KUTXABANK PRENTSA | 2019/01/18
Plan arrakastatsu honen seigarren edizioak guztira 2.000 milioi euro bideratuko ditu inbertsio produktiboetarako giltzarri den lerro honetara, robotika, analitika, adimen artifiziala edo mota horretako teknologia berriak barne hartzen dituzten eragiketen finantzaketarako baldintza bereziekin.
Kutxabank eta ADEGI, CEBEK eta SEA euskal erakundeek Makina Berria plana martxan jarri dute berriro, beste behin ere 2.000 milioi euroko aurrekontuarekin, enpresen makina produktiboak eguneratzeko.
Seigarren edizio honetan, 4.0 industriaren barruko teknologietan inbertsio-eragiketak egin nahi dituzten hiru patronaletako kide diren enpresek finantzaketa-baldintza bereziak izango dituzte 2019ko ekainaren 30era arte. Planean zehaztutako baldintzak 0,15 puntutan murriztu ditzakeen interes-tasa eskainiko zaie, 12 hilerako Euriborra gehi % 1,80ko gehieneko tarifarekin, eta interes finkoko eragiketak ere kontratatzeko aukerarekin.
Teknologia berriek, hala nola robotikak, analitikak, adimen artifizialak, ezagutzaren teknologiak, nanoteknologiak edo «gauzen interneta» izenekoak, ekoizpen-prozesuetara ekarri dituzten erronkei aurre egitea da hobari horien helburua. Hartara, Makina Berriak teknologia berri horien bultzadaz baliatu nahi du, euskal enpresen sarearen lehiakortasuna eraldatzen eta hobetzen jarraitzeko.