«Next» laguntzen barruan sartzen zara? Informa zaitez Kutxabankekin
KUTXABANK PRENTSA | 2021/10/25
«Next» laguntzen barruan sartzen zara? Informa zaitez Kutxabankekin
Kutxabankek kutxabanknext.eus izeneko online plataforma prestatu du, autodiagnostiko bat egin ondoren, enpresei Europako «Next Generation» suspertze-fondoetako laguntzak modu erraz eta argian aurkitzen laguntzeko.
Tresna berri honi esker, konpainia bakoitzaren ezaugarrietara egokitzen diren eta konpainia bakoitzak eskura ditzakeen laguntzak bila daitezke, enpresak eman dituen datuak aintzat hartuta. Laguntzaile birtual bat eta aukeren zerrenda bat ditu plataformak, bakoitzaren profilera egokitzen diren aukerak bilatzen laguntzeko eta enpresa bakoitzaren neurrira egindako ekimenen inguruko alertak jasotzeko.
Europako laguntzen programa ahal bezain ondo aprobetxatu eta enpresa-sarea suspertzeko Kutxabankek euskal enpresen erakundeekin lankidetzan diseinatu duen plana osatzera dator tresna digital hau.
Planak 2.000 milioi euroko diru-hornidura dauka eta bazkide diren enpresentzako baldintza bereziak dituzten lau lerro berezi ditu. Horri esker, enpresek haien finantzaketa beharrei aurre egin ahal izango diete, Europako laguntza-neurriak zein fasetan dauden aintzat hartuta.
PreNext izeneko lerroaren bidez, diru-laguntza eskatzea aurreikusten duten proiektuen hasierako inbertsioak finantzatu ahal izango dira, laguntzak tramitatu aurretik.
Anticipa lerroak, berriz, onartuta dauden baina geroago kobratuko diren laguntzen dirua aurreratzeko aukera emango du. Diru-laguntza bidez jasotako fondoen finantzaketa-behar gehigarriei aurre egiteko erabiliko da CoNext lerroa. Azkenik, aurkeztutako inbertsio-proiektuen diru-laguntza eskuratu ahal izateko eskatzen diren abal teknikoen estaldura eskuratzeko erabiliko da Avalanext lerroa.