikasle baino gehiago ditu hezkuntza arautuan eta lanbiderako prestakuntzan.
Pukas, surfaren historia
1973az geroztik, familia-enpresa honek Europako surfaren historia idatzi du. Sute handi batek bere lantoki nagusi erre zuen 2017an, mundu osoko garrantzitsuenetako bat. Gaur egun, Zarautzen kalitate goreneko taulak sortuko dituen erreferentzia berria zabaltzeko lanean ari dira.
Mekatech, prozesu teknologiko aitzindaria
Lekunberrin (Nafarroan) dagoen enpresa honek, errota eolikoentzat tamaina handiko ardatz barne-hutsak sortzen ditu, munduan beste inork erabiltzen ez duen sistema baten bidez. Patentaturiko forja erraldoiarekin, ardatz arinagoak kostu txikiagoarekin egiteko gai dira, eta beraz lehiakorragoak.
Zinema emakumeen begietatik
Gariza Films bere ekoiztetxearen bidez, Lara Izagirre bere bigarren film luzea prestatzen ari da, oraindik izenbururik ez duena. Idatzi eta zuzendu zuen lehen filmak, «Un Otoño Sin Berlín», oso kritika onak eta hamaika sari eskuratu zituen, besteak beste emakumezko errebelazio aktore onenaren Goya saria. Lararekin egon gara, zinema egitearen erronkez hitz egiteko, batez ere emakumezko zuzendarientzat.
Plastigaur: plastiko konprometitua
Plastigaur film plastikoa eta bilgarriak ekoizten dituen Gipuzkoako enpresa bat da, ia 30 urteko ibilbidea daukana. Berrikuntza eta inbertsioen plan handinahi bati esker, bere hazkundea etengabekoa izan da, ingurumenaren kudeaketarekin bereziki arduratsua den politika baten laguntzarekin.
Exkal, nazioartean eredu
Marcillan (Nafarroan) kokatutako enpresa hau hozketa komertzialeko altzarien salmentan lider da. 2005ean sortu zen, eta orduz geroztik hazkunde trinko eta etengabea izan du. Hedatzen jarraitzeko egitasmoak ditu, eta helburu argia: munduko merkatuan nagusi izatea.
Elkarrizketa: Metraltec
Aeronautikako euskal enpresek une gozoa bizi dute. 2017an ia % 8 hazi zen haien fakturazioa eta 14.500 lanpostu sortu zituzten. Aurreikuspen baikorren testuinguruan, Metraltec ezagutuko dugu.
Gureak, European Business Awards sarietan
GUREAK pertsona ezinduentzat lan-aukerak sortzea helburu duen enpresa-talde bat da.
Juan del Hoyok, Azul Marino Bidaiak-ko CEOak, etorkizuneko erronkei buruz hitz egiten du
Azken ekitaldietan, bidaien euskal taldeak hazkunde-prozesu bizia izan du. Juan del Hoyo taldeko CEOarekin hitz egin dugu, etorkizuneko erronkei buruz.
Ilunion ezagutu dugu Fernando Riañoren eskutik
Ilunion ezagutu dugu, ONCE eta bere Fundazioaren enpresa-taldea. Balore ekonomikoen eta gizarte-izaeraren arteko oreka.
Esperientzia, historia eta ‘expertise’ enpresen zerbitzura
Gregorio Villalabeitiak, Kutxabankeko Lehendakariak enpresen newsletter berria aurkeztu du. Erakundeak enpresa-sarearen esku ipini du finantza-alorrean duen kaudimena, likidezia eta kanpoko fondoak erakartzeko gaitasuna.
Martin Berasateguik, 8 Michelin izarren jabeak, bere ibilbidearen errepasoa egin du
Gipuzkoako operazio zentrotik gidatzen ditu mundu zabalean martxan dituen proiektu gastronomikoak.