Kutxabank Enpresak

Egungo ekonomia

Sortak kudeatzea gero eta errazagoa

Sortak kudeatzea gero eta errazagoa

KUTXABANK PRENTSA | 2018/03/22

Kutxabankek sortak kudeatzeko zerbitzu digital berri dat sortu du bere Online Bankuaren bezero diren enpresentzat, administrazio-prozesu hori asko errazten duena.

Ordenagailuan programarik deskargatu eta instalatu beharrik gabe, sortak bidali ditzaketen enpresa guztientzat, modu seguruan biltegiratzen diren datuekin eta hainbat gailutatik sartzeko aukera.

Horiek dira sorten online zerbitzu berriaren ezaugarrietako batzuk, Kutxabankek eragiketak bere banku digitalekin egiten dituzten enpresentzat gaitu duena. “Sortak online sortzeko” zerbitzuaren helburu nagusia sortak sortu eta bidaltzeak dakarren administrazioko lan karga handia arintzea da, baita ekonomia eta finantza-arloko kudeaketa erraztea ere.

Sortak online sortzeko zerbitzuak kobrantzarako eta aldez aurreko ordainagirietarako (19-14 koadernoa), transferentzietarako eta nominetarako balio du (34-14 koadernoa), baita helbideraturiko ordainketetarako ere (68 koadernoa). Datuak ‘Excel’ fitxategietatik zuzenean hartzeko aukera eskaintzen du, eta SEPA araudiaren aurreko formatuetara sartzeko baita ere, informazioaren lekualdaketa errazagoa izan dadin.

Tresna berriak 19-14 ordainagiriak sortzeko gailuaren bertsio sinplifikatu bat eskaintzen du, aukera aurreraturik behar ez dutenentzat eta eragiketak sorta beraren gainean egiten dutenentzat, bidalketa bakoitzean aldaketa gutxirekin eguneratzen dutena. Gainera, sortak zuzenean bidaltzen dira, fitxategiak ordenagailuan gorde beharrik gabe. Zerbitzu digital berri honen beste abantailetako bat da online sorgailuak automatikoki eguneratzen direla araudiaren aldaketen aurrean.